ENE BEGIEKEne begiek ez dute malko isuritzeko gogorik,
denik eta bizitza bakarra bizi dutelako. Entzun,
astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori.
Begira erlojuetako orratzak uneka herdoiltzen.
zenbat gauza utzi dudan estarta bazterretan
edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean,
eta zenbat aldiz galdu naizen behelainotan
basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin.
Ene desirak iada ez dira habia abandonatuak besterik
ene bihotzean. eguzkia gurpil ahul bat da.
Ez dezadan gehiago entzun, begiratu, ez pentsatu,
bizitza hau bakarra delako, gal ez dadin, ibili ez
eta senditu ere ez, harriak legez izan nahi dut,
mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua,
lekua besterik ez izan, hurrin deritzan aberrian.JOSEBA SARRIONANDIA.
|
ERRO ibarraren hegoaldean, ZUBIRI eta ERRO herrien artean 801 metroko garaieran Erroko mendatea dago. IRUÑEA-ARNEGI arteko N-135 errepidean hain zuzen.
ADI (1.458 m) menditik, IRUÑERRIko EGUESIBARrera iritsi arte, hegoalderantz jaisten duen kordal luzean aurkitzen duen depresioetako bat dugu mendate hau.
Inguru eder honetan MEASKOITZ (1.016 m), LAKARRI (1.046 m) eta BELOKAIN (1.016 m) tontorretara igoko gara, ERGA eta ERRO ibai-arro hidrografikoak banatzen dituen gailurreriatik ibiliz, ESTERIBAR eta ARRIASGOITI ibarretatik egiten duen ibilbidea jarraituz.Ibilaldia MENDIOROTZen amaituko dugu, EGUESIBARren amaituz.
ERRO GAINA (801 m). DONEJAKUE BIDEAren bide frantsesaren arrastoak pasa dira bertatik. Basoan sartzen den (H.) pista zabala hartuz abiatuko gara mendatetik.
Aziendarako erabiltzen diren larre zabaletatik jarraituz egingo dugu gero, lepo zabal batera iritsiko ondoren, bertan ezkerretik elkartzen den pista abandonatuz eta H-erantz jarraituz pasabide kanadar batera iritsi arte. [45´]
Igoera samur batean basotik irtengo gara eta larre batzuek osatutako zonaldetik igaroko gara: bertan hainbat ehiza-postu eta ehiztarientzako borda bat aurkituko dugu.
Urruntasunean MEASKOITZ mendia ikusiko dugu. Pista utzi eta ezkerretik igoko gara. Zidor batek orduan, larre eta zelai artean gaina baino lehenago aurkituko dugu zuhaiztiraino eramango gaitu.
Zuhaiztitik irten eta zidorrak, sastrakadi trinko batetik igaroz, MEASKOITZ [1h25´] mendiaren tontor soil eta zabalera eramango gaitu.
MEASKOITZ (1.016 m). Erpin geodesikoa eta txartel-ontzia. Mendiaren panoramika zabal eta ederra dugu. Beste batzuen artean, honako hauek nabarmentzen dira, I-IE-an LARROGAIN, AINTZIOA mendiak. HHE-an, LAKARRI, HIGA, ITZAGA, LEIRE. M-an SARBIL, ANDIA, ARALAR. Oiaideko eremu eta Sentulain parajearen ondoan dagoen sail mugakide bat dugu berau. Informazio berri gisa esan behar, hona berriz etortzeko planak egingo badugu, kontuan hartu beharko dugula ez garela etorriko basurde-ehizaren garaian, honek dakarren eragozpen eta trabak direla-medio.
M-ko norabidearekin jarraituko dugu ondoren, eta zidor estu batetik eginez egingo dugu: bi minutu igaro ostean, hesi bat igaro ondoren, pistara jaisten den kontrasu batean utziko gaitu jarraitutako bideak. Metro batzuetan ibiliko gara eta pista utziko dugu, eskuinetik hartzen duen bide batetik jarraituko dugu, bide beretik jarraituko hain zuzen, ERREA herrira doan errepidera jaitsi arte bidean aurkituko dugun basotik igaro eta gero.
ERREA [2h25´] mendatera doan errepidetik kilometro batez edo ibiliko gara, ezkerrerantz bira egingo dugu eta pistatik jarraituz, larre eta zelai artean, baita pinu, haritz eta pagoz osatutako baso trinko batean ere.
Zabalgune txiki batera iritsiko gara, non bertan ehizarako erabiltzen den postu garai bat aurkitzen den. Pista utzi eta ezkerretik sartzen den bide bat jarraituko dugu, pixka bat aurrerago bidegurutze batera iritsiko gara: bertan eskuinetik jarraituko dugu.
Ehiztari-borda baten ondotik igoko gara, bideak LAKARRI mendiaren ekialdeko hegitik dabil basoak ondo hartutako itzala ematen dion bitartean.
Basotik irtetean, alanbre hesi baten langa batetik igaroko gara: bertatik aurrean LAKARRI eta BELOKAIN mendiak lotzen dituen gailurreria garbia ikusi ahal izango dugu.
Eskuin aldera egingo dugu bira eta zidor estu baina garbi batetik igoko gara LAKARRI gainera iritsiz [4h15´].LAKARRI (1.046 m). Haren gain harritsuan erpin geodesiko bat eta txartel-ontzi bat aurki daitezke. Mendiak bestalde bestei zen batzuk ere jasotzen ditu, esaterako Kostaro (Kristobalen ordez Kostobaro izenatik eratorriz) Beltzunegiko biztanleek emana, non San Kristobalen omenezko eliza dagoen, edo Peña de Kostobal (Zaldaizen, etilomologia berarekin) edo El Mendi (Elimendi izenaren deformazioa dela- Eliako biztanleek emana). Arestian ere Mendilaburra izena jaso du. Lakarri mendiaren ondoan, haren sortaldeko isurialdean, PEÑA DE LA MOZA izeneko mendia dugu. Kondaira ilun batek ere edertzen du mendi hau. Diotenez, uhartear batek neska bat hil eta harkaitz honen inguruetan lurperatu zuen. Hortik, jakina, omen datorkio izena.
Ikusmira zoragarria da norabide guztietan. Besteak beste, gain hauek nabrmendu daitezke: ELKE, PAÑA ITZAGA, HIGA, ELIXATO (Aliseto izenez ere ezaguna), LARROGAIN, MEASKOITZ, BELOKAIN,… ESTERIBAR, LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI eta EGUESIBAR eskualdeetako mugen artean.
Igo garen bidetik atzera egingo dugu orain, igoeran aurkitu dugun kontrasu soil batera iritsi arte. Zidorra utzi eta kontrasutik jaitsiz pistara jaitsiko gara, muino garbi eta soiletik jarraitzearren. Pistak hain zuzen, BELOKAIN mendiaren azpian kokatzen den pista-gurutze batera eramango gaitu.
Eskuinetik ezkerrera ELIA eta GALDUROTZ herriak komunikatzen ditu, eta gure aurrean MENDIOROTZera eramango gaitu, hain zuzen.Pistatik jarraituko dugu gain batera iritsi arte: ezkerretik zidor bat irteten da, eta muinotik gora doan kontrasu batetik igoz, sastrakaz betetako tarte zikin batetik igaro zere, BELOKAIN gaineraino iritsiko gara [5h 15´].
BELOKAIN (973 m). Zuhaitzez estalitako gainean mendizaleontzako txartel-ontzi bat aurkituko dugu. Gainak hainbat izen jasotzen ditu, besteak beste Belogain, El Chaparral Grande edo Eransusmendi (guk Euskaltzaindiak hobetsitako izenarekin geratuko gara: izena hain zuzen, beherago eta tontorreraino zabaltzen zen eremu bati esker datorkio).
Panoramika urria dugu, kontrasuak irekitako tartean izan ezik, hurbil dugun LAKARRI mendia ondoan dugularik.Jaitsiera zidor estu batetik egingo dugu (E), zuhaiztitik bide zabalago batera aterako gara, eta eskuinetik pista bateraino jaitsiko gara.
Eskuinera bira egin eta bidegurutze batean ezkerretik jarraituko dugu, BASAKITURRI izeneko lepoa zeharkatuko dugu eta EGUES eta ITZAGAONDOA ibarren bista zabala izango dugu begien aurrean.
Pista jarraituz, Jesusen Bihotza irudikatzen duen monumentu bat duen plataforma batera iritsiko gara: bertaraino iristen da Mendiorotzetik datorren gurutze-bide berezia jarraituz.
Pistatik jaisten jarraituko dugu MENDIOROTZ herrira iritsi arte, EGUESIBARren hain zusen [5h50´].
OHARRA: Testu honetan azaldutako etimologiak Mikel Belaskok idatzitako “Diccionario etimológico de montes y ríos de Navarra” liburutik hartuak dira.
Informazio gehiago:
http://es.wikipedia.org/wiki/Esteríbar
http://es.wikipedia.org/wiki/Egüés
http://www.esteribar.org/