Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Col de Tourmalet (Curva de Garet 1.370 m.) - Lago de Gréziolles - Lago y Refugio Campana de Cloutou (2225 m.) - PIC CAMPANA DE CLOUTOU (2.454 m.) - Refugio Campana de Cloutou

En el Pirineo del monte Bastan...

2012ko uztailak 7, San Fermin

SANTA MARIA DE CAMPAN herritik Tourmalet (D918) mitikoaren bidea hartuko dugu. 10 bat kilometro egin ondoren, bihurgune itxi batean, PARKING txiki bat dago: bertatik ekingo diogu ibilaldiari. Eguraldia ona ez balitz, eta mendi-tontorren batera igotzeko plana ez balitz ideia zuzena, Artigues herrixkatik aterako ginateke (amiñi bat beherago dago), GARETeko UR-JAUZItik hurbil pasatu ahal izateko.

GARET-eko BIRAKETATIK (1.400 m) irtengo gara, transformatzailearen ondoan (informazio panela dago), eta uharra zeharkatzen duen pasagunera jaitsiko gara. Aurrera igoko dugu, E-ko norabidean; xendra bizkor igoko da eskuinerantz, HE-rantz, eminentzia bat inguratuz eta lepotxo (1.569 m) baten ondotik pasatuz. Hemen zidorra GR-10C-arekin egingo du bat, eta zidor hau hain zuzen jarraituko dugu aterperaino (CADEROLLES AINTZIRAraino doan LINEA ELEKTRIKOAREN ondoan gaude).

GARETeko PLA (lautada) zeharkatuko dugu, BARASSÉren ETXOLAren ondotik igaro (1.575 m) eta beste ordoki batera iritsiko gara. 1.600 m-etatik aurrera bideak uharra (pasagunea) gurutzatuko du eta HM-rantz igoko da haranaren hondoa ezkerrean utziz.

Bi ordutan presara iritsiko gara, baita CADEROLLES-AINTZIRAra (2.041 m). Mendebaletik inguratuko dugu GREZIOLLES PRESArantz zuzenduz, zeinen azpitik igaroko garen ondoren, muino bat gainditzearren, ostera berriz jaisteko aintzirako ertza bere HE-ko muturrera arte iristearren.

Aintziraren eta GREZIOLLES LAQUETTE-aren (2119 m-en) artean igaroko gara. Azken malda batek (H) CAMPANA DE CLOUTOU ATERPEra eramango gaitu, CAMPANA (3:30 h, 2.225 m) AINTZIRAren gainean kokaturik dagoenera.

Bertan egokitu eta indarrak berritu ondoren, eta egiten duen eguraldiaren arabera, inguru hurbileko gailurretako bat igoko dugu. Aterpeko M-ra joanez aintzirako I-eko ertzari jarraituko diogu, askatutako blokeen artean. M-rantz igoko gara CLOUTOU LEPOra (2380 m-etara) daraman ...

Irakurri gehiago [+]