Joaquín Araújoren dekalogo ekologikoa
Mendira egiten ditugun ibilaldiez gozatzeko har itzazu kontseilu hauek:
- Espektakuluan partehartzaile izan zaitez: ez emaile.
- Naturan leku egokirik ez duen gauza bakarra zure axolagabekeria da: bera da zaborrik handiena.
- Begiratzen duguna geu gara: beraz, inguratzen gaituen ezer ez da gu baino okerrago.
- Zurekin batera doan guztiak atzera itzuli behar du bere jatorriko lekura.
- Ikusten duzun ezerk ez du egoitzaz aldatu nahi: utz ezazu aurkitu zenuen lekuan.
- Gauza guztiak ikusteko duzun legezko jakin-nahia handiagoa izanen da, zu paseatzen zaren lekuan betidanik bizi izan direnak izutzen eta ihesarazten ez badituzu, beren txokoa abandonatzen ez badute.
- Eszenatokian barneratzen bazara antzezpena hobe ezazu: jantzi nabarmenik ez ezazu eraman, hotsik ez atera, trakeskeriarik ez ezazu egin.
- Gaur egun, basoan su egitea ez du inola ere ezerk justifikatzen.
- Basozainek, herritarrek eta lur-jabeek egiten dituzten oharrik gehienek esperientziaren eta bizi diren eta lan egiten duten lekuarekiko amodioaren bermea dute.
- Begiratzeak zera balio du, bilatzeak baino hamar aldiz gehiago eta segika ibiltzeak baino ehun aldiz gehiago.
- Zirraren bilduma egin ezazu. Irudiak baino freskoagoak dira-eta.
- Begira ari zatzaizkionean kontuan izan bera ere begira ari zaizula.
JOAQUÍN ARAÚJO
1994ko martxoa