Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Informazioa > Aholkuak eta dekalogo ekologikoak > Lagun-Onak taldearen zenbait aholku
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia
Izadia zaintzeko arau eta aholku batzuk.

Jarraitu itzazu honako aholkuak.

  • Ez mendian zaborrik utzi, ezta lurperatu ere, paperak eta zaborrak, hartu bizkar zorroan eta ERAMAN ETXERA. Mendian botatako zaborrek (papera, plastikoa, latak, botilak, pilak, ...) mendia zikindu eta hondatu egiten dute:

Mendian botatako zaborren iraupena:

- Laranja, banana, sagar... eta bestelakoen azalak:2 urte
- Zigarrokinak: 1-5 urte
- Plastikodun paperak: 5 urte
- Plastikozko poltsak: 10-20 urte
- Plastikozko ontziak: 20-30 urte
- Nylonezko oihalak: 30-40 urte
- Kontserba latak: 50 urte
- Larrua: 50 urte baino gehiago
- Aluminio latak: 500 urte
- Berina (botilak ...): 1000 urte

Zure ondoan datorrenak ere garbi aurkitu behar du mendia. Mendiak ez du gu egondako arrastorik gorde behar.

MENDIA = GARBIA: ez zikindu eta zikina garbitu

  1. Ez kutsatu iturri-errekak.
  2. Animalia eta landareak begirunez trata itzazu. Bakean dagoena bakean utzi.
  3. Ez surik piztu.
  4. Itxi itzazu ataka, langa eta ate guztiak.
  5. Saiatu ez ibiltzen soro-baratzetan zehar.

OHARRA: Azpeitiko (Gipuzkoa) Lagun Onak Mendi Bazkunaren 1997ko esku-programan ateratako aholkuak.