2024 urteko Euskal Mendi Federazioak (EMF) emandako federatu lizentziak
Telematikoki egin nahi baduzu, Ostadar Mendi Taldeak gune txiki hau garatu dugu zuregandik federazio txartela tramitatzeko datuak jaso ditzagun.
Eskura jartzen dugun datu-orria-rekin modu erraz batean zure federazio datuak bidali ahal izango dizkiguzu.
Honako estekan sar zaitez eta bete itzazu behar diren datu guztiak. Datu-orriko puntu garrantzitsuek laguntza-testuz horniturik daude ditzakezun zalantzak argitu ditzazun.
Gogora ezazu tramiteak aurrera egiteko ES71 3035 0132 58 1321015724 (SOCIEDAD DE MONTAÑA OSTADAR) Laboral Kutxako kontu korrontean ordainketa egitea beharrezkoa dela.
Ordainketa jaso ondoren, Federazioarekin tramiteak hasiko ditugu. Zure datuak euren zerbitzarietan direnean automatikoki federatua izango zara. Zure datuak federazioa bidali direla postaz jakinaraziko dizugu.
Karneta elkartera, tramitatu eta 10-14 egunetara iristen da; elkartetik jasotzera pasa zaitezke orduan: astearte, ostegun eta ostiraletan 19:00-20:00 bitartean irekita gaude. Ez da jakinarazten federatu txartela iritsi den ala ez. Urretxu-Zumarragatik kanpo bizi diren federatuen txartelak postaz bidaliko dira, hala eskatu eskero.
Bestalde, federazioak Espainiako Aterpetxeen Sarearekin lortu duen akordioaren liburuxka bidaltzen dizuegu.
OHARRA: Har ezazu kontuan EMFko lizentziarekin, Asturias eta Espainiako lurraldean diren Pirinioetako aterpeetan deskontuak lor daitezke: 2023 urtearen aurretik lurralde hauetan, soilik Espainiar Mendi Federazioaren (FEM) lizentziarekin lortu zitekeen.
Edozein zalantza izanez gero, jarri zaitezke gurekin kontaktuan ostadar@ostadar.org posta elektronikoan edo bestela 619418289 telefonora deituz.
Datu-orriaren bitartez soilik karne eskaerak egin daitezke, ez anpliazioak ezta txartel berrien kopiak ere. Hauetako bat behar izanez gero jarri zaitez gurekin emailez edo telefonoz eta zure eskaria bideratuko dugu.
OSTADAR Mendi Taldeko Zuzendaritza.