Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Otzaurte - TXURRUKOPUNTA (998 m) - ARBARAIN (1118 m.) - IRAMENDI (975 m.) - Otzaurte

Altzania mendilerroko basoetan barrena ibiliz.

Hirumuga   tontorretik   gertu,   lilipadi   ederrean

Hirumuga gainetik gertu


Altzaniako MENDIZERRA AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALAREN parte da eta ARABAKO ETA GIPUZKOAKO PARTZUERGO NAGUSIAREN lursailen barruan kokatzen da.

Mendilerro honen gailurrik esanguratsu eta bisitatuena 1445 m-ko garaiera duen ARATZ gaina da, baina deigarriena honen mendi-mazelak janzten dituzten pagadi oparoak dira: gaur gure ibilbidean bisitatuko ditugu.

Mendilerro honen beste tontor ezagun batzuk ARBARAIN, UMANDIA eta OLANO dira.

OTZAURTEKO MENDATEan (670 m) hasiko gara oinez, eta ehun bat metroz SAN ADRIAN (Sandrati), LIZARRATEra doan pistatik ibiliko gara; pasabide kanadar bat gainditu ondoren, ibilbideak adierazten dituen zutoin bat aurkituko dugu.

Ezkerrerantz doan pista utzi eta PR GI-3010 gisa markatutako bidea hartuko dugu, pagadian sartu eta aldapan gora egingo du, pintura zuri eta horiko arrastoek ibilbidea markatzen dutelarik; basotik irtengo gara (<>755 m) eta muino belartsuaren gorenetik jarraituko dugu, pintura-markak ez dira oso agerikoak. ABILLETAko ZISTAren ondora iritsiko gara (810 m), zista bat banakako hilobi-monumentu megalitikoa da, txikia oro har. Muinoaren gainetik jarraituko dugu, orain basoa eskuinaldean dugula, UNAMENDI gain garbiaren azpian jarri arte, eta hura inguratuko dugu ULTZAMAKO LEPOra (820 m) iritsiz, abereentzako itxitura baten eta ibilbideak eta ehiza-postuak adierazten dituen zutoin baten albotik igaroz.

Kontrako isurialdetik jaisten diren PR GI-3010 zidorraren markak alde batera utzi, eta ezkerrerantz egingo dugu, pista zeharkatu eta muino belartsuaren gainetik igoko gara TXURRUKOPUNTAko (998 m) gain garbira, Aizkorri eta Aratz menditzar harritsuenganako begiratoki bikaina.

URDALURreko URTEGIA ere ikusiko dugu; 350 bat metroko jaitsiera gogorrak haren uretatik aldentzen gaitu, lasaitasunez hartuko dugu eta kontrako isurialdetik jaitsiko gara pixkanaka, LETAINDI MUINOA inguratzen duen pista ...

Irakurri gehiago [+]