Hiztegiari buruz | Iradokizunak, zuzenketak | Kontsulta alfabetikoa | Bilaketak | Hiztegia PDF-n | Laguntza zerrendak | [EU → ES]
Euskerak egin du Euskal Herria: euskerak ez bestek. TXILLARDEGI, Huntaz eta hartaz, 1965 |
"Nik ez dakit azkenean Edozein kasutan ere, hori delako JON SARASUA: Txepetxekin solasean |
|
|
Hitzak ez du antzik jaboiarekin. Zenbat eta gehiago BERNARDO ATXAGA |
Yosemiteko Kapitain Handirako igoera batean: Miriam GARCÍA PASCUAL |
|
|
... Mendia ez da bakarrik bakardadea, Luis Pedro PEÑA SANTIAGO |
Izkiria ezazu hiztegi propio bat, azken plazerretako bat da. Joao VAGALUME / Joseba SARRIONAINDIA |
|
|
Sarrera
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldeak Mendizalearen Hiztegia aurkeztu nahi dizu, mendizaletasunaren kirolean praktikatzen diren jarduera desberdinetan erabiltzen diren terminoak bildu nahi dituelarik. Hiztegi honen aurrekari nagusia, Mendi Taldean 20 urtetan zehar gure mendi-ibilaldiak euskaraz zein gaztelaniaz dokumentatu ditugun testuak dira.
Euskararen erabileraren alde gaude, euskara bultzatu nahi dugu eta horretarako ezinbesteko ikusten genuen gure terminologia biltzen duen hiztegi baten beharra. Sei urtetan zehar euskaraz eta gaztelaniaz, termino ugari biltzen dituzten dokumentuak, liburuak, blogak, glosategiak ... kontsultatu dira. Lan honen ondoren eta arlo jakin batzuetan espezialista diren lagun batzuen kolaborazioa izan dugu, beraien bitartez egoki, ez egoki, falta behar ziren terminoak sartzeko eta esparru edo jarduera arlo bakoitzean jakin behar litezkeen terminoak kontuan hartzeko.
Beste iturrien artean, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua osorik irakurri eta mendiarekin lotura duten termino (ia) guztiak sartu dira. UZEI, Elhuyar, DRAE eta beste hiztegietan ere terminoak kontsultatu dira. Wikipedia ere iturri oparo izan da, eta hiztegiko 2000+ sarrera estekaturik dira, hiztegiari Multimedia izaera emanez.
Hiztegi honen egitea, azken hilabeteotan auzolanekoa izan da, eta eskerrak eman nahi dizkiegu lan honetan parte hartu duten lagun guztiei.
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
2013ko azaroaren 19an