Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



CESARE BORGIAren lehen mausoleoko epitafioa.

"Aquí yace en poca tierra
El que toda le temía,
El que la paz y la guerra
En su mano la tenía".

(Itzul.) Hemen datza lur apur baten gainean, lur osoak beldur zuena, bakea eta gerra, eskuan zituena.

Viana (438 m) - Cuevasko Amabirjinaren Ermita - Las Cañas aintzira - Oion - Viana

Errioxa eskualdeko arabar eta nafar lurretan ibiliz.
Viana
Viana
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(100,386 byte)

Gaurkoan bere zentzu zabalenean, ERRIOXAn egingo dugu ibilaldia. Errioxan, izan ere, tradizionalki Errioxa entitatearen benetako jatorria geografikoa da, ez politiko edo administratiboa, azken hogeita hamar urteotan halaxe zabaldu bada ere.

Berezko eskualde geografiko hau hiru elkarte desberdinetan banaturik dago, EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOA, NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA eta ERRIOXA (era batez edo bestez, eskualde geografikoaren izena bere egin duena), eta 1978ko Espainiar Konstituzioaren aurretik hiru erregio desberdinetan banatzen zen. Garai bat ean Errioxa (Ebro ibaiaren arroa eta haren eraginpean aurkitzen diren lurrak) eta mendialdea (Cameros zaharra, Cameros berria...) desberdintzen zireneko testigantza Valvanerako Ama Birjinaren Santutegiaren fatxadan aurki daitekeen idazkia dago, bertan azaltzen baita Valvanerako Ama Birjina Errioxa (Ebro ibaiaren arroa) eta Cameros (mendialdeari dagokion) lurraldeko zaindaria dela. Tradizionalki ere, Arabako hegoaldeko lurrek Errioxa izendapena jasotzen zuten. Ardoari dagozkien izendapenek eta politikoki zein administratiboki egindako erabilerak, termino honen benetako esanahia ezkutatu dute.

Errioxan kokaturik, Vianako (Nafarroa) udal-barruti komunalean kokaturiko LAS CAÑAS edo SALOBRE aintzira ezagutuko dugu. Guardiako (Araba) aintzira geologikoen kasuan bezalaxe, urtegi xume honek ere jatorri endorreikoa du. Las Cañas aintzira OION, VIANA eta LOGROÑO herrien artean dago, eta 1987an erreserba izendatu zuen Nafarroako Gobernuak. Orain dela hamarkada batzuk ur lamina handiagotu zuten, ureztatze sistema eskualdean egokitzeko eta Las Cañas kubeta geologikoa handitzeko. Hegaztientzat obra oztopo izan gabe, pausaleku eta bizileku bilakatu zen. GR-99 Ebro bidea lagun, Oion, Logroño eta Vianako bazterrak lotzen dituen ibilbide ederra osatu dugu.

Egun Ebro sakonunea deritzon eskualdea, Mesozoiko osoan eta Tertziarioaren hasieran sakonera handiko itsaso baten azpian zegoen arro sedimentario zabala zen. Pirinioetako eta Kataluniako itsasertzeko mendilerroak altxatzean, aupatutako ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2009ko otsailak 1

Vianako lurraldeko, eta bereziki "Las Cañas" urmaeleko natur- aberastasun eta dibertsitatea

Vianako lurraldeko, eta bereziki "Las Cañas" urmaeleko natur- aberastasun eta dibertsitatea. Viana udalerriaren ezaugarri bereziarengatik, iparraldetik hegoaldera haren lurraldean aurkitu daitekeen fauna, landaretza eta flora barietate anitzekoa da. Hain zuzen VIANAren udalerrian 400 LANDARE ESPEZIE baino gehiago katalogatu dira, hain lurralde-esparru txikian hainbeste espezie desberdin agertzea oso kasu berezitzat har daitekeelarik; espezie hauetako batzuk oso garrantzitsuak dira, Loscoseko ezkaia —Thymus loscosii— adibidez: espezie hau Espezie Mehatxatuen Katalogo Espainiarrean desagertzeko espezie gisa agertzen da.

Vianan ere aipatzekoak dira bere lurretan aurkitzen diren BASA ORKIDEAK. Guztietatik, Ophrys riojana orkidea, espezie endemikoa nabarmendu dezakegu, Las Cañas aintziraren ondoko paraje batean lehendabiziko aldiz 1998an aurkitutakoa.

Vianako LAS CAÑAS AINTZIRA edo SALOBRE URTEGIAari dagokionez, haren landaretza zingiratarra lezkadiz osatuta dago. Landaretza honekin kontaktuan Puccinellia, Scirpus eta Juncus generoetako ihi-zelaiak ageri dira.

HEGAZTIAK alde batera utzita, bertako FAUNAri dagokionez, besteak beste, ANFIBIOEZ (arrabioa —Salamandra salamandra—, Triturus cristatus uhandrea), NARRAZTARIEZ Chalcides bedriagai eskinkoa, gardatxoa —Lacerta lepida—, zirauna —Anguis fragilis—, suge gorbataduna —Natrix matrix—) eta UGAZTUNEZ (erbinudea edo ogigazta —Mustela nivalis—, untxia —Oryctolagus cuniculus—, lepazuri —Martes foina—, katajineta —Genetta genetta—, hudoa —Mustela furo—, basurde —Sus scrofa—, erbia —Lepus capensis—, soro-muxarra —Eliomys quercinus—, satitsu arrunta —Crocidura russula— eta azeriaz —Vulpes vulpes—) osaturik dago. Las Cañas aintziraren inguruko errekastoetan BISOI EUROPARRA —Mustela lutreola— bizi dela nabarmendu behar dugu.

Hegaztiei dagokionez, Las Cañas aintziran aurkitzen den barietateak berarengan arreta berezia jar dezagun merezi du, izan ere, zalantzarik gabe, Nafarroako urmaelik garrantzitsuena dugu. Besteak beste, uroilanda espezie batzuk bizitokitzat aukeratu dute eta bertan, ardeida familiako hain garrantzitsuak diren Txori zezen arrunta —Botaurus stellaris—, Amiltxori arrunta —Nycticorax nycticorax— , Amiltxori txikia —Ixobrychus minutus—, Lertxuntxo karramarrozalea —Ardeola ralloides—, Lertxuntxo handia —Egretta alba—, Lertxun gorria —Ardea purpurea— edota Lertxuntxo txikia —Egretta garzetta— espezieak ageri dira. Lertxun gorriek eta Amiltxori arruntek, gainera kolonia garrantzitsuak osatzen dituzte. Bestalde, foru erkidegoan toki bakarra izanik, maiztasuna mantenduz AHATE GORRIZTAk —Netta rufina— habiak jarri ditu aintziran —nahiz eta, azken aspaldian, gero eta habi gutxiago jartzen ari den, beheranzko joera jarraituz.

Berezia den beste kontuetako bat, urmaelean neguan, ia soilik bertan ikusten diren zenbait ustegabeko espezieren agertzearena da. Besteak beste, hemen Pelikanoa —Pelecanus onocrotalus—, Lertxuntxo karramarrozalea, Lertxuntxo handia, Beltzarana —Plegadis falcinellus—, Txenada mokogorria —Sterna caspia— eta Txenada mokobeltza —Sterna nilotica—, etc ikusi ohi dira. Nafarroa osoan, ustegabeki espezie gehien agertzen diren tokia dugu Las Cañas urmaela. Azken urteotan ere, Ubarroi handiak —Phalacrocorax carbo— nabarmenki agertu dira Las Cañas urmaelean: Ebro ibaiaren bazterretan neurri handiko etzalekua dute, urmaeletik zuzen kilometro gutxitara hain zuzen.

Hezeguneak, hainbat zuzentarau eta dekreturen bitartez, babestua izateko eskubidea eskuratu du:

  • 1987an, Lurraldearen Erabilera eta Funtzionamendua arautzeko Eskualdeko Hirigintza-Arauak (6/87 Lege Forala) indarrean jartzearen ondorioz, Las Cañas urmaela Nafarroan babestutako ERRESERBA NATURALAren (RN-20) izendapena jaso zuen. Urte berean, 289/1987 Foru Dekretuaren arabera, urmaelaren mugatze geografikoa egin zen.

  • 1990. urtean Hegaztien 79/409/CE Zuzentaraua jarraituz, urmaela ZEPA (gaztelaniaz, Zona de Especial Protección para las Aves) HEGAZTIEN BABESGUNE BEREZIen sarean sartzen da. 1990ean ere, Espainiako Ornitologia Elkarteak Hegaztientzako Espainiako Ingurune Interesgarrietako Zerrendan sartu zen.

  • Emandako babesa 1991ean Erabilera eta Kudeaketa (138/1991 Dekretu Forala) Planarekin eta Salobre edo Las Cañas Erreserbako Aisialdirako eta Jolaserako ekintzen (139/91 Dekretu Forala) antolamendu-araudiarekin indartu zen.

  • 1996an, RAMSAR HITZARMENaren arabera, NAZIOARTE MAILAKO INGURU GARRANTZITSUko kalifikazioa jaso zuen.

Bertan identifikatu diren 200 espezie inguru ditugu, negutar, udaldiko, sedentario edo migratzaile gisa sailka daitezkeelarik. Tamainari dagokionez, euren sailkapena hegazti txikietatik (Erlatxoria —Merops apiaster—), harrapari (Arrano sugezalea —Circaetus gallicus—, Zingira-mirotza —Circus aeruginosus—, Arrano beltza —Aquila crhysaetus—) zein sarraskijale handietaraino (Saia arrea —Gyps fulvus—) zabal daiteke. Ondorengoa, urmaelean urtean zehar ikus daitezkeen espezieen zerrenda da:

Izen zientifikoaEuskarazGaztelaniazGaraia
Accipiter nisusGabirai arruntaGavilán comúnSedentarioa
Actitis hypoleucosKuliska txikiaAndarríos chicoSedentarioa
Aegithalos caudatusBuztanluzeaMitoSedentarioa
Alauda arvensisHegatxabal arruntaAlondra comúnSedentarioa
Alcedo atthisMartin arrantzaleaMartín pescadorSedentarioa
Alectoris rufaEper gorriaPerdiz rojaSedentarioa
Anas clypeataAhate mokozabalaCuchara comúnSedentarioa
Anas platyrhynchosBasahateaÁnade azulónSedentarioa
Aquila crhysaetusArrano beltzaÁguila realSedentarioa
Ardea cinereaLertxun hauskaraGarza realSedentarioa
Asio otusHontza ertainaBúho chicoSedentarioa
Athene noctuaMozoloaMochuelo común o europeoSedentarioa
Aythya ferinaMurgilari arruntaPorrón europeoSedentarioa
Buteo buteoZapelatz arruntaBusardo ratoneroSedentarioa
Carduelis cannabinaTxoka arruntaPardillo comúnSedentarioa
Carduelis carduelisKarnaba, kardantxiloaJilgueroSedentarioa
Carduelis chlorisTxorru arruntaVerderón europeo o comúnSedentarioa
Certhia brachydactylaGerri-txori arruntaAgateador comúnSedentarioa
Cettia cettiErrekatxindorraCetia ruiseñorSedentarioa
Ciconia ciconiaZikoina zuriaCigüeña blancaSedentarioa
Circus aeruginosusZingira-mirotzaAguilucho lagunero occidentalSedentarioa
Circus cyaneusMirotz zuriaAguilucho pálidoSedentarioa
Cisticola juncidisIhi-txoriaCistícola buitrónSedentarioa
Columba palumbusPagausoaPaloma torcazSedentarioa
Corvus coraxErroia, beleaCuervoSedentarioa
Corvus coroneBelabeltzaCorneja común o negraSedentarioa
Corvus monedulaBele txikiaGrajilla, grajetaSedentarioa
Dendrocopos majorOkil handiaPico picapinosSedentarioa
Dendrocopos minorOkil txikiaPico menorSedentarioa
Egretta garzettaLertxuntxo txikiaGarceta comúnSedentarioa
Emberiza calandraGari-berdantzaTrigueroSedentarioa
Emberiza cirlusHesi-berdantzaEscribano soteñoSedentarioa
Erithacus rubeculaTxantxangorria, papagorriaPetirrojo europeoSedentarioa
Falco peregrinusBelatz handiaHalcón peregrinoSedentarioa
Falco tinnunculusBelatz gorriaCernícalo vulgarSedentarioa
Fringilla coelebsTxonda arruntaPinzón vulgarSedentarioa
Fulica atraKopetazuri arruntaFocha comúnSedentarioa
Galerida cristataKutturlio arruntaCogujada comúnSedentarioa
Galerida theklaeKutturlio mokolaburraCogujada montesinaSedentarioa
Gallinula chloropusUroiloaGallineta comúnSedentarioa
Gyps fulvusSai arreaBuitre leonadoSedentarioa
Lanius meridionalisAntzandobi handiaAlcaudón realSedentarioa
Lullula arboreaPirripioaAlondra totovíaSedentarioa
Melanocorypha calandraKalandriaCalandriaSedentarioa
Milvus milvusMiru gorriaMilano real Sedentarioa
Motacilla albaBuztanikara zuriaLavandera blancaSedentarioa
Motacilla cinereaBuztanikara horiaLavandera cascadeñaSedentarioa
Panurus biarmicusTximutxaBigotudoSedentarioa
Parus aterPinu-kaskabeltzaCarbonero garrapinosSedentarioa
Parus caeruleusAmilotx urdinaHerrerillo comúnSedentarioa
Parus cristatusAmilotx mottodunaHerrerillo capuchinoSedentarioa
Parus majorKaskabeltz handiaCarbonero comúnSedentarioa
Passer domesticusEtxe-txolarreaGorrión comúnSedentarioa
Passer montanusLanda-txolarreaGorrión molineroSedentarioa
Petronia petroniaHarkaitz-txolarreaGorrión chillónSedentarioa
Phoenicurus ochrurosBuztangorri ilunaColirrojo tizónSedentarioa
Pica picaMikaUrraca, picaza, maricaSedentarioa
Picus viridis subsp. sharpei Okil berdeaPito real ibéricoSedentarioa
Podiceps cristatusMurgil handiaSomormujo lavancoSedentarioa
Pyrrhocorax pyrrhocoraxBelatxinga mokogorriaChova piquirrojaSedentarioa
Rallus acuaticusUroilanda handiaRascón europeoSedentarioa
Regulus ignicapillaErregetxo bekainzuriaReyezuelo listadoSedentarioa
Remiz pendulinus.DilindariaPájaro moscónSedentarioa
Saxicola torquataPitxartxar burubeltzaTarabilla comúnSedentarioa
Streptopelia decaoctoUsapal turkiarraTórtola turcaSedentarioa
Sturnus unicolorAraba zozo beltzaEstornino negroSedentarioa
Sylvia atricapillaTxinbo kaskabeltzaCurruca capirotadaSedentarioa
Sylvia melanocephalusTxinbo burubeltzaCurruca cabecinegraSedentarioa
Sylvia undataEtze-txinboaCurruca rabilargaSedentarioa
Tachybaptus ruficollisTxilinporta txikiaZampullín comúnSedentarioa
Troglodytes troglodytesTxepetxaChochínSedentarioa
Turdus merulaZozo arruntaMirlo comúnSedentarioa
Turdus philomelosBirigarro arruntaZorzal comúnSedentarioa
Tyto albaHontza zuriaLechuza comúnSedentarioa
Izen zientifikoaEuskarazGaztelaniazGaraia
Acrocephalus arundinaceusLezkari karratxinaCarricero tordalUdaldikoa
Acrocephalus scirpaceusLezkari arruntaCarricero comúnUdaldikoa
Anthus campestrisLanda-txirtaBisbita campestreUdaldikoa
Apus apusSorbeltz arruntaVencejo comúnUdaldikoa
Ardea purpureaLertxun gorriaGarza imperialUdaldikoa
Bubulcus ibisLertxuntxo itzainaGarcilla bueyeraUdaldikoa
Burhinus oedicnemusAtalarraAlcaraván comúnUdaldikoa
Calandrella brachydactylaTxoriandre arruntaTerrera comúnUdaldikoa
Caprimulgus europaeusZata arruntaChotacabras europeoUdaldikoa
Charadrius dubiusTxirritxo txikiaChorlitejo chicoUdaldikoa
Circaetus gallicusArrano sugezaleaCulebrera europeaUdaldikoa
Circus pygargusMirotz urdinaAguilucho cenizoUdaldikoa
Clamator glandariusKuku mottodunaCríalo común o europeoUdaldikoa
Columba oenasTxolomaPaloma zuritaUdaldikoa
Coturnix coturnixGaleperraCodorniz comúnUdaldikoa
Cuculus canorusKukuaCuco comúnUdaldikoa
Delichon urbicumEnara azpizuriaAvión comúnUdaldikoa
Emberiza hortulanaMiarritzaEscribano hortelanoUdaldikoa
Falco subbuteoZuhaitz-belatzaAlcotán europeoUdaldikoa
Hieraaetus pennatusArrano txikiaAguililla calzadaUdaldikoa
Hippolais polyglottaSasi-txori arruntaZarcero políglotaUdaldikoa
Hirundo rusticaEnara arruntaGolondrina comúnUdaldikoa
Ixobrychus minutusAmiltxori txikiaAvetorillo comúnUdaldikoa
Jynx torquillaLepitzuliaTorcecuelloUdaldikoa
Lanius senatorAntzandobi kaskagorriaAlcaudón comúnUdaldikoa
Locustella luscinioidesBenarriz gorriztaBuscarla unicolorUdaldikoa
Luscinia megarhynchosUrretxindorraRuiseñor comúnUdaldikoa
Merops apiasterErlatxoriaAbejaruco europeo o comúnUdaldikoa
Milvus migransMiru beltzaMilano negroUdaldikoa
Motacilla flavaLarre-buztanikaraLavandera boyera ibéricaUdaldikoa
Muscicapa striataEuli-txori grisaPapamoscas grisUdaldikoa
Neophron percnopterusSai zuriaAlimoche comúnUdaldikoa
Nycticorax nycticoraxAmiltxori arruntaMartinete comúnUdaldikoa
Oenanthe hispanicaBuztanzuri horiaCollalba rubiaUdaldikoa
Oenanthe oenantheBuztanzuri arruntaCollalba grisUdaldikoa
Oriolus oriolusUrretxoriaOropéndolaUdaldikoa
Otus scopsApo-hontzaAutillo europeoUdaldikoa
Phylloscopus bonelliTxio lepazuriaMosquitero papialboUdaldikoa
Phylloscopus ibericus[]Mosquitero ibéricoUdaldikoa
Porzana pusillaUroilanda txikiaPolluela chicaUdaldikoa
Riparia ripariaUhalde-enaraAvión zapadorUdaldikoa
Serinus serinusTxirriskil arruntaVerdecilloUdaldikoa
Streptopelia turturUsapalaTórtola europeaUdaldikoa
Sylvia borinBaso-txinboaCurruca mosquiteraUdaldikoa
Sylvia cantillansTxinbo papargorriztaCurruca carrasqueñaUdaldikoa
Sylvia communisSasi-txinboaCurruca zarceraUdaldikoa
Sylvia hortensisZozo-txinboaCurruca mirlonaUdaldikoa
Tetrax tetraxBasoilo txikiaSisón comúnUdaldikoa
Upupa epopsArgi-oilarraAbubillaUdaldikoa
Izen zientifikoaEuskarazGaztelaniazGaraia
Accipiter gentilisAztore arruntaAzor comúnNegutarra
Anas acutaAhate buztanluzeaÁnade rabudoNegutarra
Anas creccaZertzeta arruntaCerceta comúnNegutarra
Anas penelopeAhate txistulariaSilbón europeoNegutarra
Anas streperaIpar-ahateaÁnade frisoNegutarra
Anser anserAntzara hankagorriztaÁnsar comúnNegutarra
Anthus pratensisNegu-txirtaBisbita pratenseNegutarra
Anthus spinolettaMendi-txirtaBisbita alpinoNegutarra
Aythya fuligulaMurgilari mottodunaPorrón moñudoNegutarra
Botaurus stellarisTxori zezen arruntaAvetoro comúnNegutarra
Falco columbariusBelatz txikiaEsmerejónNegutarra
Fringilla montifringillaNegu-txontaPinzón realNegutarra
Gallinago gallinagoIstingor arruntaAgachadiza comúnNegutarra
Larus ridibundusAntxeta mokogorriaGaviota reidoraNegutarra
Lymnocryptes minimusIstingor txikiaAgachadiza chicaNegutarra
Phalacrocorax carboUbarroi handiaCormorán grandeNegutarra
Phylloscopus collybitaTxio arruntaMosquitero comúnNegutarra
Pluvialis apricariaUrre-txirri arruntaChorlito dorado europeoNegutarra
Prunella modularisTuntun arruntaAcentor comúnNegutarra
Regulus regulusMendi-erregetxoaReyezuelo sencilloNegutarra
Sturnus vulgarisAraba zozo pikartaEstornino pintoNegutarra
Tadorna tadornaPaita arruntaTarro blancoNegutarra
Turdus iliacusBirigarro txikiaZorzal alirrojoNegutarra
Turdus pilarisDurdulaZorzal realNegutarra
Vanellus vanellusHegaberaAvefría europeaNegutarra
Izen zientifikoaEuskarazGaztelaniazGaraia
Acrocephalus schoenobaenusBenarriz arruntaCarricerín comúnMigratzailea
Anas querquedulaUda-zertzetaCerceta carretotaMigratzailea
Anthus trivialisUda-txirtaBisbita arbóreoMigratzailea
Apus melbaMalkar-sorbeltzaVencejo realMigratzailea
Arenaria interpresHarri-iraulariaVuelvepiedras comúnMigratzailea
Asio flammeusZingira-hontzaBúho campestreMigratzailea
Calidris albaTxirri zuriaCorrelimos tridáctiloMigratzailea
Calidris alpinaTxirri arruntaCorrelimos comúnMigratzailea
Calidris ferrugineaTxirri kurlintaCorrelimos zarapitínMigratzailea
Calidris minutaTxirri txikiaCorrelimos menudoMigratzailea
Charadrius hiaticulaTxirritxo handiaChorlitejo grandeMigratzailea
Charadrius morinellusTxirri lepokodunaChorlito caramboloMigratzailea
Chlidonias nigerItsas enara beltzaFumarel comúnMigratzailea
Ciconia nigraZikoina beltzaCigüeña negraMigratzailea
Falco naumanniNaumann belatzaCernícalo primillaMigratzailea
Ficedula hypoleucaEuli-txori beltzaPapamoscas cerrojilloMigratzailea
Grus grusKurrilo arruntaGrulla comúnMigratzailea
Himantopus himantopusZankaluzeaCigüeñuela comúnMigratzailea
Lanius collurioAntzandobi arruntaAlcaudón dorsirrojoMigratzailea
Limosa lapponicaKuliska gorriaAguja colipintaMigratzailea
Limosa limosaKuliska buztanbeltzaAguja colinegraMigratzailea
Netta rufinaAhate gorriztaPato coloradoMigratzailea
Numenius arquataKurlinta handiaZarapito realMigratzailea
Numenius phaeopusKurlinta bekaindunaZarapito trinadorMigratzailea
Pandion haliaetusArrano arrantzaleaÁguila pescadoraMigratzailea
Pernis apivorusZapelatz liztorjaleaAbejero europeoMigratzailea
Philomachus pugnaxBorrokalariaCombatienteMigratzailea
Phoenicurus phoenicurusBuztangorri argiaColirrojo realMigratzailea
Phylloscopus trochilusTxio horiaMosquitero musicalMigratzailea
Platalea leucorodiaMokozabalaEspátula comúnMigratzailea
Pluvialis squatarolaTxirri grisaChorlito grisMigratzailea
Porzana parvaUroilanda hankaberdeaPolluela bastardaMigratzailea
Porzana porzanaUroilanda pikartaPolluela pintojaMigratzailea
Recurvirostra avosettaAbozetaAvoceta comúnMigratzailea
Saxicola rubetraPitxartxar nabarraTarabilla norteñaMigratzailea
Tringa erythropusBernagorri ilunaArchibebe oscuroMigratzailea
Tringa glareolaKuliska pikartaAndarríos bastardoMigratzailea
Tringa nebulariaKuliska zuriaArchibebe claroMigratzailea
Tringa ochropusKuliska ilunaAndarríos grandeMigratzailea
Tringa totanusBernagorri arruntaArchibebe comúnMigratzailea
[-] Itxi 
Eranskina (2)

2009ko otsailak 5

Cesare Borgia - Nafarroako kondestablea

Irakurri gehiago [+]