Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



ITSASUA LAÑO DAGO...

Itsasua laño dago
Baionako barraraño:
Nik zu zaitut maitiago
Txoriak bere umiak baño!

Gure oroiz aita dago
Lañopian gaueraño!
Nik zu zaitut maitiago
Arraitxuak ura baño!

Afaria suan dago
Bero-beroa sarridino:
Nik zu zaitut maitiago
Egur onak sua baño!

Izar xuriz mila dago
Iparretik hegoraño:
Nik zu zaitut maitiago
Ilargiak gaua baño.

Lo egizu, egizu lo
Deskantsuan bihar artio:
Nik zu zaitut maitiago
Gau beltzean loa baño!

Orai haurra hor lo dago:
Lo egizu, aingeruño
Nik zu zaitut maitiago
Zure aitak nihaur baño.

Anonimoa.
XVIII - XIX. mendeak

Bidarte - Getaria - Donibane Lohizune - Ziburu - Zokoa

Lapurdiko kostaldeko xendran
Urhabia hondartzaren bila.
Urhabia hondartzaren bila.
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(56,706 byte)

Bidarteko ERRETEGIA HONDARTZA txikitik abiatuko gara. Autoentzako egokitutako estazionaleku bateraino iritsiko gara (autobusek ezin dute bertaraino jaitsi), eta hementxe hasi eta Hendaian amaitzen den Lapurdiko itsasertzeko xendran sartzeko lehendabiziko sarrera topatuko dugu (zidor osoa LITTORAL markarekin zedarriztatuta dago). Guk ordea, gaurkoan, Zokoan amaituko dugu gure ibilaldia.

Hondartza utzi, eta baso trinko baten azpian dabilen eskailera txukunez hornitutako zidor batetik igoko gara. BIDARTE herrialdea kokatzen den gainaldera igotzen ari gara, herrixkaren muina muino baten gainean kokaturik dago-eta.

Corniche de la Falaise kalera iristean, eskuinerantz egingo dugu bira eta bertatik jarraituz izen berexiak dituzten etxe dotoreen ondoan igaroko gara (Kaioa, Itxasgaina, Utopia, Zer Bakia, Itsasmendi... ), etxez-etxe jarraituko dugu tartean. Aldapatxo bat jaitsi eta kaperatxo bat eta gurutze bat dagoen ordeka bateraino iritsiko gara...; azkenik URHABIA HONDARTZA handiraino jaitsiko gara. Iritsi baino lehen, paisaia deskribatzen duen TAULA PANORAMIKO bat topatuko dugu (inguruko mendiak, herriak... deskribatzen dituena). Hondartza oso luzea da, eta zalantzarik gabe hondarretik ibiltzeko aukera emango digu. Hondartzan bertan URHABIA izeneko erreka itsasoratzen da (gorago, Senperen edo Ustaritzen, errekak Apalagako erreka izena du). Hondartza honek badu berezitasun bat, barnealdean zenbait duna interesgarri gorde izatearena hain zuzen, izan ere, bertan beste espezieren artean, Cakile maritima eta Honcknya peploides landareak aurki daitezke. Erreka zeharkatzea zubi batetik igaroz egingo dugu eta berriz hondarretik ibiliz jarraituko dugu seinale berri bat topatu arte. Hondartza abandonatu eta eskaileretatik igoz, kale batera iritsiko gara. Parlamentia kaletik jarraituko dugu (bertan Mendi-gaina etxea, Bellevue, Ilhunabarra... etxeen ondotik) eta zenbait minuturen igaro ondoren, PARLAMENTIA hondartzaraino iritsiko. Aurretik SAN JOSE KAPERA (Bidarte) eta olatuari buruzko zenbait panel aurkituko ditugu. Getariako bale-arrantzaleen tradizioa nabaria da. Alde batetik, herriaren ARMARRIAk bale baten arrantza deskribatzen du. Bestetik, Parlamentia hondartza gaineko itsasargitik, begiratoki aparta, arrantzale batek bale berri baten agerpena zaintzen zuen. Minutu batzuk ibili ondoren GETARIAn sartuko gara, baita bere (ALCYONS) KAIra iritsi ere (Littoralerako beste sarbidea ere). Bere ondoan Itsasoan hotela dago, eta bertara sartzeko 1927an eraikitako pasabide bitxi bat ere. HONDARTZA batek eta dike batek kaia osatzen dute.

Kostaldetik jarraituko dugu eta erramu-baso trinkoan, eskaileraz hornitutako zidor batetik igotzera pasatuko gara. Era honetan Chemin de las Falaises kalera iritsiko gara -inguruan Bon-air, Itsasgaina... etxeak topatuz; kale honetatik igaroz (esk.), lehenik HAROTZ KOSTA izeneko HONDARTZArako sarbidea topatuko dugu, eta ondoren, ZENITZ HONDARTZArainoko sarrera (hondartza bera Getaria eta Donibane Lohizune udal-barrutietan kokatzen da). Ez dira Getariako hondartzak herriari erakargarritasun natural eta paisajistikoa eskaintzen diotenak, bai ordea, barrutian kokatzen diren itsaslabarrak. Hiru hondartza ditu Getariak, hirurak oso-oso txikiak eta harkosko eta hartxintxarrezkoak gainera. Zenitz hondartza da hiruretan handiena eta baita politena ere. Harotz kosta eta kaia, hondartza txikiak eta harrizkoak dira, eta gainera marea goratan urez estalirik geratzen dira. Zenitz muinoan (Getaria), bakailaoari, ur handitako arrantzari, kortsarioei eta Ipar Euskal Herriko emigrazioari buruzko panel informatiboak topatuko ditugu. Araztegi baten ondotik igaroko gara, eta BALDARRETA errekaren gaineko zubitik ibiliko gero (bera da bi udalerrien arteko muga); ondoren hondartza gaineko xendratik jarraituko dugu. Bestaldera iritsiz, aisialdi-gunera sarbidea ematen dion estazionaleku luzera iritsiko gara. Zenitz (Chemin de Senix) kaletik jarraituz, AKOTZ eta MAIARKO hondartzetarako sarbidera iritsiko gara (badira zenbait jatetxe inguruan). Geroago Agerria kalea (Rue Aguerria) jarraituz, LAFITENIA HONDARTZAraino iritsiko gara. Hondartza hau berezia da eta jarraituko dugun gainaldeko xendrak bista ikusgarri eta ezin hobeak eskainiko dizkigu.

Zenbait zidorretatik jarraituko dugu, eta Kostaldeko bidetik jarraituz (Chemin de la Côte), ERROMARDIE HONDARTZAra jaitsiko gara. Orain dela gutxi arte, Erromardie hondartza horretan duna ederrak eta padura txiki bat ikus zitezkeen, baina legez kanpo altxatutako hiru kanpinen eraikuntzarekin, leku horren balio ekologikoak suntsitzeaz gain, legez publikoak diren sail zabal batzuk esku pribatutara pasatu dituzte. Hondartza luze honetatik jarraituko dugu, zubitxo bati garo, eta oinez hondartzatik M-rantz sartzen den pista hartuko dugu. Asfaltaturiko pista honek ARTXILOAko GURUTZErantz eramango gaitu (Donibane Lohizuneko lurretan hain zuzen). Berau, izen bereko puntan dagoen botozko gurutze ezaguna dago, 1835 urtekoa hain zuzen. Bunker bat (NAZIek II. Gerra Mundialean Frantzia eta Iparralde okupatu zuteneko garaikoa) eta zenbait informazio-panel inguruan. Kostaldea inguratuz jarraituko dugu eta LA PILE D'ASSIETE BEGIRATOKIra iritsiko gara: gimnasia egiteko egokitu den inguru batetik igaroko gara, baita LORATEGI BOTANIKO baten ondotik (Jardin botanique littoral Paul Jovet), 5 kontinenteetako espezieak dituen gunea hain zuzen: gogorik ez falta inguruak ondo bisitatzeko. La Pile d'Assiettes kalera iritsiko gara. Fedor Challapine pasealekutik jarraituko dugu eta SANTA BARBARA (Saint-Barbe) MUINOaren inguruetara iritsiko gara (hau ere Littoralen sartzeko sarbideetako bat); bunker bat atzean utzi ondoren, Donibane Lohizuneko badia ederraren hasierara iritsiko gara. Bertatik Ernio, Gazume, Aiako Harria, Xoldokogaina, Larrun y Jaizkibel mendiak ikus daitezke. Gure eskuinean, kapera bat ematen duen Itsas-Zerbitzuko etxolarantz daramaten zidor batzuk hartuko ditugu, DONIBANErantz jarraituko dugu gero (nabarmenak dira bere HONDARTZA HANDIA, eta itsas ondoko LA PERGOLA KASINO ezaguna). Donibane Lohizune, Urdazubi ibaiaren paduren gainean eta bereziki bere hondartzako dunen gainean altxatuta dagoela gogoratu nahi dugu. Hortik ere, Donibaneri atxikitzen zaion 'lohizune' hitza, padurarekin lotuz zalantzarik gabe. Baina oraingoan, ez dugu hondartzatik jarraituko. Herriaren gunean sartuko gara, bertako etxe zaharren arkitekturaz gozatzearren. SAN JOAN BATAILATZAILEAREN ELIZA ez dugu ahaztuko, Lapurdiko eliza ederrenetako bat da, eta haren alderdirik zaharrenean (XV. mendekoan) Luis XIV.a Maria Teresa Infantarekin ezkondu zen. Luis XIV. Plazan bertan kokaturiko LUIS XIV. ETXEA eta KAIa ikusi beharreko tokiak dira.

Donibane utziz, URDAZURI IBAIA (La Nivelle) zeharkatuko dugu -zubian bertan arrantza-teknika eta baleari buruzko panelak topatuko ditugu. Ibaiaren bestaldean ZIBURU dago. Kaiaren ondoan eraikitako etxe zaharrenetako batean, apaingarri gisa ezohiko estilo flamenkoko bolutak dituen etxe bat dago: bertan 1875eko martxoaren 7an Maurice Ravel konpositore ezaguna -'Bolero'-ren sortzailea, jaio zen. Oinez segi eta Henri Matisse margolaria bizi zen etxe zahar baten ondoan igaroko gara. Eta azkenik badiaren ertzetik igaro ondoren eta Ziburuko PLAGE DU CARRÉ HONDARTZAren gaineko panelak irakurri ondoren -bertan jorratzen diren gaiak Zokoako Gotorlekua, dikeak, inguruko ezaugarri geomorfologikoak...- ZOKOAra iritsiko gara; bere PORTU ZAHARRA (Littoralerako sarbidea), eta apur bat geroago GOTORLEKU nabarmena ikusi beharko ditugu. Gaurko ibilaldia amaitu da.

Ipar Euskal Herriko hondartzei buruzko informazio gehiago hemen:
http://www.zientzia.net/informazioa/elhuyar/1995/96/pdf/A96_O25-30.pdf


[-] Itxi 
Eranskina 

2008ko apirilak 11

Biba Pellot! Biba Festa!

XVII. mendetik aurrera, Euskaldun anitzek arrantza utzi zuten bidaiak Frantziako Erregearen zerbitzuko egiteko. Horretarako, beharrezkoa zen Almirantegoaren marka-letra bat lortzea eta arau zorrotzak errespetatzea: ontzia 'harrapaketa ontzat' deklaratua izan behar zen zamaketa saldu ahal izateko. Lapurreta egiten zuena hiltzera kondenatua izaten ahal zen. Beste hitzean, abordajea legezkoa zen, lapurreta ez. Hendaiako ETIENNE PELLOT kapitaina, 'Montvieux' ezizenekoa, Inperioaren kortsariorik ezagunena izan zen. Hainbat azerikeria erabiliz, bere biktimak engainatzen zituen. Itsasontzi bat ...

Irakurri gehiago [+]