Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



AMAIUR

Iragana hasperenka Amaiur gainean
etengabeko xuxurla aditzen da elizan
gazteluaren hatsa da mendez mendetan
otoitz bihurturik dena salbu izan.

Amaiur, zure harriak gure leinuko
jendeen ohore, duintasunaren azken lekuko.

Orain zure oihartzunak nauenez sorgintzen
isildu kondaira dudanez arnasten
nere hunkiduren eremua baino ez den
kantu xume batekin zaitut ohoratzen.

-Olatz ZUGASTI-

Urdazubi - Otsondo mendatea - ALKURRUNTZ (934) - Amaiur

Urdazubitik Amaiurreraino, Alkurruntz gainetik igaroz.
Amaiurko monolitoa - Prestaketak [JF 00010]
Amaiurko monolitoa - Prestaketak [JF 00010]
—© Javier Fernandez—
Egin klik handiago ikusteko
(141,290 byte)

Autobusa URDAZUBIko (gaztelaniaz Urdax) aldirietan utziko dugu eta plazara hurbilduko gara SAN SALBADORren omenezko MONASTERIOa ezagutzearren; plazaren albo batean ere ERROTA mugiarazten duen kanala dago: 1713an eraiki zuten eta oso ondo gorderik dago.

BAZTAN HARANEKO DONEJAKUE BIDEko LAGUNEN ELKARTEAK Monasterioaren klaustroaren goialdea erromesentzako ostatu bezala prestatu du.

Martxa herriko PLAZAN hasiko dugu, monasterioa eskuinean utziko dugu eta UGARANA IBAIAREN gaineko zubi bat zeharkatuko dugu; zubia gurutzatu bezain laster eskuinera biratuko gara, seinale horiak norabidea markatzen du-eta. Ibaiaren ondoan toki zelaian ibiliko gara; berehala zaharberritutako KAROBI ezkerrean utziko dugu.

Beste ZUBI zeharkatuko eta ezkerrera joko dugu. Eskuinaldetik monasterioaren KLAUSTROTIK irteten den bidea iristen da eta ibaia Erdi Aroko zubi batetik zeharkatzen du.

Metro batzuk geroago zidor bat ezkerraldetik irtengo da; zidor honek hain zuzen FRAIDEEN ITURRIra doa, IKATZATE ERREKAREN (latsarria) ondoan: guk ordea honetaz ahaztu eta aurrerago eskuinetik jarraitzen duen pistatik egingo dugu aurrera.

Oraingoan ingurune oihantsutik mugituko gara; eskuinean agertzen den desbideratze berria utzi eta bide nagusitik jarraituko dugu, haren pintura horiko markei beti jarraituz nahiz eta baita ere, SL-NA15 zidor lokaleko markak ikusi (kolore berde eta zurikoak hain zuzen).

Paisaia irekiko da, eta iratzez estalitako zona batean sartuko gara. Landarediaren artean, eskuinean, borda bat ikusiko dugu. Eskuinetik beste bide berri bat iritsiko zaigu.

Urdazubiko UR-TANGEN ondotik igaroko gara, ezkerrean utziz; bidea leunduko da eta arnas hotsa berreskuratzeko aukera izango dugu.

Bide bat ezkerretik irteten da; eta zabalera handiena duen bidetik (eskuinetik) jarraituko dugu.

Ondoren HARITZ AMERIKARREZ osatutako BASO batetik igotzen jarraituko dugu; beste bidegurutze batera iritsiko gara, gure bidea garrantzitsuena da beti, eta gainera seinale horiak ditugu norabidea markatzen.

Sigi-saga pare batek malda gainditzera lagunduko digu; IKATZATEKOBORDA baserria ezkerrean utziko eta metro batzuk aurrerago ur-emari txikiko iturri baten ondotik igaroko gara.

Eskuinetik bide bat dator. Aurrez aurre jarraituko dugu. Pendiza leundu eta ingurune soil batera iritsiko gara. Hemendik argi eta garbi ikusiko dugu ALKURRUNTZeko piramidea.

Arinki jaitsi eta eskuinean zaharberritutako bunker militarra utziko dugu.

Bidegurutze berria, eskuinetik jarraituko dugu pendiza leuneko jaitsieran.

OTSONDOTTIKI lepotxora (460 m) iritsiko gara; pista bat gurutzatuko dugu eta gure bidea SAROIKO ERREKAko SAKANEAN sartuko da; seinale horiek gidatzen jarraituko gaituzte eta ezkerrerantz metro batzuek jarraitzen dugun pista zabal baterantz eramango gaituzte, berriz uzteko hegala igotzen duen xendratik jarraitzeko pinuditik igaroz.

Burdin hesi bat zeharkatuko eta OTSONDOko ATSEDENLEKUra helduko gara (572 m.).

Mahai, zerbitzu eta iturri batzuek, hamaiketakoa hartzeko gonbitea egingo digute, baina hura egiteko LIZARMEAKA LEPOra iristea arte itxarongo dugu.

Igotzen jarraituko dugu zonarik altuenera heldu eta N-121-B errepidera iritsi arte.

Portuaren gainean, errepideko beste aldean, GORRAMENDI gailurrera daraman pista asfaltatua irteten da.

Hemen abandonatuko ditugu Donejakue Bidearen markak. Errepidea zeharkatuko gabe, errepide beretik jarraituko dugu LIZARMEAKA LEPOko atsedenlekura (552 m.) iristearren, bertan egingo baitugu geldialdia hamaiketakoa hartzeko.

Eguraldiak laguntzen badu, hamaiketakoan zehar Baztan Haranaren gaineko, Gorramendi mendiguneko, Auza menditzarreko, etab.-eko bista zoragarri batzuez gozatzeko aukera izango dugu.

Ibilaldia, Orabidea herrirantz doan NA – 4453 errepidetik oinez jarraituz egingo dugu.

Lainorik ez badago Alkurruntzeko gailurrak bidea markatuko digu arazorik gabe; eskuinaldean ikusten dugun LARITZETAKO BASO bat gainditu ostean ezkerrera biratuko dugu ondo markaturiko zidorretik; marka bat duen zutoin batera iristean, xendra abandonatu eta H-rantz igotzen jarraituko dugu hegaleko tarterik garaienetik; zenbait zedarrik jarraitu beharreko bidea markatuko digute.

Bi harrizko monolito dituen lepotxo batera helduko gara, bat herrien mugak banatzen dituen MUGARRI bat da eta bestea IRUINARRI bat, ARTZUBIETAko MONOLITOAK (764 m.) dira hain zuzen.

Gailurrera igotzeko bi aukera ditugu, lehena zuzenean igotzen da, aurrez aurre ditugun HARRIAK (JAIMENEKO HARRIAK) ezkerretik inguratuz, gailurrera iristeko dagoen eta aurrera egiteko aukera ematen digun pasabiderik onena bilatuz.

Bigarren aukera erosoagoa da eta honetan datza, monolitoetatik abiatzen den eta mendiaren eskuinaldetik jarraitzen duen bide belartsua bilatu, xendratik jarraitu eta gainaldean piramidea inguratu, ITURRI batetik igaro ostean ZURETAKO LEPOra (809 m) iritsi arte. Lepo honetatik, igoera nabaria da, Ipar-ekialderantz eginez xendrek gaineko harri-kaskora iristen direlarik, non "Gotorleku" zaharraren sarrera aurkituko dugun, sarrerak mendiaren inguruan diren bunkerretarako sarbidea ematen dielarik; ondoren, harri-eskailerek esparru itxi txiki bateraino eramango gaituzte, bertan kokatzen da hain zuzen "Alkurruntzeko detekzio sismikoko Sareko" detektagailu bat.

Azkenik ALKURRUNTZ (934 m.) tontorrera iritsiko gara, haranaren gaineko begiratoki bikaina da; bistak zabalak dira norabide guztietan: ATXURIA/PEÑA PLATA eta LARRUN Ipar-mendebalderantz, AIZKOLEGI eta MENDAUR mendebalderantz, GORRAMENDI, PIRINIOAK eta AUZA ekialderantz.

Gailurretik Amaiurrera iristeko falta zaigun ibilbidea ezin hobeto ikusiko dugu; ZURETA LEPOra jaitsiko gara berriz (809 m.) eta H-rantz jaisten jarraituko dugu, xendrarik gabe, bihurgune itxi batera (698 m) iritsi arte, Zueta lepora daraman pistan hain zuzen.

Ezkerrerantz, jaitsierako pista jarraituko dugu, eta ezkerrean ikusten dugun haitz handi batera iritsi baino hogei bat metrotara, pista abandonatu (684 m), eta BETARTE HAITZA (823 m.), lehendabizi I-etik eta gero E-tik inguratzen duen xendra batetik jarraituko dugu, haritz-talde bateraino iritsi arte; xendra malda nabariarekin jaitsiko da oraingoan, ondo markaturik dago, sasiz estalirik badago ere; honen parean ibiliko gara; behealdean AMAIUR herria eta Baztaneko harana ikusiko ditugu. ERAITSITAKO BORDA batera iritsiko gara (627 m.); aldapa gogorrarekin jaitsiz jarraituko dugu, H-ko norabidean, xendra berriz markaturik agertuko zaigu eta pixka bat ingurune zelaian ibiliko da berriz.

Gure ibilbideak beherantz egingo du berriz eta eskuinean utziko dugun harrizko murru bat duen ERORITAKO beste BORDA batera (563 m) iritsiko da; orain ezkerrerantz egingo dugu bira, E-rantz, muinotik tarterik garaienetik jaitsiz errepidearen bila, JAIMENEKO BORDAren inguruetan, N-121-B errepidearen 59,5 kilometroan.

Errepidea zeharkatuko dugu eta pistatik jarraituko dugu Amaiur aldera, hasieran asfaltaturik dago; AMAIURKO ERREKAren (TELLARIKO ZUBIA) gaineko zubitik igaroko gara eta PILAREko ERMITAra iritsiko, AMAIURreko MONOLITOra daraman pistaren bidegurutzearen ondoan: bisitatzeko gomendioa egiten dugu oso nekaturik ez bagaude, 400 metro dira falta diren metroak.

Berriz bidegurutzera itzuliko gara, eta herriaren erdialderantz egingo dugu. Merezi du Donejakue Bideak markaturiko kale-herri hau ezagutzea, eta herria irekitzen duen arkua ezagutzea baita honen ondoan dagoen (gazteluak zituen harriekin eginiko) eliza ere.

Javier


[-] Itxi