IZENA DUEN GUZTIA OMEN DA.
-Esaera zaharra-
|
Gaur egingo dugun ibilbidearen deskribapen orokor gisa, GOIERRIKO BIRAren 3. etapa honek GR121 (Gipuzkoako Itzulia) eta GR12 (Euskal Herriko Zidorra) ibilbideak osoki jarraitzen dituela azpimarratuko dugu.
Une oro Altzania Mendian kokatzen diren muinoen alderik garaienean ibiliko gara, pagadi, pinudi eta garo-zelai bat edo besteren artean ibiliko garelarik.
Desnibelak ez dira sobera handiak, soilik ETXEGARATEKO MENDATEaren eta BALANKALEKU edo AREATZA gainaren artean, eta amaieran, LIZARRUSTIrako jaitsieran esan daiteke kontuan hartzeko neurriko desnibelak gainditu beharko ditugula. Ibilbidearen gainerakoan ez ditugu inoiz luzeak diren bestelako igoera edo jaitsiera luzerik aurkituko.
Espero dezagun eguraldia lagun izango dugula gaurko ibilaldia, eta etapa bera ez dadila aurrekoa bezain luzea izan elurraren eraginez; hori bai, aurreko etapan paisaiak eskaini zigun edertasunaz -eta ahazterik ezin izango dugunaz- gozatu genuela esan dezakegu.
OTZAURTE MENDATEtik (670 m) abiatuko gara; bentaren eskuinaldetik iturri oparo baten ondoan, lurrez estalitako pista bat abiatzen da; lurra dena lokatzean bihurtuko da laster. Markak jarraituz, eskuinean porlanezko lautadatxo bat utzi eta alanbre-hesiaren beste aldera zeharkatuko dugu; pixkanaka daramagun ibilbideak ezkerralderantz bira eginez jarraituko du; lokatzez beteriko bidetik jarraituko dugu; GR marken ondoan, Aizkorriko Maratoirako erabiltzen diren margo horiko puntuak ikusiko ditugu; pistak gorantz egingo du pixkanaka, eskuinean AITZABAL kota uzten duelarik.
Lokatzezko pista honek, lurrez estalitako (750 m) beste pista batera daraman ezponda bateraino eramango gaitu: ezpondatik igo eta jarraituko dugu. Pista hau eskuinerantz jarraituko dugu GR-aren markak jarraituz; pista honetatik eskuinerantz jarraituko bagenu, Seguraraino iritsiko ginateke; Maratoiaren markak ere desagertu dira. Pistatik jarraituz, ondoren datorren bidegurutzean eskuinetik hartuko dugu; ezker aldean txabola bat utzi eta ondorengo bidegurutzean eskuineko pistara itzuliko gara. Pasabide kanadar bat zeharkatuko dugu, pistak beherantz egiten hasiko da eta berriz, oraingoan pista nagusiaren bihurgune itxi batean kokaturik dagoen beste bidegurutze bateraino iritsiko gara; zuzen jarraituko dugu, ezkerralderantz hain zuzen; pinudi batean sartzen diren ezkerreranzko bi pista hartu gabe utziko ditugu gero, eta 645 m-ko garaieran beste bihurgune itxi batera iritsiko gara. Pista utzi eta GR markak jarraituz, lokatza oparo den tokitik zuzen jarraituko dugu. Berehala, markek eskuinerantz egingo dute bira, eta oso irristakorra den zidorretik igotzen hasiko gara, ezkerrerantz jarraituko dugun beste pista horizontal bat aurkitu arte. T. H.-ko hariteria-dorre baten azpian pista berri batera iritsiko gara, eta eskuinerantz jarraituko dugu markei jaramon eginez; pistatik igoz 743 m-ko kotaraino igoko gara, eta handik beherantz jarraituko du Etxegarateko mendatearen bila; ate metalikoa zeharkatu eta basotik irtengo gara; ETXEGAI TUMULUaren ondotik igaroko gara, pistaren ezkerraldean dagoena, hain zuzen; kaxeta txiki baten ondoan elurra kentzeko makina txiki bat aparkaturik ikusiko dugu; etxe bat ezkerrean utzi eta beste ate metaliko batetik igaro ondoren, Etxegarateko autobidera (660 m) iritsiko gara.
Autobidea kontu handiz zeharkatuko dugu, eta BUENOS AIRES JATETXEAREN atzealdean elkartuko gara aurrera jarraitzearren; GR margoetako marka batek nondik jarraitzearen berri emango digu.
Zelaira irtengo gara; aurrean zuriz margotutako baserri bat dugu, baita "Ametsa" izeneko TXALET baterako sarrera ere. Gure ibilbideak, GR margoetako zutoin bertikal baten ondoan, eskuinerantz egingo du bat-batean eta basorantz sartuko da gero. Ezkerrean pinudia eta eskuinean hurritz batzuk ditugula ibiliko gara. Eskuinerantz jarraitzea gonbidatzen gaituen xendra ez dugu hartuko (hala markatzen digu) eta berehala, lurrean sartutako zutoin txiki baten gaineko markak, estuagoa den xendra hartzeko gonbitea egingo digu: berau hartuz, leku zabalera eramango gaitu, garoak irabazi duen lurraldean hain zuzen; pinudia ezkerrean dugula ibiliko gara orain, eta LARRESKONDOko TXABOLEn aurriekin egingo dugu topo (768 m); toki honetatik aurrera garo artean GR markak ez galtzeko arretaz jarraituko dugu; lurrean iltzatutako zutoin batzuk eta margotutako harriek aldapa gogorreko tarte honetan bidea ez galtzeko informazioa emango digute.
Hezetasun handiko inguru batera iritsiko gara, gutxi gorabehera 840 metroko garaieran gaudelarik, lurrean marraztutako marka batek eskuinerantz bira eta pagadian sartu behar dugula adieraziko digu.
Xendra ondo markaturik dago eta ez dira falta bide onean goazela dioskuten markak. Basotik gutxi gorabeherako 885eko metroko garaieran aterako gara, eta GR xendra abandonatuz, muinoaren gainalderantz abiatuko gara; alanbre-hesi batekin topo egitean, eskuinerantz jarraituko dugu, azkenik BALANKALEKU edo AREATZA (985 m.) izeneko gainaldera iritsiko garelarik.
ERPIN GEODESIKO bat, hiru herritako MUGARRIa (Altsasu, Ataun eta Partzuergoa), eta mendizaleontzako postontzi batek koroatzen dute gaina; Aralar eta Aizkorri Mendietako paisaia ederrek gure begirada lapurtzen dute.
Alanbre-hesia zeharkatu eta hegoalderantz eginez, gaina abandonatuko dugu PR GI-7 (San Gregorio-Balankaleku-Etxegarate) zidor laburreko markak jarraituz, hain zuzen, geroago GR12-121(930 m.) zidor luzeko markekin topo arte. Kontuz puntu honetan, gure bidea ondo kokatu behar dugu-eta. Gain txiki batean (942 m), usategiz inguraturik, primerako egoeran dagoen ehiza-txabola batekin egingo dugu topo: eguraldi kaxkarra badugu, hau izan daiteke babesa hartzeko toki egokia; txabolaraino iristearren alanbre-hesia zeharkatu beharko dugu, oraingoan jaisten ari garelarik, kasu honetan alanbre-hesia eskuinean dugula.
Jakin dezagun, hemendik aurrerako gainerako ibilbidean Gipuzkoa eta Nafarroa banatzen dituen alanbre-hesia erreferentzia gisa izango dugula; batzuetan ezkerraldean izango dugu, beste batzuetan eskuinaldean; askotan zeharkatu beharko dugu, eta GR markak bi aldeetan ikusiko ditugu oinez aurrera egiten dugun bitartean.
Jaitsiera samurrean argibide-zutoin batera iritsiko gara (870 m): honexek PR Gi-7, GR12 eta 121 zidorren berri ematen digu; tauletako batek Lizarrustiraino oraindik 11,2 kilometro eta 04:05 ordu geratzen zaizkigula esango digu; markak jarraituz alanbre-hesiaren beste aldera igaroko gara, eta gutxi gorabehera 30 bat metro ibili ondoren, bertatik 50 metrora iturri bat dagoela dioen seinalea ikusiko dugu. Alanbre-hesia ezkerraldean dugula MUÑAAN muinora iritsiko gara (911 m); alanbre-hesia berriz zeharkatu eta ehun bat metro geroago berriz egingo dugu ber gauza, halaxe LARRELUZE (896 m.) TRIKUHARRIraino iritsiko garelarik. Jaitsiera erosoan 818 m-ko garaieran dagoen lepora iritsiko gara. Markak galdu gabe, ihi ugari dituen hezetasun handia darion lepo zabal batera iritsiko gara; gure ibilbideak ekialderantz 90º-tan bira egingo du eta IRUMUGA (882 m) izeneko muinorantz eramango gaitu, geroago berriz ere errepikatuko den toponimoa hain zuzen; PROBINTZIA ARTEko MUGARRI batek koroatzen du muinoa; mugarri hauetan ondorengo mugarria non kokatuko dugun kanal bat marrazturik duela ohartuko gara, eta zalantzarik izanez gero, ibilbidea berriz aurkitzeko tresna izan daiteke.
Lepo berri batera iritsiko gara eta bertan IGARTZA M. (848 m) TRIKUHARRIarekin egingo dugu topo; pixka bat aurrerago IGARTZA E (860 m.) TUMULUA aurkituko dugu. 881 metroko kota berria, eta 856 m-ko lepora jaistea ondoren, INTSUSBURU (942 m) tontorrera iristeko laburra baina gogorra izango den aldapari aurre egin baino lehen –igoeran, BEOTEGIko zabalgunean, BEOTEGIKO MURKOA JENTILETXEarekin egungo dugu topo: gainean hondatutako kohete itxurako postontzi batekin egingo dugu topo, baita izen bereko TRIKUHARRIA ere. Tontorretik, muinoaren gainaldetik jarraituko dugu, alanbre-hesia eta margo-markak jarraituz; jaitsiera luzea da eta BERNOA edo BERRENOA (819 m.) izeneko lepora eramango gaitu; paraje honetatik Iturmendi eta Ataun lotzen zituen izen bereko galtzada zaharra igaro da; TRIKUHARRI eder bat gordetzeaz gain, harlauzetako batean GURUTZE bat grabaturik duena hain zuzen.300 bat metrotan zehar Iturmendirako norabidean jarraituko dugu galtzada eta berriz ezkerrerantz bira egingo dugu alanbre-hesiaren bila. ADI puntu honetan!
ARGONITZ TRIKUHARRIra (911 m.) iritsi baino lehen hainbat muino txikitatik igaroko gara. Jaitsiera samurrean 864 m-ko lepora jaitsiko gar, eta berriz ere gogorra baina gogorra izango den igoerari egingo diogu aurre IRUMUGATA (961 m.) tontorrera iristearren; bertan hiru alanbre-hesik bat egiten dute; gainean mendizaleontzako postontzi txiki bat eta 1777 urtea idatzirik duen MUGARRI eder bat aurkituko ditugu (ATAUN, BURUNDAko HARANA –egungo BAKAIKU- eta ETXARRI ARANATZ herrien bat-egite puntuan).
Muinoaren garaien den aldetik jaitsiko gara; GR markei PR NA-133 ETXARRI ARANATZeko TRIKUHARRIEN IBILBIDEko marka gehituko zaizkie; garoz estalitako ingurune ireki batera aterako gara, eta bertan ZELATAMUÑO (932 m.) TRIKUHARRIA aurkituko dugu, egurrezko hesi biribil batez inguraturik, baita argibide-panel bat ere duela ondoan.
300 metro aurrerago TRIKUHARRI berri batekin egingo dugu topo: MINTEGITXUTA (919 m.), antzeko inguratze eta panelak dituela.
Kordalaren gainaldetik, orain igoeran, GR12-121 eta PR NA-133 zidorren berri ematen digun beste argibide-zutoin batekin egingo dugu topo; Lizarrustirako bidea jarraituko dugu, aurrean oraindik geratuko zaizkigu jaitsiera gogorreko 1,7 Km-ko bidea. Lizarrusti mendatera iritsi baino lehen, ARALARreko ITZULIArekin (GR20) bat egiten duen bidegurutzea ikusiko dugu. Mendatearen ondoan dagoen etxe baterantz zuzen jarraituko dugu. Errepidera atera eta PARKETXEra iritsiko gara, amaitu da gaurko etapa.
2010eko otsailak 11.
Lepoz lepo, mitoz betetako mendian.
2010eko otsailak 11.
Gipuzkoako Partzuergo Txikia.
2010eko otsailak 11.
Jentilen Etorrera.