Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



PIC DU MIDI d'OSSAU MENDIAREN KONDAIRA...

Han goian, mendian, bi anaia bikiak bizi ziren: JEAN anaia txikia eta umoretsua, eta PIERRE, handia eta malenkoniatsua.

Artzainak zirelarik, mendizale banaezinak, ez ziren beste nehorekin harremanetan jartzen. Beren artaldeak eramateaz gain, kanpotik haranean sar litezken inbasioei aurre egitea helburua zuten.

Gau batean, ardi eta ahuntzak zaintzen ari zen bitartean, Pierrek lurraren sakontasunetik zetorren zarata ikaragarri bat entzun zuen.

Zoraturik, abereak ikaratuta ihes egin zuten., gertatutakoa sorginek egindako txantxa bihozgabe bat izango zelakoan, Pierrek bordaren ingurua zaintzeko laguntza eskatu zion Jean anaiari.

Orduan, aker batek Jean anaiaren atzetik jarraitu, kosk egin eta lurrera bota zuen. Pierre anaia laguntzera lasterka joan zitzaion, baina, sorgin bat ageri eta bi artzainak haren lurrazpiko mundura eraman zituen.

Anaia bikiak infernuetan zeuden bitartean, kanpotarrak harana inbaditu zuten eta bertan bizi zen oro, gizakiak edo abereak, hiltzen hasi ziren. Uharrak kolore gorriz margotu ziren. Odolak mendia zipriztindu zuen.

Bat-batean, egindakoa konponezina izan zedin baino lehen, Jean eta Pierre sumenditik atera ziren, sekulakoak, mugagabeak, bata bestearen ondoan, beren suzko ezpatak astindu eta inbaditzaileen gorputzetan zartatu zituzten.

Balentria eternitatean finkatuz, sorginek anaia bikiak harri bihurtu zituzten, gerora, banaezinak izango ziratekeen Ossau Haraneko Grand Pic y Petit Pic tontorretan bihurtuz.

L'Araille estazionalekua - Pombie Aterpea - Bious-Artigues Aintzira - Pic d'AYOUS(2.288 m) - Ayouseko Aterpea - Pic de PEYGERET (2.487 m) - L'Araille estazionalekua

Midiko Tourra - Ayouseko aintziren Tourra.
Lac Roumassot...
Lac Roumassot...
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(77,611 byte)

PIC DU MIDI d'OSSAU MENDIAREN BIRA Pirinioetan egin dezakegun zeharkaldirik ederrenetariko bat da, eta mendizale orok noizbait behinik behin egin behar du. Oraingoan proposatu dugun ibilbidea BIDE KLASIKOAren eta "AYOUSEKO AINTZIREN TOURRA"-ren arteko konbinaketa dugu. Ez gara mendi malkartsu honen tontorrera igoko, baina horrexegatik, ibilbidea amaitzean lortutako gogobetetzea ez da txikiagoa izango, mendia gorteiatuko baitugu, bere inguruan "dantzatuko" gara, haren profil guztiak miretsiko ditugu, aintziretan islaturik ikusiko dugu, behin eta berriz aho zabalik utziko gaitu.

Bi egun ditugunez, Ayouseko aterpe politean egingo dugu lo. Ibilbideak ez du zailtasunik erakusten; ia 1.000 metroko desnibela da egun bakoitzeko, baina orain ez gaitezen horretaz kezkatu.

Larunbata, uztailak 12
L'Araille estazionalekua - Pombie aterpea - Bious-Artigues Aintzira - Ayouseko aintzira eta aterpea

L'ARAILLE ESTAZIONALEKUA (1.775 m).
PORTALETetik (1.794 m) kilometro batera, frantziar isurialdean dagoen estazionalekutik irtengo gara. Arazorik gabe, pista batek ANÉOU (1.709 m) estazionalekura eramango gaitu, eta bertatik hasiko gara igotzen POMBIE aterperako bide klasikoa jarraituz. Informazio-panelek PIRINIOETAKO PARKE NAZIONALEAN sartzen ari garela ohartaraziko gaituzte, ez dugu ez ibilbidea kokatzeko arazorik izango; errekasto baten gaineko ZUBI bat zeharkatuko dugu eta igotzen hasiko gara; ondoren Midia gure bistatik desagertu zaigu, estaltzen digun belarrezko mazela batetik igotzen hasiko baikara; SENESCAUren (1.812 m) BORDAtik igaroko gara; geroago, SOUM DE POMBIE (2.129 m) LEPOra iristean, pendiza gogortuko da. Honen ondoren Midiaren haitz-puska ikusi ahal izango dugu berriz, baita Pombieko aterpea ere; Pombie aldera jarraituko dugu; lepoan, gure ezkerraldean L'ILOU LEPOra doan zidorra atzean utzia izango dugu: bide hau bigarren egunean ihesbide gisa erabili ahal izango duguna eguraldi oso txarra baldin ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2008ko uztailak 8

Midi d'Ossau mendia, sartaldeko Pirinioetako mendien erregea.

Pirinioetako bi aldeak lotzen dituen PORTALETeko (1.794 m) komunikabide zaharraren, dagoeneko garai zaharretan Frantzia eta Espainia lotzen zituen antigoaleko pasabidearen ondoan, MIDI d'OSSAU mendia (2.884 m) dago, eta bakardadean altxatuz erakusten duen dotoreziagatik, nabarmendu da beti inguruko mendien artean. Arraro bada ere, bestelako mendietatik urrun bakarti ageri da Midia, eta kolore beltzekoa da, baita neguaren garai gorrienetan ere, haren formen bertikaltasunak ez baitu elurrik horma eta ertzetan metatzen uzten. Zalantzarik gabe, sartaldeko Pirinioetako mendien erregea da. ...

Irakurri gehiago [+]