Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



ITSASUA LAÑO DAGO...

Itsasua laño dago
Baionako barraraño:
Nik zu zaitut maitiago
Txoriak bere umiak baño!

Gure oroiz aita dago
Lañopian gaueraño!
Nik zu zaitut maitiago
Arraitxuak ura baño!

Afaria suan dago
Bero-beroa sarridino:
Nik zu zaitut maitiago
Egur onak sua baño!

Izar xuriz mila dago
Iparretik hegoraño:
Nik zu zaitut maitiago
Ilargiak gaua baño.

Lo egizu, egizu lo
Deskantsuan bihar artio:
Nik zu zaitut maitiago
Gau beltzean loa baño!

Orai haurra hor lo dago:
Lo egizu, aingeruño
Nik zu zaitut maitiago
Zure aitak nihaur baño.

Anonimoa.
XVIII - XIX. mendeak

Bidarte - Getaria - Donibane Lohizune - Ziburu - Zokoa

Lapurdiko kostaldeko xendran
Urhabia hondartzaren bila.
Urhabia hondartzaren bila.
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(56,706 byte)

Bidarteko ERRETEGIA HONDARTZA txikitik abiatuko gara. Autoentzako egokitutako estazionaleku bateraino iritsiko gara (autobusek ezin dute bertaraino jaitsi), eta hementxe hasi eta Hendaian amaitzen den Lapurdiko itsasertzeko xendran sartzeko lehendabiziko sarrera topatuko dugu (zidor osoa LITTORAL markarekin zedarriztatuta dago). Guk ordea, gaurkoan, Zokoan amaituko dugu gure ibilaldia.

Hondartza utzi, eta baso trinko baten azpian dabilen eskailera txukunez hornitutako zidor batetik igoko gara. BIDARTE herrialdea kokatzen den gainaldera igotzen ari gara, herrixkaren muina muino baten gainean kokaturik dago-eta.

Corniche de la Falaise kalera iristean, eskuinerantz egingo dugu bira eta bertatik jarraituz izen berexiak dituzten etxe dotoreen ondoan igaroko gara (Kaioa, Itxasgaina, Utopia, Zer Bakia, Itsasmendi... ), etxez-etxe jarraituko dugu tartean. Aldapatxo bat jaitsi eta kaperatxo bat eta gurutze bat dagoen ordeka bateraino iritsiko gara...; azkenik URHABIA HONDARTZA handiraino jaitsiko gara. Iritsi baino lehen, paisaia deskribatzen duen TAULA PANORAMIKO bat topatuko dugu (inguruko mendiak, herriak... deskribatzen dituena). Hondartza oso luzea da, eta zalantzarik gabe hondarretik ibiltzeko aukera emango digu. Hondartzan bertan URHABIA izeneko erreka itsasoratzen da (gorago, Senperen edo Ustaritzen, errekak Apalagako erreka izena du). Hondartza honek badu berezitasun bat, barnealdean zenbait duna interesgarri gorde izatearena hain zuzen, izan ere, bertan beste espezieren artean, Cakile maritima eta Honcknya peploides landareak aurki daitezke. Erreka zeharkatzea zubi batetik igaroz egingo dugu eta berriz hondarretik ibiliz jarraituko dugu seinale berri bat topatu arte. Hondartza abandonatu eta eskaileretatik igoz, kale batera iritsiko gara. Parlamentia kaletik jarraituko dugu (bertan Mendi-gaina etxea, Bellevue, Ilhunabarra... etxeen ondotik) eta zenbait minuturen igaro ondoren, PARLAMENTIA hondartzaraino iritsiko. Aurretik SAN JOSE KAPERA ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2008ko apirilak 11

Biba Pellot! Biba Festa!

XVII. mendetik aurrera, Euskaldun anitzek arrantza utzi zuten bidaiak Frantziako Erregearen zerbitzuko egiteko. Horretarako, beharrezkoa zen Almirantegoaren marka-letra bat lortzea eta arau zorrotzak errespetatzea: ontzia 'harrapaketa ontzat' deklaratua izan behar zen zamaketa saldu ahal izateko. Lapurreta egiten zuena hiltzera kondenatua izaten ahal zen. Beste hitzean, abordajea legezkoa zen, lapurreta ez. Hendaiako ETIENNE PELLOT kapitaina, 'Montvieux' ezizenekoa, Inperioaren kortsariorik ezagunena izan zen. Hainbat azerikeria erabiliz, bere biktimak engainatzen zituen. Itsasontzi bat ...

Irakurri gehiago [+]