MATUTE (657 m).
Ibilaldia Matute herrian hasiko dugu, Errioxako Elkargoan HM-an kokatzen den herrixka hain zuzen. Alto Najerilla edo Sierra Riojana eskualdeko herrixketako bat dugu eta Tobía, Ledesma, Pedroso eta Anguiano herriekin batera, somontano eta ibai-arroaren lurren arteko atari-lanak egiten ditu. Hiru dira bere ibaiak, Najerilla, bere lurrak horizontalki bustitzen dituena, lur eremu txiki batean- eta gero longitudinalki Najerillarantz doazen txikiago diren beste bi ibai -Tobia eta Rigüelos edo Matute izenekoa- azken hau berea baino ez dena.
Guztietatik, Tobia ibaia da PEÑA TOBIA (1.059 m) gaina izendatzen duena, gaurkoan, Valvanerako Monasterioren bidean zapalduko dugun lehendabiziko gaina hain zuzen, baita DEMANDA edo ARANGIO Mendiaren sortaldeko mendi-adarretako lehen gaina ere.
Autobusa utzi eta eliza aldera abiatuko gara, hego norabidea hartuz herriaren azken etxeetarantz jarraituz, lehendabizi errepidetik M-ko norabidean, eta geroago IM-ko norabidearekin, Matute eta Tobia arteko errepidera (eskuinetik) irteten den pistaraino. Hemendik aurrera, belarrez estalitako muinotik jarraituko dugu, berriz pistara itzuli, berriz berau utzi eskuinean ateratzen den zidor bat hartzearren. Horrela collado de la majada Londeras lepora iritsiko gara.
Hemendik aurrera, Peña Tobía gaineraino igoera hasiko dugu, IIE-ko norabidea jarraitzen duen ondo markatutako bidezidor batetik jarraitzeko; zidorrak lehenengo trepadarantz garamatzan konglomeratuz osatutako zubi baterantz eramango gaitu: trepadatxoa erraza izango da (I. gradukoa), erraza baina apurtxo bat arriskutsua.
Gure gainean postontzia ikusten ari garelarik, berau belarrez estalitako tarte batetik inguratuz jarraituko dugu, ondoren bigarren trepadatxoari ekiteko (I. gradukoa ere, hain zuzen), bestea baino gutxiago agerian dagoena, eta azkenik gaina zabal-zabalera eramango gaituena: PEÑA TOBÍA (1.059 m) gainean gaude, Tobía ibaia eta Matute errekaren gaineko begiratoki garaia. Postontzi batek ...