Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Informazioa > Aholkuak eta dekalogo ekologikoak > Julen Rekondoren dekalogo ekologikoa
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Kirolak eta aisiak naturan muga dute

INGURUAN EDOZEIN EKINTZA ERASOKOR BAZTER EZAZU, ADIBIDEZ MOTORRAK, LUR GUZTIETARAKO IBILGAILUAK ETAB.

ERAGINA IZAN DEZAKETEN EKINTZETAN OINARRIZKO ARAU BATZUK JARRAITU.

  • Flora eta faunaren behaketa. Gure presentzia oharkabean gera dadila. Bildumazaletasuna eta bilketa ekidin itzazu.

  • Espeleologia. Oso ekosistema ahulak dira. Estalaktita haustura, pintadak ... eragotz itzazu.

  • Kanpaketa. Eraginak gutxitzeko masifikazioa ekidin ezazu. Dena jaso, baita zabor ustelgarria ere.

  • Eskalada. Habiak egiten diren lekuetan ez eskalatu. Hondakinak eta tresnak jaso itzazu.

  • Urpeko ekintzak. Hazkuntza garaian hegazti rupikolak bizi diren tokietan, kirol mota hauek praktikatzea ekidin behar da, otsaila eta apirila bitartean batez ere.

  • Arkeologia. Arkeologi aurkikuntzak ez dira etxera eramateko. Pintadak egiteko leku egokiak ez dira, ezta erromantikoak diren arren.

  • Ibiltaritza. Nekazal lurrak, uztak eta zelaiak hondatu gabe, erabil itzazu bidexkak: baserritarrek zure ahalegina eskertuko dute ... baita naturak ere.

  • Mendi bizikleta. Bidetan bakarrik erabili eta oinezkoak errespeta itzazu eta emaiezu lehentasuna.

  • Aireko kirolak (ala delta eta parapentea). Kirol mota horiek ez praktikatu animalia sentikorrak egon daitezkeen lekuetan, eta aireratze lekuetara igotzeko beti bideak erabili.

NATURAN PRAKTIKATZEAREN ONDORIOZ, INGURUNEAN KALTEA SOR DEZAKETEN (EDO JADANIK SORTUA DUTEN) KIROL ETA JOLAS EKINTZEN ERREGULAZIO ETA ARAUKETA ZEHATZA ESKA IEZAIOZU ADMINISTRAZIOARI.

Julen REKONDO
1996ko martxoa