Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



LA PASIONARIA
[...]
A sus pies la ceniza más helada se encona. /
Vasca de generosos yacimientos: /
encina, piedra, vida, hierba noble, /
naciste para dar dirección a los vientos, /
naciste para ser esposa de algún roble. [...]

___________________

(itzul.) [...]
Bere oinpean, errautsik izoztuena ere gaizkoatzen da. /
Meategi emankorretako euskalduna: /
artea, harria, bizitza, belar noblea, /
haizeei norabidea erakusteko jaio zinen, /
haritz baten emaztea izateko sortu zinen. [...]

"La Pasionaria" olerkiaren lagina.
Miguel Hernández, (Orihuela, Espainia - 1910-1942)


HAMLET: So much for this, sir: now shall you see the other; you do remember all the circumstance?
HORATIO: Remember it, my lord?
HAMLET: Sir, in my heart there was a kind of fighting that would not let me sleep; methought I lay worse than the mutines in the bilboes. [...]

___________________

(itzul.) HAMLET: Nahikoa alde horretatik: orain gainontzekoa ikus dezagun. Gertatutako guztiaz gogoratzen zara?
HORAZIO: Gogoratu, jauna?
HAMLET: Lo ezinik, erne mantentzen ninduen borroka antzeko bat nuen arima barnean. Girgiluz loturiko matxinatuak baino okerrago sentitzen nintzen. [...]

William Shakespeare (1564-1616).
(Hamlet. Act V, scene 2)

San Pedro Galdames (167 m) - San Kosme ermita - ALDAPE (716 m) - PICO DE LA CRUZ (803 m) - GASTERAN (801 m) - GANERAN (822 m) - PICOMAYOR (746 m) - ALTA GALDAMES/EL CUADRO (713 m) - PEÑA PASTORES (673 m) - PEÑAS NEGRAS - Zugaztieta (La Arboleda - 389 m)

Triano eta Galdameseko Mendietako meatzaritza. Bere mendietatik ibiliz.
Pico de la Cruz mendia.
Pico de la Cruz mendia.
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(46,848 byte)

Triano eta Galdameseko Mendiak, Bizkaiko meatzaritzaren sorleku dira. Antzina-antzinatik bertan aurkitzen diren burdina-meatoki oparo eta ugariengatik ezagunak badira ere, XIX. mendeko azken urteetara arte itxaron behar izan zen inguru hauek meatze-ustiapen nagusia jasan zezaten. Dagoeneko I. mendean Plinio Zaharra, bere "Historia naturala" bilduman, ondoko testua "mendi garai eta malkartsua, bere burdin oparotasuna sinestezina da, izan ere, mendi osoa gai horretaz eginik dago" idatziz, ezaugarri hauetako mendi batez mintzo zen. Iragan urruneko meatzaritzari dagokionez, azkeneko urteotan egindako indusketa arkeologikoetan, erromatarrei dagozkien III. eta IV. mendeetako zeramika zatiak aurkitu dira. Bestalde, antza denez, Triano izena Trajano hitzetik dator, baina ezin da esan ziurtasun osoz enperadoreari zegokionik.

Loiola errekaren haranean zehar, egun urtegia kokaturik dagoen tokia eta Mespelerreka (El Regato) artean, zenbait haizeolen aztarnak aurkitu dira. Geroago, XIII. mendetik aurrera zeharrolak (uraren indarrez mugitutako burdinolak) nagusitu ziren, ugariak inguruan, egun Pobalekoa baino gordetzen ez den arren. Hauetan tresna ugari fabrikatzen zituzten (aingurak, iltzeak, armak, nekazaritza-lanabesak...), baita esportazioari zuzendutakoak ere, kalitate handiko tresna eta lanabesak ziren-eta. Adibide gisa, Hamleten, William Shakespeare-k, "bilbo" izena ematen die girgiluei.

Bailara osaturiko zazpi kontzejuetako biztanleek soilik, baso-, azienda- eta meatze-erabilerarako ustia zitzaketen mendiok. Industria-iraultza iritsi baino lehen, meatzaritza-ustiapena kakotikoa, araurik gabekoa zen. Eta palak eta pikatxoiak erabiliz, ordenarik gabe zulatzen zuten, burdina-zaina erabat agortu edo zuloa birrindu arte. XIX. mendean urte batzuk igaro arte, ustiaketan ez ziren bolbora erabiltzen hasi. Hona hemen garai haietako adibide bat:

(itzul.) "... hiru edo lau Kontzejuetako bizilagun doilorrak [dira], mineralez osatutako altxor horiek kaltetuz euren buruak jaun eta jabe izendatu dituztenak, arau, norabide edo metodorik ...

Irakurri gehiago [+]