Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Ińaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Jatorri alemaniarreko KONDAIRA

Errolanen porrota eta heriotzaren ostean, Carolus Handia Lepoederrera igo omen zen, oraindik bustita dirauen harri baten ondoan ilobaren heriotzagatik negar egiteko. Ondoren, aingeru batek aholkaturik, erreinuko dontzeilak deitu zituen eta horietarik 53.066 haren deialdira etorri zitzaizkion, guztiak gerlarien gisara jantzirik. Musulmanek hauek ikustean, enperadorearen laguntzaz egiazko gudarostea osatzen zutelakoan, ikarati, errenditu eta bataiatzeari men egin zioten.

Orduan, dontzeilak Luzaidera joan eta oihan baten ondoan lotaratu ziren. Biharamunean esnatzean, haien lantzak lorez beteriko zuhaitzetan bilakatuak ziren, egun "lantzen oihana" izeneko basoa osatzen dutelarik.

Orreaga - Lepoeder lepoa - TXANGOA (1.471 m ) - Bentarteko lepoa - LEIZATHEKA (1.409 m) - BEILLURTI (1.113 m) - Arnegi.

Orreagatik Arnegira, Napoleonen Bidea jarraituz.
Done Jakue Bidea Lwówek Slaski herrian (Polonia)
Done Jakue Bidea Lwówek Slaski herrian (Polonia)
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(29,127 byte)

ORREAGA (Roncesvalles, Roncevaux - 952 m).
OSPITALE eta SANTUTEGI ezagun eta zaharretik irtengo gara [0:00h]) eta kontrako norabidean GR-65 (Done Jakue Bidea) hartuko dugu, I.-eko noranzkoan Ibañeta Mendatera igoko delarik. Orreagako multzo monumentalak egun berri baterako bisita bereizia merezi du. XII. mendearen amaieran eraikitako SANTA MARIA KOLEJIATArekin, ospitale zaharreko eliza bera, guztiz gotiko den Nafarroako lehen eraikina, Antso VII.a Azkarrak eraikitzeko agindua. Gordetako eraikinetatik zaharrena, SANCTI SPIRITUS KAPERA dugu, baita KAROLUS HANDIAREN SILO bezala ezaguna, tradizioaren arabera, erromes anonimoren hezurrekin batera, Orreagako Batailan hil omen ziren Frantziako hamabi pareen hezurrak nahasturik dituen hezurtegia. Haren ondoan, DONE JAKUE edo ERROMESEN ELIZA dugu, XIII. mendeko tenplu gotikoa, zeinaren kanpai-horman Salbatore ezkila zintzilik dagoen (Ibañetako kapera zaharreko ezkila hain zuzen), erromesak ilunpean edo lainopean gidatuz, arratsaldetik gauerdira jotzen zuen ezkila. Gune arkitektonikoak hainbat eraikin zibilekin osatzen da: ospitale berria, errota zaharra, Itzandegia etxea, benefiziodunen etxea eta ostatua eta museo-liburutegia.

IBAÑETA MENDATEA Europa kontinentaletik Penintsula Iberikoan sartzeko pasabide garrantzitsuenetariko bat dugu, eta hala aditzera ematen dute oso garai desberdinetan hemendik igaro diren inbasio zein jende-migrazio ugariek: Ibañetatik igaro ziren NEOLITIKOko EHIZTARI NOMADAK; halaber, K. a. VII. mendean hemendik nagusiki igaro ziren ZELTEN MIGRAZIOAK penintsula iberiarreko bidean, inbasio baketsuan penintsulan burdinaren kultura eta hizkuntza berria sartu zutenak, bertoko herrietako ohitura eta sinismenetan eragin handia izanez. ERROMATARRAK ere pasabide erraz honetatik sarri igaro ziren geroago; Ibañetatik, edo Lepoederretik -historiagileen arabera- igaro zen (Bordele - Astorga) GALTZADA ERROMATAR zaharra, Donazaharreko hiribildua eta Iturissarako galtzada zeraman Aurizberri herria lotzen zituena. Erromatar Inperioaren akabera ekarriko zuen HERRI BARBAROen inbasioak penintsulan hainbat ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2008ko irailak 7

Done Jakue 'Bideak'

Done Jakue Bidea Penintsula Iberikoa eta Europa osotik abiatuta, Santiago de Compostela hiriburura, Jakue apostoluaren erlikiak gurtzearren, erromesek egiten duten bidea da. Erdi Aroan zehar oso bide erabilia izan zen, geroago pixka bat ahaztua izan eta egun berriz indar handia hartu izan du. Askotan, bideak iraganeko Erdi Aroko galtzada zein galtzada erromatarrekin bate egiten zuen, baita transhumantzia zein merkataritzarako bideen ibilbideekin ere. Done Jakue Bidea UNESCOk GIZON-EMAKUME GUZTIEN ONDARE gisa ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2008ko irailak 7

Liber Sancti Iacobi liburua (Done Jakueren liburua).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2008ko irailak 7

VII. KAPITULUA: Done Jakue Bideko jendeen ezaugarriak eta herrialdeen izenak.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2008ko irailak 7

Errolan eta Orreagako Bataila.

Irakurri gehiago [+]