Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



MUGAIREKO GIZON ZAHAR BATEN ABEGIKORTASUNA

"Lautan hogeita bi urte ditut, Mugairekoa naiz, ia hemen bertakoa. Astean behin etortzen naiz Amaiurrera, gazta erosteko; Kalifornian ditudan hiru seme-alabei bidaltzen diet ..."

"... Giputzak zaretela? Industria anitz, ezagutzen dut bai, hara joandako jendea. Hala da bizitza, batzuk Gipuzkoara, beste batzuk ordea, Kaliforniara ..."

"... Bihar Elizondoko feria eguna da, nire etxean bazkaltzera gonbidatzen zaituztet. Axuri ona, legatz ona ..."

"... Sunbillan duzuela autoa? Mugaireraino eramanen zaituztet, beharbada Sunbillaraino gazta-pintxo bat hartzen badugu ..."

—Luismi González (1997ko urriak 23)—


GEORGINARI

Berriro ere askatasun osoz ibiliko gara lepoz lepo mendietan barrena, haizearen zurrumurrua lagun, eta ez dugu debekuzko txartelik, debekuzko alanbre-hesirik, ezta debekuzko langarik ere izango eta ilunabarrean, urruntasunean nabarmenduko dira oraindik gure herri txiki honetako mendi urdinak.

—Luis Pedro PEÑA SANTIAGO—
Izan ere, ez gaude bakarrik... (II). Itxinako artzaina.

Goiz freskoa zen eta zeruan altxatu nahi ez zuten hodei zurixkek zirauten. Autobusa beste behin Urigoitin pausatu zen, Orozko herriak mendian gora duen auzo txiki eta isolatuan. Aurretik ezagutzen nuen, Itxinako sarrerarako bidean abiatu baikinen urte batzuk lehenagoko goiz euritsu eta goibel batean.

Antolatutako ibilaldia ederra baino ederragoa zen, eta Atxulaorreko begiaz aparte, bertako leizeak eta kobazuloak, Supelegorrekoa barne, eta bere osotasunean Itxinako mazizoaren paisaia karstiko kaotikoa berriz bisitatuko genuen.

Autobusetik irten eta taldea baturik atera zen… halere ohi bezala, batzuk erritmo azkarrago bati heldu zioten eta berehala aldentzen hasi ziren. Itxinaren aurreko zelaiak, elorriz zedarriztatutako bideak, mazizoaren aitzindari gisa zutik jarritako Atxak… eta beste behin ere Atxulaorreko begia… bertatik ere sartuko ginen egun hartan. Eta urduri antzean nindoan aldapa gora, begiak betidanik erakarri bainau Itxinako labirinto magikoaren ate gisa. Izan ere, Naturak eragindako formazio harrigarria da eta jentilek zizelaturiko zuloak balira edo begiaren erdian Mari, Basajauna, Zezengorri edo laminen bat agertuko balitzaizkio bezala alde guztietatik magia dario.

Bidean, artzain batekin egin genuen topo. Artaldea gorantz zeraman, Pagomakurreko bazkalekuen bila; bidean ardiak isilik, bospasei urrats eman eta belarra bazkatzeari ekiten zioten. Beste bospasei urrats… hurrengo belar-izpiren bila… Horren ondorioz, artaldea nahikoa motel ari zen goranzko bidean. Elkarri agur egin eta hitz batzuk tartekatzeko aukera izan nuen:

— Egunon...

— Baita zuri ere - erantzun zidan.

— Ez da egun makala, goiz freskoa bada ere, ondo buelta bat emateko, e?

— Bai, nongoak zarete?

— Urretxu-Zumarragakoak. Gipuzkoatik etorriak… Bergaratik hurbil bizi gara.

— Bai, ezagutzen dut… -erantzun zidan.

— Mendi taldeak antolatutako ibilaldia dugu. Gaurkoan berriz Itxinara etorri gara. Asko gustatzen zait niri Itxina, paraje itxia… ni, espresuki, ez dakit zenbat urte-edo hemendik pasatu ez naizela…

— Maitasun handiegirik ez diozu izan, bada… - ihardetsi zidan bat-batean, aurpegi serioa jarriz.

Artzainaren erantzunaren aurrean, mutu geratu nintzen.

Eguna amaitu zen, eta taldea pozik itzuli zen etxera mendira egindako txangoaren ostean. Batzuentzako toki berria lehendabiziko aldiz ezagutzea izango zen; nik ere ikasitako zerbait berri ere banekarren.


[-] Itxi