Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



[...]
Honezkero guda honetako kornetarekin
Euren bular gerrazale [dira] adoretuak,
Ez zen ez haranik gera euren mendizerra malkartsuan.
Ez dezala Tebasek bezala gizon armaturik luza:
Lur gogorra argira ekartzen dutenek,
Edota masa goritan lanean direnek,
Baitute lantzen metala, argiz beztiturik
Dunbotsu labetxoetan diraki.

Pirinio izoztuak ematen dizkien kristalak
Gozatzen dituzte Deba ibarrekoek,
Baita ere lan eztia diete ematen
Gatz zuritik bertoko mineral gaziek:
Munduko zutabetan bizi direnak,
Hodei gainetan garaikur gisa jarriak,
Eta Anboton, eta Udalatx haitzean,
laiotz gozatu, zaldu atseginean.

Hauxe da Arrazolako haran hozkirria,
Zeinarekin hainbat bideetatik bat egiten den
Urola ibaiaren bazterretan,
Non marmar isilak burdinolak zurtzen dituen:
Burdin arretik zepa hotzak
Sugar kartsuetan gorritzen ari
Aytonako [1] haranari, baita ere Zumaikoari
Zumez inguratzen loretako marrari.
[...][2]

EL BERNARDO, POEMA HEROYCO, 2. Liburukia (1585). Egilea: Bernardo de Balbuena (Valdepeņas, Ciudad Real, 20-XI-1562 - +11-X-1627, San Juan de Puerto Rico).

Kanpanzar - UDALATX (1.117 m) - Besaide - Udala

Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba arteko mendialdean...
Udalatxeko kobazulotik paisaia
Udalatxeko kobazulotik paisaia
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(174,918 byte)

KANPANZAR (467 m).
Mendateko PARKINGetik, errepidea kontuz zeharkatu eta HARROBI alderantz abiatuko gara. Lepo honen etimologia bitxia da, kondaira bati lotuta da-eta. Inguruetan aipatzen dutenez, lepo honetaraino amildu izan omen ziren IGOKUNDE edo ASENTSIO ERMITAren kanpaiak berau itxi ondoren. Honen aurriak Udalatxeko tontorraren inguruetan ezagutuko ditugu.

Behealdetik langa baten ondotik igaroko gara eta (“Udalaitz”) [1] seinalea jarraituz pistatik jarraituz berriz (“Udalaitz”) markatzen duen beste seinale bat aurkitu arte jarraituko dugu: honek xendra batean sartuko gaitu. Aldapa gogorrean artadian igoko gara, sigi-saga, basoa utzi eta inguru soil batera irten arte.

Tarte laburrean zedarri bat ikusiko dugu, ondoan hainbat margo marka dituelarik: aurrera zein gora doazen markak daude. Guk pendiza handiagoa duen ezkerreko aldapari ekingo diogu, eskuineko bidea baino erosoagoa delako.

Markak jarraituz, Udalatik datorren bidea aurkitzen den lepotxo batera iritsiko gara, ARRASATE gainean dagoen GURUTZE-BEGIRATOKIra (1.073 m) iritsi baino lehen: bertaraino igoko gara ikusmiraz goza dezagun.

ASENTSIO ERMITAren AURRIen ondoan igaroko gara, azken gailurreriaraino hurbilduko garelarik. Hementxe bertan ezkerreko zidorrak ura duen koba batera eramango gintuzke. Gailurreria erraza da gainditzeko eta halaxe, UDALATX (1.117 m) tontorrera iritsiko gara. Anboto damak, Marik, badu ere bizitokia mendi malkartsu honetako kobazulo batean.

Gailurretik eta zidor onetik, igo dugun kontrako norabidean jaitsiko gara (M). Eskuinaldeko paretan dagoen barrunbe baten, baita ere ezkerrean utziko dugun leize-zulo baten ondoan igaroko gara. Apur bat geroago, adi bagara, eskuinean dagoen kobazulo handi bat ikusiko dugu: honek bisita merezi duelakoan gaude.

Zidorra ERDIKOATXA puntaren aurreko lepora hurbilduko da, gailurrerian bertan, ELORRIOko egundoko bista ikusiko dugularik. Eguraldi ona izanez gero, kasko honetara igotzea liteke, baita ondoko GALLARGAINera ere.

Bidea gero eta nahaspilatsuago izanik, margo zaharreko marka eta zedarri batzuen laguntza behar izango dugu. Denbora daramagu Besaide begien bistan dugula, eta ikusgarritasun ona izanez gero orientatzeko baliagarri izango zaigu. Txilarrez estalitako inguru batean sartzean, xendra desagertzen joango da; ezkerrerantz bira eginez pista batera iritsiko gara, eta bertatik istil edo putzu batera jaitsiko gara: bertan Bizkaia eta Gipuzkoa arteko MUGARRI (M5) bat ikusiko dugu.

Istilaren ondoan alanbre-hesia jarraituz, bideak zidor zabal batera eramango gaitu: zutoin bertikal batek eskuinetik Besaidera (20’) iristea dagoela esango digu. Denbora tarte batez PR markak jarraituko ditugu, ezkerretik datorren xendra bat ikusi arte; zidorra hartu eta jaitsiera gogor baten ostean pista batera baita bidegurutze batera ere iritsiko gara. Iturria duen bidegurutze honetan hartuko dugu geroago Udalako auzora eramango gaituen bidean.

Ezkerreko pistatik jarraituko dugu, bost minutu ondoren, 1991ean jarritako monumentura iritsi arte. Garai modernoagoetara egokitu nahian, Euskal Mendi Federazioak Markinako marmol beltzean egindako 6x10x10 metroko neurriko MONUMENTU hau enkargatu zuen, lana YOSHIN OGATA [2] eskultore japoniarrak egin zuelarik. Eskultoreak 'BIZITZAREN ITURRIA' izena eman zion.

Ezkerreko muinoaren gainean, eta 62 eskailera-maila igo ondoren, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako herrialdeak mugaz lotzen dituen HIRU ALDEKO MUGARRIA dago. Besaiden gaude (564 m). Hemen 1955eko urriaren 30ean Federación Vasco Navarra de Montaña delakoaren enkarguz mendian hildako mendizaleen omenezko MONUMENTU bat eraiki zen. Lana Luis Pueyo arkitektoak egin zuen eta 1953an MONT BLANCeko ISTRIPU larrian hildako 4 mendizale euskaldunen galerak eragin zuen hau eraikitzea. Irail oro, hildako mendizale guztien eta bereziki azken urtean zehar hildako mendizaleen omenezko meza eta erromeria ospatzen da bertan.

Besaideko muinoak ARRAZOLAko HARANa ixten du: honen azpian kobrezko meategiak ustiatu dira iraganean; Deba arroaren aldetik, Arrasateko SANTA AGEDA auzoa dago. Besaideko lepoa izen bereko gainaren eta Udalatx mendi-saihetsen artean 510 metroko garaietan kokaturik dago.

Pista-gurutzea xendratik itzuliz egingo dugu eta iturririk, PR-aren marka hori-zuriak jarraituz bide apartatik ibiliz UDALAko auzora jaitsiko gara: eskuinean utziko dugu azkenik errepidez ezkerretik, 200 bat metro ibili ostean Udalako PARKINGera iristeko (479 m): ondoan UXARTE taberna dago eta bertan autobusa izango dugu.

OHARRAK:


[-] Itxi 
Eranskina (1)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Udalatxeko ermita debekatua.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Besaide, utzi gaituzten mendizaleen oroimeneko monumentua.

Eranskina (3)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Udalako auzoa.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Martin Abade.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2011ko urtarrilaren 30ean.

Arrasateko herensugearen kondaira.

Irakurri gehiago [+]