Baldin eta...Zure aldentzearen armiarma iluna
ene azalean betiko ibiliko bada ere, ibil dadila,
baina jakin dezala nire azalak osorik iraunen duela.
Nire gogoa, izan zen denboran galdu behar bada,
galdu dadila, ez dadila itzuli,
jakinen baitut nik beste maiztasun batez arnasa hartzen.
Ene begiak hildako laztanetan betiko korapilatzen badira,
korapilaturik gera daitezela,
begiak geratuko baitzaizkit arimarik dudan artean.Nire eskuak zure eskuengana ez badira itzultzen,
ez daitezela itzuli,
eskuetako eskularrurik gabe
bizitza laztantzen ikasi dut-eta.
Halabeharrez betirako joan bazara
eta halaxe nahi duzulako,
ongi, lagun,
baina jakin ezazu zauria hor den arren benetan pozten naizela,
eta aldi berean, poztasun horrek min egiten didala.-Josetxo Los Arcos Ansorena-
OHARRA: Jatorrizkoaren itzulpena.
|
IRUÑEKO ARROARI ITZULIA emanez egingo dugun bigarren etapa dugu hau. Aski gizatiarturiko ingurunea bisitatuko dugu, non errepideak, pistak, haize-sorgailuek gurekin batera bide osoan izango ditugun.
NOAIN [450m] (0 Km - 0h): Noainerako sarrera biribilgunea. Zulueta Kontzejuaren kalea H-rantz hartuko dugu, ondoren Iturribide kaletik bira egingo dugu biribilgune batera (0,3 Km - 5’) iritsi arte (HE). Eliza bat izango dugu aurrez aurre. Ventura Rodríguez kalea haren eskuinetik hartuko dugu eta ondoren handik behera egiten duen errepidetik jarraituko (GETZEko errepidea, gaztelaniazko bertsioan Salinas de Pamplona) futbol-zelai baten ondotik igaroz. Bidegurutze batera (0,5 km - 8’) iritsiko gara, eta ezkerretik jarraituz, trenbidearen azpitik igaroko dugu beste aldera (0,9 Km-15’).
Tunela pasatu bezain laster biribilgune batera iritsiko gara, industrialde baten ondoan hain zuzen. Ondoren, EIE norabidean Getzerantz hartuko dugu, beste biribilgune batera iritsi arte (1,4 Km - 20'). Ezkerrerantz 90 graduko bihurgunea egingo dugu, H. norabidean, Elorz ibaiaren gaineko zubitik igaroko gara, eta handik denbora gutxira errepidea zeharkatuz, errepidearen ondotik H-rantz ere doan pista hartuko dugu aurrera jarraitzeko. Laster 90º-ko bira egingo dugu eta industrialde baterantz igoko gara. Burdin hesia ezkerrean utziz, berau inguratuz jarraituko dugu enpresa baten sarreraraino iritsiz, bertan bertara iristen errepidea hartuko dugu (2,1 Km - 25’). Bidegurutze batera iritsi arte errepidetik jarraituko dugu, guk biribilguneraino daraman eskuineko errepidea hartuko dugu (2,7 Km - 30') eta GETZEko [429 m] sarreraraino eramango gaitu. Apur bat lehenago, eskuinean hilerria ikusiko dugu.
Ezkerrerantz 90º-ko bihurgunea egingo dugu H-ko norabidean. Errepidea 350 bat metroko tartean jarraituko dugu -gainalde batera eramango gaituena- eta ezkerrean mankomunitateko ponpatze-estazioa ikusiko dugu, eta baita 25 metro aurrerago, eskuinean ere, errepidearen beste aldean, puntu beretik irteten diren bi pista (3 Km - 40'). Ezkerrekoa hartuko dugu, lehenik H-ko norabidea duena, HE-ko norabidean aldatuko dena, harik eta errepide batera iritsi arte (4,4 Km - 55’). Eskuinerantz 90º-ko bihurgunea egingo dugu, IE-ko norabidean. Errepidetik jarraituko dugu 10 bat minutuz, ezkerrean berriz pista berri bat ikusi arte. Hartatik jarraituko dugu E-ko norabidean Arlegiko sarreraraino iritsi arte. Errepidea gurutzatuko dugu eta pilotalekura iritsi baino lehen, eskuineko (I-eko) lehen kalea hartuz, iturri bat duen plaza bateraino iritsiko gara.
ARLEGI [575 m] (6,1 Km - 1h 20'). Plazan ezkerreko lehen kalea hartuko dugu (E) eta hartatik igoko gara hilerri aldera. Ezkerreko pista hartuko dugu, hartatik jarraituko dugu 5 minutuz bidegurutze batean zutoin batek eskuineko (H norabidean) bidea hartu behar dugula ohartarazi arte.
Hemen bidea artadiaren artean igotzen arituko da, markak beti jarraitu behar izango ditugu norabidea mantenduz. 800 bat m-ko garaieran (7,7 Km -1 h 45'), bidegurutze batean, markek ezkerreko meharrago den zidorretik eramango gaituzte. Laster pista bat zeharkatuko dugu eta zidorretik jarraituko dugu hain zuzen. Ia 90º-ko biraketa bat egingo dugu eta pista berri batera irtengo gara. Pistan ezkerrera biratuko dugu, eskuinerako bira berria egin eta denbora gutxian pistaren ezkerretik igotzen den zidor batetik abiatuko gara. Zidor honek goiko bizkarrean dagoen errepideraino eramango gaitu (8,7 Km - 2h 20’) [990 m].
Eskuinera biratuko dugu (EIE.) eta errepidetik jarraituko. Santa Kruz ermitara [1.022 m] iritsiko gara (9,4 Km - 2h 30'). Aterpe txikia eta aparkaleku zabala ditu.
Errepidetik jarraituko dugu, antena batzuk diren zonalde batetik igaroko gara, baita Noain aireportuko irrati-faroaren ondotik ere. Handik denbora gutxira Erreniegako gailurrera iritsiko gara.
ERRENIEGA [1.036 m] (9,9 Km - 2h 40']: gailurra zelai batean aurkitzen da errepideko bihurgunetako batean. Bi txartel-ontzi ditu, betiko aizkora eta baita argiontzi aske bat ere. Ibilbidearen edozein puntutan Iruñeko arroaren bista oso onak izango ditugu, baita Nafarroako Pirinioetako mendiak ere. Baina gailurra ez da behatokirik onena izango.
Errepidera itzuliko gara eta hartatik jarraituko dugu. Lehen ezkerrerako bihurgunea pasatu ondoren, eraikuntza batzuk ikusiko ditugu. Haienganantz pistatik igoko gara eta hesiaren ezkerretik pasatuko gara. Zidor batek lehen haize-sorgailuraino eramango gaitu, ibilbidearen parte handian uzterik izango ez dugun zerbait izango delarik.
Haize-sorgailuen ondotik doan zidor edo pistatik ibiliko gara. Hogeita bosten ondotik igaroko gara DONEJAKUE [759 m] BIDEra iritsi arte (12,4 Km - 3h 25']. Bertan monolito bat eta BURDINAZKO SILUETA batzuk aurkituko ditugu.
Errepidetik metro batzuetan jarraituko dugu, eta errepidearen eskuinetara dagoen zidor txiki bat hartuko, autobia berriaren gainetik igaroz. Haize-sorgailu berrietara doan pista berriro ere hartuko dugu eta hartatik jarraituko dugu 14. haize-sorgailua igaro eta 15.a baino lehen, orduan pistak ezkerrera biratu, eta ERRENIEGAKO MENDATE ZAHARrerantz [676 m] (15,6 Km - 4h 05'] jaitsiko da-eta.
Zubia pasatuko dugu eta ezkerrean dagoen pistatik igoko gara (Villanuevako zentral eolikoa markatzen duen kartela ikusiko dugu). Pistatik jarraituko dugu hura inoiz utzi gabe. Gain batera iristerakoan [744 m], bidegurutze batera iritsiko gara, kartelak ezkerrean banaketa-etxola dagoela dio, ez dugu hartuko, zuzen jarraituko dugu Ipasateko [759 m] lepora (17,2 Km - 4h 45’) iritsi arte. Eskuinean SANTA AGEDA ERMITA ikusiko dugu.
IPASATE LEPOan, 5 pistek egiten dute bat, guk nagusitik jarraituko dugu, gure ezkerretik jaisten dena da, hain zuzen. Jaitsiera motz baten ondoren, berriro bide-bidegurutze berri batera iritsi arte igoko gara, EKOIENeko [776 m] LEPOan hain zuzen (18,1 Km - 4h 55’). Pista nagusitik hartuko dugu, haize-sorgailuetara doazen bideak hartu gabe.
Denbora gutxira bidegurutze batera iritsiko gara, ezkerreko pistak altuera mantentzen du, eta ez dugu hartuko, eskuinekoa hartuko dugu HIRU MUGAK LEPOra -150 m-tan- zuzen igotzen den bidea hartuko dugu [859 m] (19,2 Km - 5h 10'].
Jaisten hasiko gara, metro gutxitara lokatz pista bat eskuinera dago, hartuko dugu eta Belaskoainerako jaitsiera hasiko dugu. Bidea pinudien artean doa. 300 m-tara 180º-ko bira bat egingo dugu. Hurrengo 800 m-etan zehar norabide berean joango gara, baina jaitsiera arinean aldi berean, harik eta eskuinerantz jaisten den pista bat ikusi arte, 180º-ko biraketan [770 m] (20,5 Km - 5h 20´]. Hemendik aurrera bidea bizkor jaitsiko da, artadien artean jada. Bide honetatik jarraituko dugu beti, ia haranaren hondoan, eskuinetik datorren pista bakarra hartu gabe.
Haranaren hondora iristen garenean, basotik irtengo gara eta eskuinera alor batzuk ikusiko ditugu. Denbora gutxian i(22,8 Km - 5h 50’) bidegurutze batera [490 m] iritsiko gara. Eskuinekoa errepidera jaisten da. Guk aurrera zuzen jarraituko dugu, garaiera handia galdu gabe, harik eta laburrean lepo batean ezkerraldetik errepidera jaitsi arte, BELASKOAINen beste aldean [425 m] (23.7 Km, 6 h). 2. etapako amaiera.
2012ko apirilaren 12an.
Errenega, Erreniega, El Perdón...
2012ko apirilaren 12an.
Josetxo Los Arcos Ansorena
2008ko irailak 7
Done Jakue 'Bideak'
Done Jakue Bidea Penintsula Iberikoa eta Europa osotik abiatuta, Santiago de Compostela hiriburura, Jakue apostoluaren erlikiak gurtzearren, erromesek egiten duten bidea da. Erdi Aroan zehar oso bide erabilia izan zen, geroago pixka bat ahaztua izan eta egun berriz indar handia hartu izan du. Askotan, bideak iraganeko Erdi Aroko galtzada zein galtzada erromatarrekin bate egiten zuen, baita transhumantzia zein merkataritzarako bideen ibilbideekin ere. Done Jakue Bidea UNESCOk GIZON-EMAKUME GUZTIEN ONDARE gisa ...
2008ko irailak 7
Liber Sancti Iacobi liburua (Done Jakueren liburua).
2008ko irailak 7
VII. KAPITULUA: Done Jakue Bideko jendeen ezaugarriak eta herrialdeen izenak.