Kanpatzea ingurugiroa kaltetzen duen jarduera ere bada. Ondoren aipatzen ditugun aholkuak erabil itzazu:
- Leku berean hainbat egunez kanpatzen aholkatzen ez dugun jarduera dugu. Kanpatzen duzun heinean, toki berriak bilatzen eta berauetara aldatzen joan zaitez, okupatzen duzun tokian ahalik eta kalterik txikiena eragin dezazun. 
- Pista nagusietatik kanpo eta iturri, erreka, ibai eta akuiferoetatik 100 metro baino harago egin ezazu. Kanpatzen duzun tokiko fauna eta flora errespeta itzazu. Kanpatze-tokia garbi manten ezazu. 
- Lurzoru egoki eta erresistente gainean kanpa ezazu: harria, hartxinga edo belar lehor gaineko tokiek eragin txikiagoa baitute beste toki batzuk baino. Dendatik dendara oinez ibiltzean, samurrak diren oinetakoak erabil itzazu. 
- Bisita ugari jasotzen dituzten tokietan, kanpatzeko egoki diren tokietan kanpa ezazu: kanpatzeko erabiltzen ez diren tokiak errespeta itzazu. Gutxi bisitatutako tokietan ordea, talde txiki eta konpaktuetan egiten saia zaitez, ahalik eta azalera txikiena erabil dezazun. 
- Egoki eta zuzen porta zaitez aterpean edo kanpalekuan. Tokia zaindu eta garbi manten ezazu, eta aurkitu zenuen baino garbiago utz ezazu bertatik joatean. 
- Egoera kaskarrean dagoen aterpe edo kanpatze-toki bat aurkitzen baduzu, gertuen duzun mendi federazioari jakinaraz iezaiozu. 
 
