Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Ińaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Jatorri alemaniarreko KONDAIRA

Errolanen porrota eta heriotzaren ostean, Carolus Handia Lepoederrera igo omen zen, oraindik bustita dirauen harri baten ondoan ilobaren heriotzagatik negar egiteko. Ondoren, aingeru batek aholkaturik, erreinuko dontzeilak deitu zituen eta horietarik 53.066 haren deialdira etorri zitzaizkion, guztiak gerlarien gisara jantzirik. Musulmanek hauek ikustean, enperadorearen laguntzaz egiazko gudarostea osatzen zutelakoan, ikarati, errenditu eta bataiatzeari men egin zioten.

Orduan, dontzeilak Luzaidera joan eta oihan baten ondoan lotaratu ziren. Biharamunean esnatzean, haien lantzak lorez beteriko zuhaitzetan bilakatuak ziren, egun "lantzen oihana" izeneko basoa osatzen dutelarik.

Orreaga - Lepoeder lepoa - TXANGOA (1.471 m ) - Bentarteko lepoa - LEIZATHEKA (1.409 m) - BEILLURTI (1.113 m) - Arnegi.

Orreagatik Arnegira, Napoleonen Bidea jarraituz.
Done Jakue Bidea Lwówek Slaski herrian (Polonia)
Done Jakue Bidea Lwówek Slaski herrian (Polonia)
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(29,127 byte)

ORREAGA (Roncesvalles, Roncevaux - 952 m).
OSPITALE eta SANTUTEGI ezagun eta zaharretik irtengo gara [0:00h]) eta kontrako norabidean GR-65 (Done Jakue Bidea) hartuko dugu, I.-eko noranzkoan Ibañeta Mendatera igoko delarik. Orreagako multzo monumentalak egun berri baterako bisita bereizia merezi du. XII. mendearen amaieran eraikitako SANTA MARIA KOLEJIATArekin, ospitale zaharreko eliza bera, guztiz gotiko den Nafarroako lehen eraikina, Antso VII.a Azkarrak eraikitzeko agindua. Gordetako eraikinetatik zaharrena, SANCTI SPIRITUS KAPERA dugu, baita KAROLUS HANDIAREN SILO bezala ezaguna, tradizioaren arabera, erromes anonimoren hezurrekin batera, Orreagako Batailan hil omen ziren Frantziako hamabi pareen hezurrak nahasturik dituen hezurtegia. Haren ondoan, DONE JAKUE edo ERROMESEN ELIZA dugu, XIII. mendeko tenplu gotikoa, zeinaren kanpai-horman Salbatore ezkila zintzilik dagoen (Ibañetako kapera zaharreko ezkila hain zuzen), erromesak ilunpean edo lainopean gidatuz, arratsaldetik gauerdira jotzen zuen ezkila. Gune arkitektonikoak hainbat eraikin zibilekin osatzen da: ospitale berria, errota zaharra, Itzandegia etxea, benefiziodunen etxea eta ostatua eta museo-liburutegia.

IBAÑETA MENDATEA Europa kontinentaletik Penintsula Iberikoan sartzeko pasabide garrantzitsuenetariko bat dugu, eta hala aditzera ematen dute oso garai desberdinetan hemendik igaro diren inbasio zein jende-migrazio ugariek: Ibañetatik igaro ziren NEOLITIKOko EHIZTARI NOMADAK; halaber, K. a. VII. mendean hemendik nagusiki igaro ziren ZELTEN MIGRAZIOAK penintsula iberiarreko bidean, inbasio baketsuan penintsulan burdinaren kultura eta hizkuntza berria sartu zutenak, bertoko herrietako ohitura eta sinismenetan eragin handia izanez. ERROMATARRAK ere pasabide erraz honetatik sarri igaro ziren geroago; Ibañetatik, edo Lepoederretik -historiagileen arabera- igaro zen (Bordele - Astorga) GALTZADA ERROMATAR zaharra, Donazaharreko hiribildua eta Iturissarako galtzada zeraman Aurizberri herria lotzen zituena. Erromatar Inperioaren akabera ekarriko zuen HERRI BARBAROen inbasioak penintsulan hainbat ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2008ko irailak 7

Done Jakue 'Bideak'

Done Jakue Bidea Penintsula Iberikoa eta Europa osotik abiatuta, Santiago de Compostela hiriburura, Jakue apostoluaren erlikiak gurtzearren, erromesek egiten duten bidea da. Erdi Aroan zehar oso bide erabilia izan zen, geroago pixka bat ahaztua izan eta egun berriz indar handia hartu izan du. Askotan, bideak iraganeko Erdi Aroko galtzada zein galtzada erromatarrekin bate egiten zuen, baita transhumantzia zein merkataritzarako bideen ibilbideekin ere. Done Jakue Bidea UNESCOk GIZON-EMAKUME GUZTIEN ONDARE gisa ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2008ko irailak 7

Liber Sancti Iacobi liburua (Done Jakueren liburua).

Inde circa Portus Cisereos t habetur tellus Basclorum, habens urbem Baionam in maritima versus VIImtrionem. Hec terra lingua barbara habetur, nemorosa, montuosa, pane et vino omnibusque corporalibus alimentis desolata, excepto quia malis et sicera et lacte est consolata.[...]

[...] Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant urcia; Dei genitricem andrea Maria; panem orgui; uinum ardum; carnem aragui; piscem araign; domun echea; dominum domus iaona; dominam andrea; ecclesiam elicera; presbiterum belaterra, quod interpretatur pulcra terra; triticum gari; aquam uric; regem ereguia; Sanctus Iacobum iaona Domne Iacue. [...]

Codex Calixtinusaren V. Liburuaren VII. Kapituluaren lagina.



LIBER SANCTI IACOBI XII. mendean idatzitako liburua da eta Jakue Apostoluarekin eta honen hilobira egindako pelegrinazioarekin zerikusia duten hainbat testu desberdinekin osatuta dago. Bost liburuz eta bi eranskinez osaturik dago:

  • I. liburuak konpilazio osoaren erdia baino gehiago betetzen du eta kulturako erabilgarri diren sermoiak eta liturgia-elizkizunak ditu barnean;
  • II. haren mirarien hogeita bi deskribapen eskaintzen ditu.
  • III.a, guztietatik laburrena, santuaren gorputzaren Jerusalemetik Galiziarako garraioaz mintzatzen da, baita ehortz-tokiari buruz ere;
  • Laugarrena Turpin edo Sasi-Turpinen Kronika da, Carolus Handiaren Hispanian sartzea deskribatzen du, epikoak diren balentria batzuk azalduz, Orreagako porrota eta Errolanen heriotza, beste zenbait gertaerarekin batera.
  • V.a, FRANTZIATIK ETORRITAKO ERROMESENTZAKO BIDAIA-GIDA bat zen Tours - Poitiers - Bordele - Orreaga - Iruńea - Logrońo - Burgos - Leon - Santiago ibilbidea burutuz. Atal honetan Euskal Herriak, inguruko herriekin konparatuz (Gaskoina, Gaztela, Galizia), toki berezia jasotzen du, deskribapen zabal ematen baitio egileak testuotan.

Testuan NAUARRI DELAKOAK 'nafarrak' (egungo hegoaldeko euskaldunak) eta BASCLI DELAKOAK 'baskoak' (egungo iparraldekoak) DESBERDINTZEN DIRA (orobat tellus Nauarrorum 'nafar lurraldea' eta tellus Basclorum 'baskoen lurraldea'); liburua kultura duen pertsona batek idatzia da, bidean zehar modu aski negatibo eta iraingarrian deskribatzen ditu bidean bisitatzen dituen biztanle xumeak (autoreak soilik frantsesez mintzo edo ohitura frantsesak dituzten herriak hartzen ditu zuzentzat). Dena dela ere, aurreiritzi hauek alde batera utziz, guztiz interesgarria da testua XII. mendean Euskal Herriko egoera soziala nolakoa zen ezagutzeko, baita inguruko herriak ezagutzeko ere.

Batzuetan CODEX CALIXTINUS liburua LIBER SANCTI IACOBI bezala izendatzen bada ere, bi kontzeptu hauek desberdintzea komeni zaigu. Liber Sancti Iacobi delakoa liburuaren edukiari dagokio, zeinaren zenbait eskuizkribu desberdin atera ziren, Codex Calixtinus dela guztietarik nabarmenena, Santiago de Santiagoko katedralean gorderik dagoena (eskuizkribu hau XII. mendekoa da eta CALIXTO II. AITA SANTUari egozten zaio liburua idazti izana). Liber Sancti Iacobi bezala ezagutzen dugun konpilazioa nork bere garai desberdinetan erredaktatua izan zen, eta 1135 urtearen ingururako konfiguraturik egon liteke. Honen autore gisa AYMERIC PICAUD apaiz frantsesa hartu izan bada ere, egun ezin daiteke ziurtatu bera izan zenik egilea.

Ezagutzen ez duenarentzat, gaztelaniaz eta euskaraz eskainiko dugu Liber Sancti Iacobiaren V. Liburuaren VII. Kapituluaren itzulpen osoa, Gaskoniako eta Euskal Herriko baita herri hauetako jendeen XII. mendeko deskribapena ematen baitu liburuak. Egin kasu euskaraz idatzitako hitzei (ia Donemiliagako Glosen garaian idatziak) baita euskaldunoi proposatzen dien ETNOGENESI bitxiari ere.

Informazio iturri nagusia: http://es.wikipedia.org/wiki/Camino_de_Santiago. Informazio gehiago web berean.

[-] Itxi 
Eranskina (3)

2008ko irailak 7

VII. KAPITULUA: Done Jakue Bideko jendeen ezaugarriak eta herrialdeen izenak.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2008ko irailak 7

Errolan eta Orreagako Bataila.

Irakurri gehiago [+]