Urbasa Mendian, Ezkizako ordokian, "Valentziano Gurutze" ezaguna dago. Seguruenik, "Valentziano" ezizeneko nafar batenoroimenezkoa da.
Nafar mandazainak, Levanteko mandazainen antzera, gure bideen ezagutzaile apartak izan ziren. "Valentziano Gurutzea" EuskalHerrian Levantetik etortzen ziren gizon hauen oroimenez jasotako monumentu bakarra izango da seguraski. Era guztietako hornigaiakmandoen gainean garraiatuz, Mediterraneotik Kantauri itsasoraino ibilaldiak egin ohi zituzten.
URDIAIN (549 m).
Goizeko 9 t'erdiak. Herriko elizaren ondotik, URBASA Mendia lainopean dagoela ohartzen gara. Haize hotzadago.
Azkeneko harlanduzko etxetzarretatik, ezkerrera joko dugu bihurgune asko eginez igotzen den bide zabal bat hartzeko. Ordu erdiibili ondoren, bidegurutze batekin topatuko gara; gaztainondo zahar batek seinalaturiko ezkerreko bidea hartuko dugu. Orbelazestalitako bidetik haizpitarte labur baterantz abiatuko gara eta hozka bat zeharkatuz ganaduarentzako langa batera iritsiko gara.
Langa zeharkatu eta eskuinetik alanbre-hesiaren ondoko bidezidorra jarraituko dugu.
Belardi hezean lanperna ugari dago. Lanpernek, sukaldean prestatzerakoan galtzen duten substantzia toxiko kantitate txikia dutelakomentatzen du Quevedok. "Baina oso goxoak dira plantxan prestatuz gero, txapela batez ere" dio Aitorrek.
Alanbre-hesiak angelu zuzenean biratu eta Mendiko kordalerantz igoko da. Hemen laino itxiagoa dago. Alanbre-hesia jarraituz,biderik gabe eta beste langa bat zeharkatu ondoren, SANTA MARINAko (1. 059 m) buzoira iristen gara.
Apur bat geroxeago ermita eta txabola-aterbea aurkitzen ditugu. Lizarragatik datorren mendi-talde batekin topatzen gara.
H norabidean Mendian sartzen den bide zabal bat hartzen dugu. Moztutako zuhaitzezko alderdi batetik igaro ondoren, galtzada tartebatetik eskuinerantz biratuko gara; marka gorri batzuk aurkituko ditugu. Aitorri enbor makur batek Oteizaren eskulturakgogorarazten dizkio.
"Baliteke, azken beltzean, soilik artista ospetsuak eginiko lanak baliorik izatea, baina horren aurretik, zalantzarik gabekoarte-lan ederrak egin izan dituzte. Gauza bera gertatzen da Dalíren surrealismoarekin edo Picassoren zenbait lanekin"komentatzen du Aitorrek.
Van Gogh-en "Ekiloreak", baliteke margolan handi bat izatea baina nik, ematen dioten balioa ez diot ikusten adierazten duQuevedok.
Seguraski, modu ez oso errealista batean eraturiko arte-lan batek, gure irizpide pertsonalaren araberako esanahi definituak emandiezazkiogun aukera ematen digu beti, nahiz eta batzuetan, arte kritikariek batez ere, egiten dituzten balorazioak neurriz kanpokoak izan.
Ordoki txiki batera iritsi arte, marka gorriak jarraituko ditugu. Ondoren ezkerretara (H) jotzen dugu, biderik gabe, kararriaagertzen den mendialdea zeharkatuz; Lizarraga mendatera garamatzan pistara doan bide nabari bat agertzen zaigu. Pistatik metrobatzuk igotzen ditugu eta basoan sarrera ireki bat ikusten dugunean, geldialdi bat egiten dugu.
Quevedok baztertzeko modukoak ez diren kakahuete gazituak eztiarekin ekarri ditu.
Berriz H norabidean, EZKIZAko ordokirantz abiatzen gara. Ibilbide zuzena ez dago batere argi eta oso laino itxia dago. Beraz,borda baten atzean ordeka zabala ikusten dugunean, ibilaldiko puntu garrantzitsu batera iritsi garen susmoa dugu. Ordokiaiparrorratza erabiliz zeharkatzen dugu eta benetan, han zegoen VALENTZIANO GURUTZE ospetsua, bakar-bakarrik dago laino artean.
Pixka bat aurrerago, OTSOPORTILLOtik datorren pista aurkitzen dugu. Ibilaldia burutzear dago.
Mapa atera eta orientatzen dugu. "Hegoaldera jo behar dugu" dio Quevedok. Egia da, errepidea zeharkatu ondoren badanorabide horretan irteten den bidezidorra.
Astigarrak bidearen jaun eta jabe bihurtzen dira. Aitorrek beraien adarretan hazi den mihuraren senda-ezaugarriak aipatzendizkigu.
Berriro norabidea zuzenduz, URBASAKO ORDOKIA zabalean murgiltzen gara. Metalezko langa batera eta harresi batera iritsi gara.Langa zeharkatu eta ARRATONDOko borden ondotik igarotzen den bide zabal bat hartzen dugu. Huntzak elorri zahar bat osorikbereganatu du.
AMEZKOABARRENeko sakana gertu dagoela sumatzen dugu. Urbasako mendatetik datozen pistak ikusi arte, iparrorratzak H norabideaseinalatuz ordokia zeharkatzen jarraitzen dugu.
Sakan ondoko alanbre-hesira iristerakoan, lainoa zerratuago dago.
Dulantzera daramaten marka gorri batzuk agertu dira. Honek zera esan nahi du: atzera itzuli behar dugu Bakedanoko atakarakosarrera ematen duen langa metaliko berdea aurkitu arte. Sakaneko hondoan zakur bat zaunka entzuten da. "Zakur hori Bakedanokoada" irrifarrez adierazten digu Quevedok .
Haitz handien arteko bidezidor batetik ekin diogu jaitsierari; gero basoan, pagadian sartuko gara. Uso-talde batekpago-adaburuetatik hasiera ematen dio hegadari.
Bidegurutze batera iristean ezkerreko bidea hartzen dugu. URREDERRAko ur-jauziaren zurrumurrua entzuten da. Seguruenik, bestebidea bertara doa. Eguzkia herabeki irteten hasi bada ere, Mendian, goian, lainoak dena estaltzen du.
BAKEDANOn gaude (627 m), mendi-hegalean maila desberdinetan kokatuta dago; honek Amezkoako eta Lizarraldeko pasabidezaharrenetariko bat gailentzen du, SAKANA alderantz, nondik orain dela lau ordu irten garen.
Aitor TELLERIA
J. Antonio QUEVEDO
Luismi GLEZ.
1996ko urriak 12