Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude: 
Ostadar Mendi Taldea > Sarrera > Informazioa > Aholkuak eta dekalogo ekologikoak > Elurroldeen aurrean jakin beharreko informazio eta aholkuak
 ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia

Sarrera.
Battleship avalanche
Battleship avalanche
—© http://www.nature.nps.gov—
Egin klik handiago ikusteko
(180,142 byte)

Datozen orriok, neguan mendian dabilen mendizalearentzako laguntza izateko xedea dute: elur-jausien arriskua aldendu dezan eta elurroldeak harrapatuz gero, bizirauteko egoki diren urratsak eman ditzan.

Bai Euskal Herriko mendietan, baita inguruan dauden Pirinio masifikatuetan ere, elurrolde istripuak geroz eta ezagunagoak dira: sarriago gertatzen dira-eta. Hori dela eta, aurreko urteak mendizaletasunean marka beltz ahaztezina utzi dutela esan behar da.

Horregatik, web gune honetan idatzirik dagoen informazioa irakur dezazun gomendatzen dizugu: orriotan elurrolde batek harrapatzen bazaitu, edo bestela zure lagunen bat harrapatzen badu jarraitu behar diren urratsak zehazten dira. Jaso ezazu aholku hau, kontuz ibili eta kasu egiezu elurrolde informazioa ematen duten informazio-iturriei, eta batez ere, mendiaz goza ezazu!!!

Ostadar Mendi Taldea
—2001eko urtarrila - 2010eko urtarrila—