Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



OJACASTROKO FORUA...

XIII. mende aldera dagoeneko Ojacastroko Haranak egituratutako biztanleria bazuen eta bertako biztanleak euskaraz bizi ziren. JOSÉ J. BAUTISTA MERINO URRUTIA etnologo eta historialari ezagunak idatzitako "El vascuence en La Rioja y Burgos" liburuan Ojacastroko biztanleak Fernando III.a erregearengandik (1235) epaiketetan euskaraz mintzatzeko pribilegioaren emakida nola lortu zuten azaltzen digu. Foru honek gutxienez Ojacastroko biztanleak babesten zituen, denbora luzez argirik ikusi gabe udaleko artxibategi munizipalean aurkitutako fazaña (Gaztelan, Valentzian, Katalunian eta Aragoin erabilitako epaiketa-sistema, legeetan baino tokiaren ohituretan oinarritzen zena) honetan irakurri daitekeen moduan:

"Esto es por fazanya que el Alcalde de Oia-castro mando prender Don Muriel que era merino de Castiella, porque juzgara que el uno de Oia-castro si le demandase ome de fuera de la villa, que el recudiese en bascuence. Et de si sopo Don Muriel que tal fuero habian los de Oia-castro e mando dexar e dexaronle luego que juzgase su fuero".

(itzul.) "Hauxe Ojacastroko Alkateak fazaña batengatik Muriel Jauna, Gaztelako Merinoa, deitu zezaten kontua dugu, azken honek ebatzi zezan Ojacastroko biztanle batek euskaraz deklaratzerik ote zuen hiribildutik kanpoko pertsona batek epaitegira deitzen bazuen. Eta hala jakin zuen Muriel Jaunak, Ojacastroko biztanleek halako forua erabili ahal zutela eta berau ezarri zedin agindu zuen, bertakoak foru horren pean epaituak izan zitezen."

Pazuengos - CHILIZARRIAS (1.825 m) - CUÑA (2.008 m) - CABEZA PARDA (2.106) - SAN LORENZO (2.271 m) - Valdezcaray eski estazioa.

Errioxako gain garaienaren bila...

Gaurkoan Errioxan burutuko ditugun 16 kilometroko ibilbidean zehar, iraganean ARANDIO bezala ezagutzen zen DEMANDA MENDIAren alderdi batek eskaintzen digun paisaiaz gozatzeko aukera izango dugu. Pazuengos (1.160 m) herritik herrialde honetako SAN LORENZO tontor garaieneraino (2.270 m, iraganean KUKULA izenekora) antolatu dugun txangoa beteko dugu gaur, amaiera VALDEZCARAYko eski estazioan egingo dugularik. Ibilbide honek biak, EZKARAIko herria eta Errioxan erlijio-zentro garrantzitsua den VALVANERAko MONASTERIOa, garai zaharretan lotzen zituen bide zahar bera jarraituko du. Ostadar Mendi Taldeak hain zuzen, 1993/05/13an txango hau egin zuen eta egun ibilbidea GR-93.1 zidor luzearen zatia dugu.

Paisaia erabat eraldaturik dago abeltzaintzaren presioarengatik: oso baso ederrak aurkitu ditzakegu (pagoak, pinuak), gero eta ugariagoak bihurtzen ari direnak populazioaren zahartzearengatik, baita abeltzaintzaren gero eta presio txikiagoagatik ere, larreak gero eta urriagoak bihurtzen ari direlarik. Errioxako Gobernuaren zaintzarengatik hain zuzen, Chilizarriaseko larreetan BEHI SUHAR BELTZ autoktonoak ikus ahal izango ditugu.

Mendi hauetan ohikoak dira lainoa eta haizea jabe izaten diren egunak, eta mendi biribilak direla kontuan harturik, erraza da lainoan sarturik erreferentziak galtzea. Horrexegatik, mendiok pistaz beterik eta erabat gizatarturik diren arren, orientazioa galdu gabe isurialde zuzenetik jaistea oso kontu garrantzitsua izango dugu.

PAZUENGOS (1.160 m).
Gehienak erretretan izanik, berrogei bat biztanle dituen eta garai zahar hobeak ezagutu zituen herri txikia dugu: jubilatuok baratzaren zaintzan eta gutxi batzuk abeltzaintzan oinarritzen dute euren jarduera. Errepidea amaitzen den inguruan hasten dira lehendabiziko etxeak. Toki horretan bertan, eskuinaldean, aterpearen ondotik igaro den errepidea hasten da. Tarte labur batean pistan bihurtuko da. Puntu honetan bertan GR-93 zidor luzearen marka zuri-gorriak ikusiko ditugu, EZKARAI eta DONEMILIAGA KUKULA (San ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2009ko ekainaren 10ean.

Euskal toponimia Errioxan eta Burgosko ekialdean...

Irakurri gehiago [+]