Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



GR220. IRUŅERRIKO BIRA 3. Etapa. Belaskoain - Etxauriko mendatea - MORTXE (1.123 m) - Egillor.

Iruņerriko Itzuliko 3. etapan.

IRUÑERRIKO ITZULIKO, Belaskoain eta Egillor herrien artean, egingo dugun 3. etapa.

Aipaturiko ibilbidean aurkitzen ditugu itzuli osoaren altuera txikieneko puntua, BELASKOAIN ZUBIA 372 m aurkituko dugu, eta baita altuera handienekoa ere, MORTXE GAILURRA 1.123 m-koa. Jarraitu beharko ditugun marka gorri eta zuriekin ezin hobeto markaturiko ibilbide bikaina, bidegurutze askotan zutoin seinalizatzaileak aurkituko ditugularik.

BELASKOAIN (415 m / 0,0 Km. / 0:00h): udaletxearen plazaren ondoan errepidetik jaisten hasiko gara. 50 m-tara, ezkerrerako markak ikusiko ditugu eta pista batetik Arga ibairaino jaitsiko gara. ARGA IBAIAREN gaineko zubia itzuli osoko punturik baxuena da. Hura gurutzatu bezain laster ibilbidea azaltzen duen taula ikusiko dugu gure eskuinera (372 m / 0,65 km / 0:10h).

Errepidea zeharkatuko dugu eta igoera aurrez aurre dugun pistatik hasiko dugu. 100 m-tara pistak eskuinera biratzen hasten duenean, berau abandonatuko dugu, hasieran den zidor nahiko irregularretik igotzen jarraitzeko. Behin goiko bizkarrera igotzen garenez gero, une oro MARKA ZURI GORRIEI jarraitu behar izango diegu beti, baita CAIRN bati edo besteri ere.

Zidorretik jarraituko dugu, erlauntzen baten ondotik lehenik igaroz eta denbora txikian harriko etxola zirkular baten ondotik gerora, (525 m / 1,4 Km / 0:25h), pista batera iritsi arte horrela. Ezkerraldean aurkitutako harri batek, ORBAIBARretik ANDIAra doan ABELBIDE ERREALean gaudela adieraziko digu. Pista zeharkatuko dugu, eta bidetik jarraituko dugu. Pista berri batera irtengo gara eta ezkerrera biratuko dugu. Pista BIDAURRETAtik dator eta OLLAKARIZKETA LEPOraino igotzen da, baina guk bidezidorrak aprobetxatuko ditugu bidea laburtzeko. Lehenago aipatutako harritik 3 aldiz egingo dugu. Igoerako azken kilometroa pistatik egingo dugu. Burdin hesi bat pasatuko dugu eta 400 m-tara OLLAKARIZKETA LEPORA iritsiko gara.

OLLAKARIZKETA LEPOA (856 m / 3,60 Km / 1:15h). INFORMAZIO ZUTOINA. M-ra PEÑA TXIKITA ikusten dugu, IM-ra, PEÑA GRANDE, JAITZ (Salinas de Oro) eta urrutian ANDIA MENDIA ikusten ditugu. H-an ESPARATZ gailurra (45’ joan-etorriko denbora behar du). ADI. Peña Txikita, Peña Pequeña edo Colmillo de Esparatz (885 m) Nafarroa-ren geografiaren eraketa harritsu ikusgarrienetako bat da eta bere ahizparekin batera, Peña Granderekin (943 m), Esparatz mendiaren (1.022 m) H-ko aurpegian ingurune benetan singularra osatzen dute. Gorantz jasotzen den 60 m baino gehiago ez dira asko, baina zalantzarik gabe bi haitz hauek aurkitzen dituen mendizalea sendoki hunkituta izango da, haiek igotzen saiatzeko gogo handiarekin bertaratzen bada.

Zutoinak dion moduan, markei IE-ko norabidean jarraituko diegu. Igoko gara eta ezkerrerantz bira egingo dugu, orduan bidea berdinduko da. Xendra batetik jarraituko dugu bide, ezpel-zuhaixka eta abaritz zuhaixken artean. Pista batera irtengo gara eta beti egon behar izango dugu adi markei eta zedarriei (cairn-ei) ere, bidegurutze okerrik edo pista utzi eta zidorrak hartzen diren tarteak ez hartzeko. Halaxe PEÑA DE EN MEDIO mendixkarantz igoko gara, nahiz eta hura ia konturatu gabe pasatu (944 m / 5,30 Km / 1:30h).

Gainaldetik igaro ondoren, xendratik pista bateraino jaitsiko gara. 800 bat metrotan jaisten jarraituko dugu, seinale batek pista utzi behar dugula eta eskuinerako xendra bat (830 m / 6,50 Km / 1:55h) hartu behar dugula adierazi arte. Igoera txikia egin eta burdin hesiaren ondotik jarraituko dugu ETXAURI MENDATERA iritsi arte.

ETXAURI MENDATEA (841 m / 7,4 Km. / 2:15h). Errepidea zeharkatu eta ezkerraldean ETXAURIKO HAITZerantz doan xendra bat ikusiko dugu. Zidorra baso artean joango da eta 350 m-tara edo, gainalde batean, O AMA BIRJINAREN ERMITA aurkituko dugu. E-rako bista ederrak. Zidorretik beste 900 metro jarraituko ditugu SANTA LUZIAKO ERMITARAraino. Leize zulo ugari aurkituko ditugun tarte bat zeharkatuz.

SANTA LUZIAKO ERMITA (874 m / 8,7 Km. / 2:45h): bide bidegurutzea, ezkerraldean burdin hesi eta MUNIAINerantz daraman xendra bat ikusiko dugu. Eskuinean, ETXAURItik datorren errepideko 19. Km.-ra jaisten den zidorra. Guk aurrez aurre hartuko dugu.Igoera hasiko dugu, lehengo eta behin zailtasun handirik gabeko 300 m 100 m-ko desnibelarekin, desnibel aldetik ibilbideko 100 m gogor eta zailenak hasten diren arte. Desnibelaz gain, lur irristakorrak ematen dituen zailtasunak kontuan hartu beharko ditugu, lokatzaren eta leundutako harriaren ondorioz, eskuak gu ahal garen tokian heltzeko erabili behar izango ditugulako irristada eta kolpe txarren bat ez hartzearren.

Behin GOIKO ORDOKIRA iristen garenez gero (1.075 m / 9,2 Km. / 3,00h-a) ezkerreko bidea lau eta zabal bihurtzen da. 400 bat metro eginez hartatik jarraituko dugu, PAGADI batetik igaroz. Bidea jaisten hasten denean, ETXAURI HAITZERA daraman zidorra ikusiko dugu eskuinean, mendi hau oraingoan ez dugu bisitatuko.

Gutxira basoa amaitzen da, eta aurrez aurre Mortxe ikusiko dugu. Eskuinean mantentzen dugun burdin hesiaren ondoan hasiko dugu jaitsiera. Gurutzatzen ez dugun ate metaliko bat ikusiko dugu, eta aurrez aurre markak jarraituko ditugu, etengabeko jaitsieran ezpel- eta sastraka- tarteak gurutzatuz. Une oro aurrez aurre ANTENA bat (I.) izango dugu erreferentzia bezala balio izango diguna. SARBILZELAIKO TRIKUHARRIAren ondoan pasatuko gara eta burdin langa metaliko bat pasatu ondoren, pista batean sartuko gara (950 m / 12,00 Km. / 3.45 h).

Antenarantz jarraituko dugu (I.), igaroko dugu, baltsa bat ikusiko dugu ezkerrean eta bidegurutze batera iritsiko gara, eskuineko pista hartuko dugu, ezkerrekoa kilometro batean edo AZANTZAra jaisten da-eta. Igoeran jada, 250 metroko bidea egin ondoren, pistak eskuinerako itzulia egingo du, 2 pista ikusiko ditugu, eskuineko (E.) hartuko dugu, 600 bat metrotan ate metaliko batera eramango gaituena, eskuinean ARISDIAKO BALTSA ikusiko dugu. Ezkerrean zereal-lursail batzuk. Atea gurutzatuko dugu eta ezkerrerantz (I.) biratuko gara, pista utziko dugu eta Mortxe-ra igotzen hasiko gara.

Zereal-lursailetik banantzen gaituen horma gure ezkerrean mantenduz, nahiz eta ez beti haren ondoan, goranzko bide argia arku arina egiten ariko da erlojuko orratzen norabidean, zona harritsu eta landaredi gutxikoan. Zalantzarik edo lainorik egotekotan markek eta zur-hesolek bide onetik goazela adieraziko digute.

Ezkerrerako horma ikusteari utziko dugu eta gandorreraino igotzen jarraituko dugu, nondik OLLO HARANA ikusi ahal izango dugun. IE-ko norabidean igotzen jarraituko dugu (eskuina), 300 metrotan zehar, azkenik Mortxe gainera iritsiko garelarik.MORTXE (1.123 m / 15,50 Km. / 4:30h). Gailur zabal eta irekia, erpin geodesikoaz eta faroltxo itxuran txartel-ontzi batez horniturik. Bistak ikaragarri onak dira norabide guztietan. I-era Gaztelu eta Txurregi. IM-ran Satrustegiko eta Beriaineko Mendizerra, E-ra Andiako Zerra, H-ra Etxauri, E-ra Iruñea eta bere arroa, eta atzealdean Pirinioak.

Jaitsiera (I.) markak jarraitzen egingo dugu, burdin hesi bat gurutzatuko dugu eta gailurretik 450 m-tara markek E-rantz biratuko dira eta era argian jaisten hasiko gara. Markei beti jarraitu behar diegu. Baltsa baten (eskuinean) ondotik pasatu ondoren, xendrak ezkerrerantz (I.) biratuko da eta pista bat hartuko dugu. Ia 180º-ko bira bat eman ondoren, zidorrak HE-ko norabidean jaisten jarraituko du. Hartatik jarraituko dugu, ezkerrerantz biratzen hasten duenean pista utziko dugula hesi baten beste aldera pasatzeko (850 m / 17,20 Km. / 5:00h).

HE-ko norabidean jaitsiz jarraituko dugu gu basoan sartu arte. Borda baten aurrietara iritsiko gara, beherago ehun urtetik gorako haritzen ondotik igaroko gara 1. baltsaren (ezkerrean) ondoan, bide gurutze bat, non ezkerreko bidea hartuko dugun, bigarren baltsa (eskuinean) eta SAN KRISTOBAL ERMITAren aurriak.

Jaisten jarraituko dugu, tanga batera iritsi arte (570 m / 19,00 Km. / 5:40h) eta malda pikoan eskuinean dugun HONDAKIN-UREN ARAZTEGIaren sarrerara arte jaisten den pista hartuko dugu. Egillor-era jaisten den errepidera iritsiko gara, honek eskuinerako itzulia egingo du, baina guk aurrez aurre jarraituko dugu, errepidea berriz apur bat beherago zeharkatzearren, berriz beste pista bat hartzeko 100 metro ondoren ezkerretik abandonatuko duguna, azkenik, xendra baten bidez, ARTETA-etako ZENTRAL ELEKTRIKOKO eraikin batera jaistearren.

Behin zentralera iritsi garenez gero, ezkerrerantz biratuko gara eta ARAKIL IBAIaren ondotik 500 bat metro jarraituko ditugu, EGILLORrerako errepidearen sarrera zubiaren ondoko zabalguneraino. Ibilbidearen amaiera (400 m / 20,5 Km. / 6:00h)./p>

Ibilbidea ondorengo informazioari esker eginik:

  • http://www.mendinavarra.com/Portal/page.php?parent=senderos&id=gr-220---vuelta-a-la-cuenca-de-pamplona
  • http://www.misescapadaspornavarra.com/158-gr220-vuelta-cuenca-pamplona-completa.html

[-] Itxi