Ondoren, izan ditzakezun zalantzak argitzearren, sarri egiten diren galderen atal hau eskaintzen dizugu.
- Nork antolatzen du Goierriko Bira?
- Zenbat etapa dira?
- Zeintzuk dira etapak?
- Zenbat denbora du etapa bakoitzak?
- Non eta nola eman izena?
- Non elkartzen dira mendizaleak autobusa hartzeko?
- Zer jasoko du mendizaleak?
- Zenbat ordaindu behar da txango bakoitzeko?
- Eman dezaket izena behin ibilbide guztietarako?
- Noiz ixten da izena emateko epea?
- Non aurkitu dezaket informazio guztia?
- Zalantzarik badago, nora jo?
1. Nork antolatzen du Goierriko Bira?
Goierriko Bira (itzulia) eta Urretxuko Goierri Mendi Taldeak eta Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldeak antolatzen dute. |
|||||||||||||||||||||
2. Zenbat etapa dira?
6 etapatan banatu dugu perimetro osoa biltzeko ibilbidea. Ibilbidea mugetatik gertu doa, eta askotan mugarriak berak dira bidea markatzen dutenak. Hala eta guztiz ere, oinez ibiltzean erosotasuna hartu dugu baldintza bezala ibilbidea marrazterakoan, eta bestalde, batzuetan espresuki atera gara perimetrotik (Murumendi gainarekin egingo dugun bezala), zenbait tokik garrantzia handia dutelako bai kulturalki, historikoki eta paisaiaren aldetik. |
|||||||||||||||||||||
3. Zeintzuk dira etapak?
Etapak honako hauek dira:
|
|||||||||||||||||||||
4. Zenbat denbora du etapa bakoitzak?
Bataz beste, etapa bakoitzak 20 kilometroko luzera eta 1000 metroko desnibela du. Honek etapa guztiak 6 bat ordutan burutuko ditugula uste dugu.
|
|||||||||||||||||||||
5. Non eta nola eman izena?
Etapa bakoitzak mendi-talde arduraduna dauka. Lehen, 3. eta 5. etapen arduraduna Ostadar Mendi Taldea izango da, eta 2., 4. eta 6. etapena ordea, Goierri Mendi Taldea.
Urretxu-Zumarragatik kanpoko mendizalea bazara, eta ezin baduzu bertaratu, gurekin kontaktua jarri eta edozein mendi taldeko kontu-korrontean dirua eman eta gero, izen ematea egin ahal izango da. Gurekin jarri kontaktuan eta kontu korronteen zenbakiak emango dizkizugu. Era honetan izen ematea errazago egingo dizugu. |
|||||||||||||||||||||
6. Non elkartzen dira mendizaleak autobusa hartzeko?
|
|||||||||||||||||||||
7. Zer jasoko du mendizaleak?
Autobusean sartu eta gero, mendizaleak kuadernotxo bat jasoko du halako informazioarekin: ibilbidearen deskribapena (euskaraz eta gaztelaniaz), mapa, ibilbidean zehar bisitatuko diren leku eta toki interesgarrien informazioa (bertako parajeak, kondairak, istorioak, monumentuak... interesgune historiko, kultural eta paisajistikoak direlarik). |
|||||||||||||||||||||
8. Zenbat ordaindu behar da txango bakoitzeko?
Lehen eta azken etapetan, autobusa zerbitzu motzagoa delako (irteera edo iristea tokien arabera, bakarrik jaso edo eramango gaituztelako), 8 euroko kuota izango da. Bigarrenetik 5.era bitartean, kuota 15 eurokoa izango da. |
|||||||||||||||||||||
9. Eman dezaket izena behin ibilbide guztietarako?
Ez. Antolakuntza errazagoa izan dakigun, ibilaldi bakoitzak bere izen emate propioa dauka. Bakoitzerako izena dagokion tokian eman behar da. Eta horren ondorioz, bakarrik batzuetan edo, nahi izanez gero ibilaldi guztietan parte hartu dezake mendizaleak. |
|||||||||||||||||||||
10. Noiz ixten da izena emateko epea?
Ibilaldiaren aurreko ostiralean 8:30etan da azken momentua. Dena dela, komenigarri da izena ahalik eta lehenen ematea, autobusean toki bat erreserbatzeko eta antolakuntzak autobusaren kontuak hobeto eramateko. |
|||||||||||||||||||||
11. Non aurkitu dezaket informazio guztia?
Informazio guztia Goierri eta Ostadar Mendi Taldeen webguneetan aurkituko duzu... testu deskribapenak, GPS fitxategiak, mapak, argazkiak...
|
|||||||||||||||||||||
12. Zalantzarik badago, nora jo?
Zalantzarik badago, ondorengo emailetara edo telefonoetara deitu daiteke:
|