ANSELMOREN OROIMENEAN (itzul.)Orain dela urte batzuk, Pagasarritik etortzean, Ganekogorta mendiaren lehen goranzko maldan, mendira ia egunero igotzen ohi diren jubilatu horietako bat aurkitu nuen. Haren ondoan, lurrean etzanda, adin bereko beste gizon bat zegoen, praka motzetan jantzia, elastikoa erantzita, azala oso belzturik zuena. Konortea galdurik zuela ematen zuen. Halaxe galdetu nuen: —"Zer gertatu zaio?", eta gizonak hala ihardetsi zidan: —"Bat-batean hil da". Senezko komentarioa gehitu nuen ondoren: — "Hau bai heriotza duina; halaxe gustatuko litzaidake hiltzea niri ordua datorkidanean". Biak, bizirik zegoena baita hildakoa ere laguntzen geratu nintzen. Handik denbora gutxira Gurutze Gorriko taldea etorri zen gorpua esku-ohe batean eramateko. Nik tontorrerako bidean jarraitu nuen, heriotzaren xedeari buruz hausnartuz. Puntu honetan lauburu bat jarrita dago, eta izen bat du idatzita: Anselmo, eta data bat ondoan: 81-8-8 (plakan, lehendabiziko zortzia desagerturik dago).
LUIS ALEJOS
1923 (itzul.)Euria ari du Bilbon, eta arinki ari du, ari du,
airea, etxaurre ilunak eta Artxandako muino motelak
zikinduz,
arinki nire ikasle garaiko babesik gabeko
haurtzaroan euria ari du
(birkontzentraturiko kaleko haurrekin jolastuz
eta herabeki),
pinudiak Pagasarriko maldetan gorantza doaz.
Azaroko gau goibelean euria ari du,
haizeak beirak busti eta marruskatzen ditu,
eta ametsen artean entzuten dut... euria ari du,
ahanzturako nire etxe gogoangarrian ari du
-mademoiselle Isabel-,
haur liluratuaren kopeta zurixka arkupetan...BLAS DE OTERO
URRUN (itzul.)Zenbat Bilbo oroimenean. Eskola egunak. Arrastiri goibel, euritsuak.
Itoarazitako alegrantziak,
ezkutuko zinema, kakahuete-aleak, anisak.
Terraza garaia, Ostegun Santuko prozesioa,
Ostiral Santukoa, santua, santua.
Pagasarri aldean azken elurrak
eta Artxanda aldetik,
negar malkotan bihurtutako garoak.
Bilbo zaharra, garai bateko plaza Berria,
Barrenkale Barrena, Nerbioi ibaiaren ondoko
arkupeak: nire herribildua, gupidagabekoa eta
dohatsua. (Euria, euria,... maiatzeko euria,
urria baino hobia.)
Ume-arimako lokaztegiak,
bihotz barrenean samurrak, eta suntsituak.BLAS DE OTERO
BIDEAK (itzul.)Horrenbeste ibili ondoren, bizitzaren erdian
gelditu nintzen: bide luzeei so egiten nien,
atzera begira; diamantezko eguzkiak,
zilarrezko ilargiak, barnealdeko argia.
Bertan geratu eta begira geratu nintzen.
Eta egunak eta urteak bidera etorri zitzaizkidan:
sakonetik bridaturik, barneraturik
nire erromes urratsek lotutako ehun helmuga.
Lautadan askatasun handiagoa erdietsi nuen,
askatasun handiagoa elur aratzaren gainean,
askatasun handiagoa udazken nekezaren pean.
Eta bidea egiteari ekin nion, urratsez urrats
eguzki-sarreraren urre-koloreko argirantz,
hegazti batek, arinki, txio egiten zuen bitartean.BLAS DE OTERO
(olerkaria - Bilbo, 1916ko martxoak 15 - Madril, 1979ko ekainak 29)
|
SODUPEn (59 m), autobusak utzi gaituen estazionalekutik, HErantz, ELUBARRI AUZOrantz abiatuko gara, eta bertako errepide lokal baten arkupe baten azpitik pasa ondoren, ezkerreranzko bigarren kalea hartuko dugu errepidetik igotzeko asmoz. Malda gogor baten ostean ezkerraldean azkeneko etxearen ondotik igaro bezain pronto, asfaltoa utzi eta ezkerralderantz pista bat hartuko dugu. Pista jarraituz autobidearen azpitik dagoen tunel bat zeharkatuko dugu, eta ezkerralderantz jarraituz, eskuineranzko bi aukera ematen dituen puntu bateraino iritsiko gara (IARTU AUZOA). Guk erabakitasunez Aguilatos gainera ekialdeko isurialdetik igotzen den porlan pistatik jarraituko dugu. Hodi handi baten azpitik igaroko gara, eta pista erripatsu batetik igoz langa bateraino iritsiko gara: bertan GR markak eta plastikozko zinta batzuk agertuko zaizkigu. Langa zeharkatu eta zidorra jarraituko dugu: honexek zeharkatuko dugun beste langa bateraino eramango gaitu. Horrelaxe berriz pistara iritsiko gara; GR markak jarraituz bidea laburrago egingo dugu, pista sigi-saga jarraituko dugu, eskuin eta ezker eskaintzen diren bideak hartu gabe, ezkerreranzko bide batean zedarri bat ikusi arte: honexek lasterbidea hartzeko gonbitea egingo digu berriz pistara itzultzearren, baita bidegurutze berri batera iristearren; gogorrena aukeratuko dugu, denok gorantz, eta Aguilatos mendia ezkerretik eskuinera inguratzen duen pista jarraituko dugu; ertzean gaude eta laster lepora (langa) iritsiko gara. Pistak aurrera jarraitzen badu ere, guk gaina ezkerraldean ikusiko dugu, baita garo, txilar, otamotz artean AGUILATOS gailurreriara eta gainera (668 m, erpin geodesikoa, buzoia, mugarria) eramango gaitun zidorra ere. Bizkai eta Araba arteko mugan gaude, eta muga bera jarraituko dugu Ganekogorta mendira iritsi arte.
Hemendik aurrean dugun hurrengo helburua ikusiko dugu, Galarraga mendia, piramide eder itxurarekin azaltzen zaiguna. Eta haren ezkerrean, Ganekogortara doan gailurreria.
Dakargun norabidea galdu gabe, tontorretik zidor batera iritsiko gara, eta berau jarraituz (kablerik gabeko) zutoin batzuk kokatzen diren LETURRIAGA LEPOra eramango gaitu; eskuinaldean hiru pista aterako dira, eta guk ezkerrekoa hartuko dugu, Galarraga mendiaren magalera aldapa gogorrean hurbilaraziko gaituena. Bidean OTSALIZAR zuhaitzetako (Sorbus aucuparia) hainbat ale eder, zuhaitzaren adarrak euren fruitu gorriekin edertuz ikusiko ditugu mendi magalera hurbiltzean. Mendia eskuinetik inguratu eta haren mendebaleko ertzera iritsiko gara; bertan harri batzuk –zidor argi eta erosoan- igoera gogorrari ekiteko gunea zein den markatuko digute. Zidorra jarraituz gainaldeko gailurreria ederrera eta tontorrera iritsiko gara (GALARRAGA, 902 m; buzoia, arranoa eta mugarria).
Gailurreria jarraituko dugu zutunik dagoen taket bat aurkitu arte. Hemendik bertatik hasten da, soilik eguraldia lagun bada (lurrazala lehor bada), kanal/tximinia jarraituz poliki jaitsi beharreko 30 metroko desnibeleko tartea, ondoren PAGERO LEPO (797 m, mugarria) zabalerako sarbidea samurki irekiko diguna; lurrazala irristakor bada, ertzetik jaisten jarraituko genuke 700 metroko garaierara arte, Galarragaren ekialdeko hegia inguratzearren eta igoera samurrean ondoren haziendak erabiltzen dituen zidorretatik igoz, aipatutako lepo berera iristeko.
Lepotik zuzen, alanbre-hesiaren eskuinaldetik gorantz jarraituko dugu. Aldapa samurragoa bihurtuko da ondoren, PAGERO (965 m, buzoia) gainera iritsi baino lehen.
Zelai erosoetatik ARRABATXU gainaren antena erraldoirantz abiatuko gara, ondoan du haren gaina (987 m, probintzia-mugarria). Oso hurbil izango da GANEKOGORTA deiadar egiteko mendia, 998,39 metroko garaierakoa, tontorrean dituen orientazio-mahai ederra, buzoia eta erpin geodesikoarekin ongi etorria emango diguna.
Gailurreria jarraituz erabat markaturik dagoen bidea aurkituko dugu, bertatik ZOLLOko URTEGIA (eskuinean) eta ARTIBAkoa (ezkerrean) ikusterik izango dugu. Hurrengo mendiaren gainaldearen inguruetaraino (842 m) jarraituko dugu, eta zidor estu bat jarraituz azkenik BIDERDI (877 m, buzoi panoramikoa, inguruetako mendien kokapena ematen duena) gainera iritsiko gara. Gain honek Biderdiz gain TXOSNAGANE, LARRENTXU edo/eta GANETXIKI izenekin ere ezaguna da. Gailurreriatik jarraituz, aurretik utzitako bidera itzuliko gara, eta ANSELMOren omenezko LAUBURUren ondotik igaroz LEPO batera ailegatuko gara (MUNARANGOLANDA, 606 m). Zutoin batek hainbat norabide desberdinen berri emango digu: UGAO, ZOLLO, ALONSOTEGI edo PAGASARRI.
Guk ez dugu hauetako bat ere hartuko, eta zuzen aurrerantz pinu artean zidor baten bila joango gara, GANEKONDO (627 m) gaineraino iritsiz. Zidorra pistara itzuliko da, ERDIKOLANDA (606 m) LEPOra, eta bertan beste informazio-zutoin bat aurkituko dugu, berriz ere kontuan hartuko ez duguna, aldapa gogorrean LAPURZULOGAINA (677 m) tontorrera doan bidea hartzeko, eta apur bat geroago PAGASARRI (671 m, hainbat buzoi) gainera iristeko: Bizkaiko gain ezagunenetariko batean gaude, egunero eta batez ere astebururo mendizale ugarik bisitaturikoa.
Inguruan dagoen PAGASARRIko aterpera hurbilduko gara, eta bertan indarra errekuperatzeko aukera izango dugu (denetariko pintxoak, freskagarriak, komunak… dira bertan). Aisialdirako gune batean gaude. Oso hurbil TARINaren ITURRIA dago, PAGASARRIKO ELURZULOak zein GANETA (685 m) mendiko ANTENA erraldoia.
Antenara igotzeko erabiltzen den bidegurutzean informazio-zutoin bat aurkituko dugu. Guk PASTOREKORTAra doan errepidea jarraituko dugu, 350 bat metro, lehendabiziko bihurgune itxia aurkitu arte; bertan errepidea utzi eta lasterbide bat hartuko dugu, beste bide batekin topo eginez, beste errepide batean utziko gaituena. Hau jarraituko dugu, eskuinean SAN ROKE ermita ikusiko dugu, eta autoek gorago jarrai dezaten ekiditen duen barreraraino iritsiko gara. Beste aisialdi-gune baten ondotik igaroko gara, eta BENTA BARRI auzotik eta ATHLETIC tabernaren ondotik (bertan iturria ura nahi duenarentzako). Hurrengo eskuinerako bihurgunean, trafiko seinale baten ondoan, bide on bat (“PAGASARRIBIDEA”), errepiderantz berriz eramango gaituena, eskuinalderantz metro batzuk jarraituko duguna, Pagasarribidea berriz hartzeko, 88. zenbakiko portalean hain zuzen. Ezkerraldean “super-sur” autobideko obrak ikusi ahal izango ditugu. Halaxe, LARRASKITU AUZOan (135 m) Iberdrolak okupaturiko ingurura: iturri bat bertan. Iberdrolako instalazioak ezkerretik inguratuko ditugu, eta errepidera iritsi baino lehen, eskuinerantz bira egin eta espaloitik jarraituz haurrentzako parke batera iritsiko gara: bertan kokatzen da Iberdrolako sarrera nagusia. Iturria. Bertan izango dugu autobusa zain.
2009ko irailaren 8an.
Ganekogortako mazizoa.
2009ko irailaren 8an.
Pagasarriko hegaztiak.