Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Atsegin ezti gozo-gozoa
bord'inguru xakonean
egarriyaren asekai dagon
iturritxo gardenean.
Kezka larriei ateak itxi,
uxatu guzik batean,
maiztar illunik ez izan iñoiz
nere biotz barrenean.
Ixil osoa... Iñoren zantzu
gaiztorik ez beñere an,
ametsak lagun, amets egin, bai
¡amets!... mendi magalean.
Ori nai nuke, ezerez geigo
bizi naizen bitartean.
Gero... ezurrak arri biyurtu
Uzturre-mendi gañean,
ta ni naizen au betiro bizi...
oztiñ eder zabalean.

EMETERIO ARRESE
(Tolosa -Gipuzkoa-, 1869/03/03 - 1954/04/07).

Amasa (Villabona) - LOATZU (635 m) - UZTURRE (730 m) - BELABIETA (699 m) - Amasa (goizeko ibilaldia).

Amasako mendialdeko ibilbide zirkularrean.
Loatzutik behera
Loatzutik behera
—© Ostadar MT—
Egin klik handiago ikusteko
(108,249 byte)

AMASAko herrigunea Villabonakoa baino lehenagokoa da, eta baliteke haren aurretik beste bat Amasakoa baino gorago izatea. Amasako kolazio edo kontzejua 1385ean agertu zen lehen aldiz historian, Tolosarekin bat egiteko aitortutako gutunean, hain zuzen. Amasa Tolosari batu zitzaion, baina bere autonomia ekonomiko eta administratiboa mantendu zuen.

VILLABONA 1398ko Gipuzkoako Batzar Orokorretan azaldu zen lehen aldiz herri gisa eta AMASA izan zen haren sorburua: Amasako hainbat biztanle behera (Villabona 61 metrotan kokatzen da) jaitsi ziren, hau da, Gaztela Frantziarekin -Segura, Tolosatik, Villabonatik, Hernanitik... pasatuz- lotzen zuen GALTZADAn, merkataritzan, eskulangintzan, bidaiarientzako zerbitzuetan eta abarretan aritzeko. Bada beste arrazoi bat jende haiek gerora Villabona izango zen eremuan kokatzeko: alegia, DONE JAKUE BIDEAn ari ziren milaka erromesentzako atsedenleku bat sortzea. Hasieran, bi herriek komunitate bat osatzen zuten eta San Martin parrokia, herri mendiak, burdinola, errota eta herri bideak batera erabiltzen zituzten. Garai haietan, Villabona Amasako auzo gisa sortu zen.

1480. urtean, HIRIBILDU-TITULUA lortu zuen Villabonak eta Amasako auzoa izateari utzi zion. Horren ondorioz, jurisdikzio zibil eta kriminaleko Alkate eta guzti lortu zuen, oraindik Amasak baino askoz ere biztanle gutxiago zituen arren. Egoera honek tirabira eta gatazka handiak sortu zituen bi kontzejuen artean. Hala, urte asko geroago, 1619/20an hain zuzen ere, biak batzea eta hiribildu bakarra sortzea erabaki zuten. Elkarturik, alkatea urtero txandakatzea erabaki zuten. Harrez geroztik, elkarrekin osatu dute herri bakarra... egun ofizialki Villabona izena duen herrian.

AMASA (134 m - 0h 00').
Elizaren ondoko plazatxoaren ondotik aterako gara eta HE-ko norabidea hartuz, ARRIAGA baserriaren ondoko bidegurutzerantz abiatuko gara. Panel informatiboa bertan (0h 05').

Bidegurutzean eskuineko ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2009ko urtarrilak 6

Uzturre, oroimenak (Martin Larramendi)

1972ko urrian amaitu eta inauguratutakoak dira auzolanean egindako Uzturreko gurutze eta ingururako bidea atontzeko lanak, eta El Diario Vasco egunkarian 2008/11/25an Martin Larramendik idatzitako testua dakargu gogora.

(itzul.) UZTURRE, OROIMENAK

36 urte igaro dira 1972ko urriaren lehen igandetik, izenik gabeko lagun askoren laguntzarekin, Uzturre gurutzerako sarbideak eta ingurua konpondu ostean, erromerian amaituz inauguratu zirenetik. Ehunka lagun igo ziren, meza egin zen, dantzariak, trikitilariak eta giro ezin hobea izan genuen. Egun zoragarria egin zuen. Enpresa batzuk, baranda eraikitzeko osagaiak eman zituzten, baranda bera Herrería Biyona enpresak egin zuen; Izaskunetik ahal urruneraino idi-gurdiz eraman zen, eta handik eskuz gurutzeraino (orduan ez zegoen pistarik), bertan muntatzeko. Enpresa batzuk langile bana eskaini zuten. Halaxe diot nik hau, ni langile horietako bat izan nintzen-eta. Aurreko aste osoan lanean aritu ginen, berria azkar zabaldu zen, erretiratuak egunero igotzen ziren eta koadrila zabala osatzen zuten. Hauek ere, lanean jarri ziren... aitzurrez eta palaz hornitu eta bidea konpontzeari... ekin zioten. Gurutzearen ingurunean lan-esparru zabala bihurtu zen. Egunero lagun berri gehiago lanera etortzen zen. Goizean, Izaskunen, materialak, hondarrez, porlanez... betetako zakuak banatzen genituen, eta bizkar-zakua beterik, denok gora abiatzen ginen. Baranda jartzeko, zuloak egin behar izan genituen, baina orduan bateriaz lan egiten zuen zulatzeko makinarik ez zegoenez, eskuz zulatu genituen: hura hirugarren munduko kontua ematen bazuen ere, halaxe egin genuen. Moduluak errematxeekin lotzen genituen. Ostiral eta larunbatean jendearen partehartzea handitu zen. Batzuk ordu batzuez lan egin zuten, beste batzuk ordea, egun osoz. Bazkaltzeko atsedena hartzen genuenean, jatekoa denon artean partekatzen genuen. Jaistean, bertan izandako lanerako espiritu eta gogoaz zur eta lur geratu ginen. Tximistorratza jartzea ahaztu zitzaigulakoan nago. Zoritxarrez, egun haietan Uzturre gurutzearen inguruan izan zen elkartasuna ez litzateke gaur egun berriz emango. Egun hartatik aurrera, lan egin eta gauzak egiteko lagun-talde batek 'Uzturreko lagunak' taldea sortuko zuen, ilusio eta gogo handiz gurutzean lan egin ondoren, baina hori beste istorio bat da.

Martin Larramendi


UZTURRE, RECUERDOS

Han pasado 36 años de aquel primer domingo de octubre de 1972, cuando por iniciativa de muchas personas anónimas, concluyó con una romería, el trabajo que se hizo en el entorno y accesos a la cruz de Uzturre. Cientos de personas subieron, hubo misa, dantzaris, trikitixas y buen ambiente. Hizo un día espléndido. Varias empresas, aportaron materiales para la elaboración del barandado, lo fabricó Herrería Biyona; desde Izaskun se transportó hasta donde se pudo en carro de bueyes y de ahí a mano hasta la cruz (entonces no había pista) para el montaje. Algunas empresas aportaron un operario, cada una. Relato esto porque yo fui uno de ellos. Estuvimos toda la semana anterior trabajando, la noticia corrió como la pólvora, los jubilados que subían todos los días y eran una cuadrilla amplia, también se incorporaron al trabajo... se armaron de azadas y palas y comenzaron a arreglar el camino, etc. El entorno de la cruz se convirtió en un campo de trabajo. Cada día se iban sumando más personas. A la mañana, en Izaskun, nos repartíamos los materiales, sacos de arena, cemento, etc., y con la mochila llena, todos para arriba. Para montar el barandado hubo que taladrar agujeros, entonces no había taladros de batería, se taladraba a mano, aquello era tercermundista pero se hizo. Los módulos se unieron con remaches. El viernes y el sábado la participación de la gente aumentó. Algunos estaban horas, otros todo el día. Cuando se paraba a comer se repartía entre todos. Cuando bajábamos nos quedábamos asombrados del espíritu de trabajo. Creo que se nos olvidó poner un pararrayos. Pero esa unión que hubo en torno a la cruz de Uzturre hoy no se volvería a dar. A partir de esa fecha, un grupo amplio de personas con ganas de hacer cosas crearon 'Los amigos de Uzturre', que tanta ilusión pusieron en la iluminación de la cruz, pero esa es otra historia.

Martin Larramendi

[-] Itxi