Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Andoin - Toberiako ur-jauziak - Mendiluze mairubaratza - Iguaran haitzuloa - BALLO (1.197 m) - MIRUTEGI (1.166 m) - Durruma

Entziako altxorrak

ANDOIN herriko (610 m) plazatik Hegoalderantz zuzenduko gara, eta errekaren parean jarraitzen duen pista batetik jarraituko dugu, eta bestaldera segituan zeharkatuko dugu erreka ondoren. Langa bat zeharkatuko dugu eta, igoeran, ezkerretik abiatzen den pistari jarraituko diogu beste bidegurutze batera iritsi arte, hemen ere ezkerretik aukeratuko dugu bidea (eskuinetik jarraituz gero Andoingo atakara ere iritsiko ginateke baina ur-jauziak ikusi gabe). Laster presa txiki bateraino iritsiko gara, berau gurutzatuko dugu, erreka ondotik jarraitzen duen zidor aldapatsu batetik igotzearren. Bata bestearen ondoren TOBERIAko UR-JAUZIAK agertuko zaizkigu, izen hau dute zeren eta arroka osatzen duen arroka mota toba da, arroka porotsua bera mantu begetalaren kaltzifikazioak eraturikoa. Argazki eta argazkiaren artean, haren iturburura iritsiko gara. Bidea ia desagertuko da, eta pintura gorriko eta zedarriren bateko marka batzuek, zuzen eramango gaituzte gorantz, inguru deseroso eta tentetik sakaneko gain aldera. Eskuin aldean gandorreko irtengune batek LAUTADA ARABARRAren bista bikainak eskainiko dizkigu.

Ezkerreko gandorretik igoko gara, eta BELLEKU mendiaren magaletik ibiliz, haitzetara iritsi gabe, eskuinetik jarraitzen duen zidor batetik ANDOINGO edo BELLEKUKO ATAKAra iritsiko gara (1.010 m, PARTZUERGOko seinalea). GR-282 (ARTZANTZAREN ZIDORRA) xendra markatzen duen zutoin hurbiletik, eskuinerantz egingo dugu bira, eta ostera pista bat hartuko dugu segituan uzteko aurrerantz zuzen inguru garaienetik jarraitzearren; txabola baten ondotik igaroko gara eta KORTAUNDIKO GANDORRAren ertzera iritsiko gara (1.069 m, zedarria, ehiza-postua).

LEGAIREKO ARRASOra jaisteko Hegorantz biratuko dugu eta pasabide bat bilatuko dugu haitzen artean. Erreferentzia gisa ikusten dugun ASKArantz abiatuko gara, eta 100 bat metro lehenago HE-an KORTAUNDIKO TRIKUHARRIA ikusiko dugu (1.013 m; 1920an egindako indusketan giza hondarrak aurkitu ziren, 2 gizaki ...

Irakurri gehiago [+]