Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Jatorri alemaniarreko KONDAIRA

Errolanen porrota eta heriotzaren ostean, Carolus Handia Lepoederrera igo omen zen, oraindik bustita dirauen harri baten ondoan ilobaren heriotzagatik negar egiteko. Ondoren, aingeru batek aholkaturik, erreinuko dontzeilak deitu zituen eta horietarik 53.066 haren deialdira etorri zitzaizkion, guztiak gerlarien gisara jantzirik. Musulmanek hauek ikustean, enperadorearen laguntzaz egiazko gudarostea osatzen zutelakoan, ikarati, errenditu eta bataiatzeari men egin zioten.

Orduan, dontzeilak Luzaidera joan eta oihan baten ondoan lotaratu ziren. Biharamunean esnatzean, haien lantzak lorez beteriko zuhaitzetan bilakatuak ziren, egun "lantzen oihana" izeneko basoa osatzen dutelarik.

Orreaga - Lepoeder lepoa - TXANGOA (1.471 m ) - Bentarteko lepoa - LEIZATHEKA (1.409 m) - BEILLURTI (1.113 m) - Arnegi.

Orreagatik Arnegira, Napoleonen Bidea jarraituz.
Done Jakue Bidea Lwówek Slaski herrian (Polonia)
Done Jakue Bidea Lwówek Slaski herrian (Polonia)
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(29,127 byte)

ORREAGA (Roncesvalles, Roncevaux - 952 m).
OSPITALE eta SANTUTEGI ezagun eta zaharretik irtengo gara [0:00h]) eta kontrako norabidean GR-65 (Done Jakue Bidea) hartuko dugu, I.-eko noranzkoan Ibañeta Mendatera igoko delarik. Orreagako multzo monumentalak egun berri baterako bisita bereizia merezi du. XII. mendearen amaieran eraikitako SANTA MARIA KOLEJIATArekin, ospitale zaharreko eliza bera, guztiz gotiko den Nafarroako lehen eraikina, Antso VII.a Azkarrak eraikitzeko agindua. Gordetako eraikinetatik zaharrena, SANCTI SPIRITUS KAPERA dugu, baita KAROLUS HANDIAREN SILO bezala ezaguna, tradizioaren arabera, erromes anonimoren hezurrekin batera, Orreagako Batailan hil omen ziren Frantziako hamabi pareen hezurrak nahasturik dituen hezurtegia. Haren ondoan, DONE JAKUE edo ERROMESEN ELIZA dugu, XIII. mendeko tenplu gotikoa, zeinaren kanpai-horman Salbatore ezkila zintzilik dagoen (Ibañetako kapera zaharreko ezkila hain zuzen), erromesak ilunpean edo lainopean gidatuz, arratsaldetik gauerdira jotzen zuen ezkila. Gune arkitektonikoak hainbat eraikin zibilekin osatzen da: ospitale berria, errota zaharra, Itzandegia etxea, benefiziodunen etxea eta ostatua eta museo-liburutegia.

IBAÑETA MENDATEA Europa kontinentaletik Penintsula Iberikoan sartzeko pasabide garrantzitsuenetariko bat dugu, eta hala aditzera ematen dute oso garai desberdinetan hemendik igaro diren inbasio zein jende-migrazio ugariek: Ibañetatik igaro ziren NEOLITIKOko EHIZTARI NOMADAK; halaber, K. a. VII. mendean hemendik nagusiki igaro ziren ZELTEN MIGRAZIOAK penintsula iberiarreko bidean, inbasio baketsuan penintsulan burdinaren kultura eta hizkuntza berria sartu zutenak, bertoko herrietako ohitura eta sinismenetan eragin handia izanez. ERROMATARRAK ere pasabide erraz honetatik sarri igaro ziren geroago; Ibañetatik, edo Lepoederretik -historiagileen arabera- igaro zen (Bordele - Astorga) GALTZADA ERROMATAR zaharra, Donazaharreko hiribildua eta Iturissarako galtzada zeraman Aurizberri herria lotzen zituena. Erromatar Inperioaren akabera ekarriko zuen HERRI BARBAROen inbasioak penintsulan hainbat ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2008ko irailak 7

Done Jakue 'Bideak'

Done Jakue Bidea Penintsula Iberikoa eta Europa osotik abiatuta, Santiago de Compostela hiriburura, Jakue apostoluaren erlikiak gurtzearren, erromesek egiten duten bidea da. Erdi Aroan zehar oso bide erabilia izan zen, geroago pixka bat ahaztua izan eta egun berriz indar handia hartu izan du. Askotan, bideak iraganeko Erdi Aroko galtzada zein galtzada erromatarrekin bate egiten zuen, baita transhumantzia zein merkataritzarako bideen ibilbideekin ere. Done Jakue Bidea UNESCOk GIZON-EMAKUME GUZTIEN ONDARE gisa ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2008ko irailak 7

Liber Sancti Iacobi liburua (Done Jakueren liburua).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2008ko irailak 7

VII. KAPITULUA: Done Jakue Bideko jendeen ezaugarriak eta herrialdeen izenak.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2008ko irailak 7

Errolan eta Orreagako Bataila.

[...] Bainan arrokak biribilkolika erortzen dira, tropak lehertzen dituzte. Odola xurrutan badoa, haragi puskak dardaran daude. Oh! zenbat hezur karraskatuak! Zer odolezko itsasoa!
[...] Gabaz arranoak joanen dira haragi puska lehertu horien jatera. Eta hezur horiek oro xurituko dira eternitatean.

ALTABIZKARKO KANTUA (Garay de Monglave).



Arrokak, zuhaitzak eta zeruko txoriak izan daitezela nire gudarosteak!

CAROLUS HANDIA (KARLOMAGNO).



Botxü handien artian
ützirik heben txilintxau,
Desara llabürrez die
goithü zalhe armada hau.

Ezpata ehaile batez
aldez-alde bulharra joik
Haitzarte horietan niz
arrunt hedaillo etzanik.

Hiltzean Errolanek IBAÑETA PASTORALean kantatutako azken bertsetak.
(Zuberoa, 1978. urtea - JUNES CASENAVE HARIGILE)



Carolus Handiaren porrotak eta Done Jakue Bideak CHANSON DE ROLAND delakoan eta Picaud Erromesaren Gidan (XII. mendeko CODEX CALIXTINUS liburuan) hurrenez hurren islaturik, ORREAGA, Euskal Herria piriniarraren sinbolo historikoa Europa osoan zabaldu zuten.

Orreagako bataila askoren artean beste bat baino ez zen izan, izan ere garai haietan gauza erabat normala zen gudukatzea, baina Chanson de Roland kantak gertaera handietsi zuen eta historia kondaira epikoan bihurtu, aski deformaturik hala ere. Dena dela, errealitatea ordea bestelakoa da, izan ere batailak literatura- eta kondaira-oihartzun handiagoa izan zuen historikoa baino. Egun, garaipenaren protagonistak aski eztabaidatuak izan dira eta, zenbait historiagilek Anso[1] haranean ere kokatu dute batailaren kokapena. Dena dela, gainbegira dezagun istorio hau sakonki ez bada ere.

756. urtean KORDOBAKO EMIRERRIAn ABD AL RAHMAN I.ren kokatzeak ondorengo urteetan arrazoi desberdin askorengatik, batez ere, boterea berreskuratzeagatik, Ebro ibai-arroko gobernatzaile musulmanen artean konspirazio eta matxinada ugari sortarazi zituen, ZARAGOZA hiriburua konplotaren epizentroa zelarik. 777an konspiratzaileek CAROLUS HANDIAri laguntza eskatu zioten: laguntzen bazien, haren subiranotasuna onartuko zuten eta protektoratu gisa hiri batzuk eskainiko zizkioten. Erregeak, jarrera inperialista eta espantsionista izanik, Kordobako emirerriaren lurretan, eta horren ondorioz penintsulako lur zabal handian domeinua zabaltzearen ideiaz erakarririk, gudaroste handia batu eta 778ko udaberrian Zaragozarako bidean jarri zen. Baina hara heltzean gauzak okertu ziren, izan ere musulmanek ez zioten hirian sartzen utzi; errege frankoak ostera hiria ez setiatzea erabaki zuen. Kontu honek guztiak bestelako helburuak izango zituela susmo txarrak izanik, Frantziara itzultzea erabaki zuen, musulman batzuk bahitu eta berarekin preso hartuz. IRUÑEtik igaro zen eta bertako murruak birrindu zituen, barneko biztanleen, baskoien eta sarrazenoen ihesaldia sortaraziz; ondoren, PIRINIOETAra zuzendu zen gudarosteekin batera. Abuztuan armada frankoa Pirinioak zeharkatzeko prestatu zen, bi zutabetan banatuz. KRONIKA KAROLINJIOen eta EGINARDOren, Carolus Handiaren biografoaren arabera, IBAÑETAtik igaro zen zutabeak mendien gain garaienetan kokatutako baskoien segada jaso zuen; baskoiek haranetako mehartasunean zihoazen frankoak eraso, eta literalki birrindu zituzten, ia guztiak akabatuz, baita ERROLAN ere, Bretainiako Markako dukea, eta Eggihardo seneskala, Palatino Anselmo kondea eta beste hainbat noble hauekin batera. Jukutria gaiztoa amaituta, baskoiak mendietan zehar sakabanatu ziren, aztarna txikiena ere utzi gabe. Batailaren bertsio honetan heroiak soil-soilik baskoiak izan ziren, eta kronika karolinjioen arabera "Akitaniako baskoiak" gainera, Carolus Handiak menderatuak 769. urtean; hegoaldeko baskoiei 'hispani vascones' izena ematen zieten-eta. Nehork ez zituen mendi eta haran haiek eurak bezala ezagutzen.

Baina IBN-AL-ATHIR-en urte-liburuen arabera, Carolus Handiak gatibu zeraman Sulayman [2], eta honen semeek batailan aita askatzea lortu zuten, eta honexek ekarri du ostera zenbait historiagilek, horien artean Menéndez Pidal, Orreagan baskoiak eta musulmanak elkarrekin frankoen kontra gudukatu zirela baieztatzera. Baskoiak zelatan, mendi, baso eta harkaitzetatik erasoan eta musulmanak, Zaragozatik gudarosteen gibeletik, frankoen atzeguardiatik jarraitu zutenak. Hondamendiaren berri jaso ostean Carolus Handia Orreagara itzultzean, gudarosteen hilotzak baino ez zituen aurkitu, erasotzaileen aztarnarik ere ez bertan.

Ibañeta gainean, ustez Errolan hil zen tokian, Carolus Handiak DONE SALBATOREREN KAPERA altxatu zuen; gaur egun bertan Errolanen omenezko oroitarri bat dago, baita kapera moderno bat ere.

Baina, kontuak ez dira hemen geratzen, istorio gehiago baitugu kontatzeko: Chanson de Roland testua, Turpini istorioa, Donemiliaga Kukulako 39. eskuizkribua, Altabizkarko Kantua...

Errolanen Kanta (LA CHANSON DE ROLAND) gesta-kanta bat dugu. Horrela deitzen dira eskuarki anonimoak izanik, jendaurrean kantatuak izateko helburua duten eta gertaera gogoangarri, heroiko eta epikoak kontatzen dituzten olerkiak.

Frantzian eta Espainian gesta-kanta ugari dago. Eta horietako bat, Errolanena, lehena dugu, 1060. urtearen inguruan idatzia hain zuzen; beraz, Orreagako bataila izan eta ia 300 urte geroago idatzia, gertaerak eta pertsonaiak aldatu eta desitxuratu daitezen denbora aski luzea hain zuzen. Horrela, Carolus Handia Espainiara joango da Gurutzada Santua egiteko moduan berau musulmanen boteretik askatzeko, Santiago apostoluaren hilobia bilatu eta erreskatatzeko eta penintsula osoan zehar fede kristaua zabaltzeko. Zazpi urteko guduaren ostean Espainia menderatuko die mairuei. Zaragoza da, Marsilio erregearen hiria, egoerari eusten dion bakarra. Ganelon, Errolanen aitaginarreba, suhiarekin harreman onik ez zituena, azpikerian traizioa hausnartu eta Marsiliorekin akordio batera iritsiko da. Honek Carolus Handiari direnak eta ez direnak emango dizkiola hitzemango dio eta Frantziara itzultzea deliberatuko du. Egun batzuk geroago, Marsiliok agindutako armada boteretsu batek haren gibeletik segika irtengo da. Euskal erasotzaileak 400.000 sarrazeno musulmanetan bihurtuko dira eta armada frankoaren atzeguardiaren gainean eroriko dira.

Errolan, Frantziako zalditeriaren gaina eta loreak lagunduta, titan bat bezala borrokatuko du eta gudarosteen gehiengoari laguntza eskatzearren OLIFANTEa (adarra) erabiltzeari uko egingo dio; azkenik porrota datorrela susmatzean, adarra joko du, eta hain indartsu jo ezen burmuina lehertuko zaion. Errolan, hil baino lehen, DURANDARTE ezpata arroka baten kontra gogor joz apurtzen saiatuko da arerioaren eskuetan eror ez dadin; baina ezpata ez da apurtuko, arroka hautsiko da ordea. Istorioak aurrera jarraitzen du eta azkenik Carolus Handiari San Gabriel goiaingerua agertuko zaio.

Chanson de Roland delakoan pertsonai nabarmenetako bat TURPIN APEZPIKUA dugu. Carolus Handiarekin guda egiten Turpin izeneko apezpikurik izan zenik ez badu orain arte nehork egiaztatzerik izan, bai ordea Saint Denis-eko abadian Turpin edo Tilpin izeneko fraide bat bazela, 800. urteko irailean zendua, Erroman Carolus Handiaren koroatzea baino hilabete batzuk lehenago hain zuzen. Jatorrian, Codex Calixtinus laugarren liburuak 'Carolus Handiaren eta Errolanen Historia' izena zuen, baina aspaldidanik "Turpini kronika" bezala ezaguna izan da, Turpin artzapezpikuari egotzi baitzaio kapitulua idatzi izana, pertsonai hau aukeratu baitzuten liburuaren autore, kopiatzaile edo konpilatzaileek honen sinadurarekin izena lor zezan, bestela monasterioetan nekez sartzerik izango zuen kontakizuna delako. Chanson de Roland kanta eta Turpini Kronika Orreagako batailak eragindako bi deformazio handienak dira.

DONEMILIAGA KUKULAko 39. ESKUIZKRIBUan, data zehatzik ez badakigu ere XI. mendea baino lehenago alfabeto bisigodoan idatzitako dokumentuan, Carolus Handiaren itzulera halaxe kontatzen da: "Baina gudarostea Orreagako mendatea zeharkatzen ari zenean, Erroldan mairuek hil eta akabatu zuten".

ALTABIZKARKO KANTUAk XIX. mendean sortutako beste istorio bitxi bat dakarkigu aditzera. Benito Lertxundik musika jarritako olerkia dugu bera, eta Orreagari dedikaturik, 80. hamarkada inguruan argitaratu zuen binilozko disko bikoitzean kantari ezagunak. Itzal handiko A. CAMPIONen lehen lan literarioa BALADA ÉPICA DE ORREAGA idazlana izan zen, 1877an idatzitakoa hain zuzen; mende erdia lehenago, Monglavek idatzitako Altabizkarko Kantuaren bertsio berria baino ez zen. EUGENE GARAY DE MONGLAVE, ordea, Baionako kazetari bat zen eta 1834ean euskal doinua, Orreagako balada epikoa hain zuzen, zekarren artikulu bat idatzi zuen. Bere esanetan, abestia belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmititzen omen zen; kantorea Garat Kondearen etxean idatzita ikusi zuela esan zuen. Dena dela, errealitatea guztiz bestelakoa zen: Monglave, Parisen euskaldunen artean egindako biltzar batean, kantorea idatzi zuen, asmatu egin zuen, eta frantsesez idatzi; ondoren LOUIS DUHALDEk euskarara itzuli zion. Iruzurra literatura-ikertzaile zen apaiz protestante batek aurkitu zuen.

Eukeni Olabarrietak idatzitako testua (TU Lankide Aldizkaria - originala gaztelaniaz idatzia).



[1] NOTA ANEXA AL TEXTO ORIGINAL: Algunos autores en cambio, proponen como posible emplazamiento de la batalla la Potxe o Foz de Txintxurrenea (en la cuenca del río Urrobi), profunda y estrecha y actualmente completamente anegada por las aguas del pantano de Itoitz; fue uno de los tres enclaves calificados como reservas naturales de aves que posteriormente fueron recalificados (a la baja) para la construcción del nuevo pantano.

[2] Sulayman ben al-Arabí, Valí o Gobernador de Barcelona. Más información en: http://es.wikipedia.org/wiki/Sulayman_ben_al-Arab%C3%AD

[-] Itxi