Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Cambasqueko aparkalekua - Refugio de Ilheou (1.978 m.) - Pic du Nets (2.428 m)

Grand Barbat mendia bisitatuz...

Aurrez ikusitako ibilbidea in situ ezagutu ondoren, aldaketa txiki bat egin dugu, izan ere hasierako plana gurea bezalako talde handi batentzako egokia ez litekeelako. Horrela, HOURAT HORZKADAtik igoeran harriak askatzeko egokia izan daiteke, eta horregatik GRAND BARBATera ILHEOU LEPOtik igotzea erabaki dugu; eta tartea ez errepikatzeko lepo honen eta aterpearen artean, ibilaldiaren irteera puntua aldatu dugu. CAUTERETS-LYS ESKI-ESTAZIOtik irtengo gara, zehazkiago CAMBASQUE-ko APARKALEKUtik.

Lehen eguna: Cambasque-ko parking-a - Ilhéou-ko aterpea - Pic du Nets

CAMBASQUEko APARKALEKUtik abiatuko gara, LYSeko ESKI-ESTAZIOAn, 1.330 metroko garaieratik irtenda. COURBETeko TELEAULKIaren ezkerretik igoko gara hegorantz doan pista bat hartu arte. Horrela, PLA DES ARTIGUES lautada gurutzatuko dugu, laster ibaia zeharkatzearren. Denbora gutxian GR10-aren markak ikusiko ditugu ezkerraldean, nahiz eta pistatik jarraitzea gomendatzen dugun, izan ere GR-tik bidea (gutxi) mozteak ez digu onura handiegitik ematen eta gainera ILHÉOUko UR-JAUZI politetik urruntzen gaitu. Pista ur-jauzi honetara hurbilduko da, bisita merezi du zalantzarik gabe.

"ILHÉOUko ESCALE" deritzana igoera leunean igoko dugu beti eta ibaia berriro ere zeharkatuko dugu LAC NOIR aintzira begien bistan izan baino lehen, baita gorago ere Ilheouko aterpea; atzean, COUROUNALAS TONTORRA. Denbora gutxian ILHÉOUko (1.988 m) ATERPE apainean egongo gara. Haren ondoan, LAC BLEU DE ILHÉOU aintzira dugu (Ilhéou hitzak aintzira esan nahi du). Ugari dira Cambasquetik laku aldera etorritako turistak eta arrantzaleak, solariuma bihurtzen den aterpeko terrazak erakarrita lehenak eta lakuko arrain preziatuak harrapatzeko asmoz bigarrenak. Gehienak lakua bisitatuta konformatuko dira; mendizaleok, aldiz, gaua aterpean igarota, goizetik abiatuko gara inguruko gailur gardenak igotzera.

Fardelak eta pisua aterpean utziko ditugu, aintziraren ezkerretik HAUGADE LEPOra iristeko, ...

Irakurri gehiago [+]