Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Mendizalearen hiztegia
 ]
   

Hiztegiari buruz  |  Iradokizunak, zuzenketak  |  Kontsulta alfabetikoa  |  Bilaketak  |  Hiztegia PDF-n  |  Laguntza zerrendak  |  [ES → EU]  


Euskerak egin du Euskal Herria: euskerak ez bestek.
Euskerak bizi du Euskal Herria.
Euskerak mugatzen du.
Eta Euskal Herria piz badadi, euskerak piztuko du.

TXILLARDEGI, Huntaz eta hartaz, 1965

"Nik ez dakit azkenean
Euskal Herri euskalduna
lortuko dugun, baina
nire burutik hasita
espazioak euskaraz betetzen
saiatzen naiz.

Edozein kasutan ere, hori delako
egin dezakedana,
egin nahi dudana
eta niretzat zentzua duena".

JON SARASUA: Txepetxekin solasean
biziaren hizkuntzaz



Hitzak ez du antzik jaboiarekin. Zenbat eta gehiago
erabili jaboia, orduan eta urrituago eta gastatuago;
hitzak, ordea, alderantziz, zenbat eta erabiliago
orduan eta aberatsago. Beste modu batera esanda,
hitza biziko bada nahitaezkoa da
errepetizioa, nahitaezkoa jendearen ahoan
behin eta berriro egon dadin.

BERNARDO ATXAGA
Euskara dela eta (Hitzaldia, 2003).

Badu Bada - Donostia - 2013ko urtarrila

Yosemiteko Kapitain Handirako igoera batean:
"Gauez, Risi eta biok tontorraren babesean
nahiak esaten jolasten gara:
Zer eskatuko zenioke bizitzari?
Cola-cao bero bat, Trangora igotzeko baimena,
helikopteroz eginiko jaitsiera ... izarrei
adierazten diet nire desio bakarra:
zure ongi-etorriko besarkada,
zure lagun irribarrea,
zure eskuetako atseden ahaztezina."

—Miriam GARCÍA PASCUAL—
(Bájame una estrella)



... Mendia ez da bakarrik bakardadea,
are gutxiago Euskal Herriko mendia.
Gehienetan, geure inguruari arreta pixka batez so eginez,
Historia berberarekin topo egiten dugu.
Mendiak, ataka desolatuak, basoak, zubiak, bentak, baselizak,
bordak, zalbideak, trikuharriak, harrespilak, kondairak,
mitoak, erromeriak, artzainak, gudak, pelegrinazioak ...
Ez al da gauza askotxo? Ez, bizitza osoa da gure bidera jauzi
egiten ari dena, eta guk ezin dugu geldiarazi,
bera gu geu garelako ...

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—

Izkiria ezazu hiztegi propio bat, azken plazerretako bat da.

—Joao VAGALUME / Joseba SARRIONAINDIA—
(Hitzen ondoeza - 1997)

Badu Bada - Donostia - 2013ko urtarrila



Sarrera

Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldeak Mendizalearen Hiztegia aurkeztu nahi dizu, mendizaletasunaren kirolean praktikatzen diren jarduera desberdinetan erabiltzen diren terminoak bildu nahi dituelarik. Hiztegi honen aurrekari nagusia, Mendi Taldean 20 urtetan zehar gure mendi-ibilaldiak euskaraz zein gaztelaniaz dokumentatu ditugun testuak dira.

Euskararen erabileraren alde gaude, euskara bultzatu nahi dugu eta horretarako ezinbesteko ikusten genuen gure terminologia biltzen duen hiztegi baten beharra. Sei urtetan zehar euskaraz eta gaztelaniaz, termino ugari biltzen dituzten dokumentuak, liburuak, blogak, glosategiak ... kontsultatu dira. Lan honen ondoren eta arlo jakin batzuetan espezialista diren lagun batzuen kolaborazioa izan dugu, beraien bitartez egoki, ez egoki, falta behar ziren terminoak sartzeko eta esparru edo jarduera arlo bakoitzean jakin behar litezkeen terminoak kontuan hartzeko.

Beste iturrien artean, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua osorik irakurri eta mendiarekin lotura duten termino (ia) guztiak sartu dira. UZEI, Elhuyar, DRAE eta beste hiztegietan ere terminoak kontsultatu dira. Wikipedia ere iturri oparo izan da, eta hiztegiko 2000+ sarrera estekaturik dira, hiztegiari Multimedia izaera emanez.

Hiztegi honen egitea, azken hilabeteotan auzolanekoa izan da, eta eskerrak eman nahi dizkiegu lan honetan parte hartu duten lagun guztiei.

Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
2013ko azaroaren 19an



Eguneraketen historiala