Martxoak 8 - Bizkaia: USANSOLO - UPO (547 m) - MANDOIA (637 m) - ELIZALDE (ZEBERIO)
Datorren martxoaren 8rako Ostadar Mendi Taldeak Bizkaian burutuko den ibilaldi ederra antolatu du. Oraingoan USANSOLOtik (150 m) irtenda, eta UPO (547 m) eta MANDOIA (637 m) mendiak igoaz, Elizalde (Zeberio) (125m) jaitsiko gara.
Nahiz eta mendi baxuak izan, kostaletik hain gertu egotean, osatu beharreko ibilbideak bista zabalak eskainiko dizkigu. Zailtasunik gabea da ibilbidea eta 5h 30'-tan bete daiteke: ia edonork egin dezake erraztasun osoz.
Irteera igandean bertan izango da, Zumarragako Parrokiatik goizeko 7:30etan hain zuzen.
Izena gure egoitza berrian eman daiteke -Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean, 2. solairuan-, astearte, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 8:00etatik 9:00etara, baita gure telefono zenbakian -943723385- edo ostadar@ostadar.org helbide elektronikoan mezu bat utziz (mesedez kontaktu telefonoa ere utzi).
Ibilbideari buruzko informazio gehiago, laster webgunean bertan (http://www.ostadar.org) jarriko dugu.
Irteera eguna: martxoak 8 (igandea).
Irteera ordua: goizeko 7:30etan.
Iraupena: 5 ordu t'erdi.
Tokia: Zumarragako eliza.
Testuaren deskribapena egun batzuk barru hemen eskura izango duzu.