Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Wallon Aterpea (1.865 m) - PICO DE LA GRAN FACHA (3.005 m) - Respumosoko Aterpea (2.220) - Embalse de la Sarra (1.438 m).

Gran Facha (3.005 m).
Gran Fachako Ama Birjina
Gran Fachako Ama Birjina
—© Javier Fernández—
Egin klik handiago ikusteko
(53,053 byte)

MARCADAU HARANetik PIEDRAFITAko ZIRKOrako zeharkaldiak, GRAN FACHAko tontorrera igoz gero, igoeran 1.200 metro inguruko desnibela du, eta 1.600 metroko jaitsiera helmugara iristean; bideak ez du galtzeko aukerarik ematen, izan ere tontor eder honetara egingo dugun igoera bide klasikoenak erabiliz egingo dugu; baina hori bai, goizean goiz jaiki beharko dugu eguerdiko beroa eta arratsaldean azal litezken udako ekaitzak ekidin nahi baditugu.

WALLON ATERPEA (1.865 m)
Aterpetik irten eta berehala MARCADAUko UHARRA egurrezko zubi bat erabiliz zeharkatuko dugu; dagoeneko ekia gain garaienak argitzen hasia dago, baina oraindik tarte luzea behar izango dugu bere izpiak aurpegian senti ditzagun; bidea nabarmenki markaturik dago; uhar berri bat zeharkatu eta metro batzuk aurrerago, beste uhar baten ondoan, bidegurutze baten ondotik igaroko gara; ezkerreko bideak MARCADAUko MENDATEA jarraituz PANTICOSAko BALNEARIOra darama; gurea eskuinekoa izango da, PIC ARRAILLOUS mendiaren magalera doana hain zuzen; ibilbidea gogortzen hasiko da, lehendabiziko sigi-sagak egiten hasiko gara, lehendabizi IM-rantz, M-rantz ondoren; errekasto bat zeharkatu eta gure zidorrak pixkanaka ezkerraldean Fachatik behera jaisten den ibar sakona abandonatzen hasi eta eskuinean agertzen den sakan paralelo baten bila arituko da.

2.291 metrotan kokaturiko LAKU txiki batera iritsiko gara, haren hustubidea zeharkatu eta urruntasunean elur orbantxo batzuk izan ditzakeen haran txiki batean sartuko gara. 2.430 metrotan kokaturiko LEPO zabal batera igoko gara; ezkerrean beste aintzira bat utzi eta, orain bai, FACHAren LEPOra (2.665 m) garamatzan haran zabalean sartuko gara; honaino iristeko bi ordu t'erdi inguruko denbora behar izan dugu; gure atzean Marcadauko haran frantsesa utzi eta PIEDRAFITAko ZIRKOko HARAN eta TONTORretarantz begiratuko dugu; BALAITUS ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2009ko uztailaren 10ean.

Gran Facha mendiaren Ama Birjina.

Irakurri gehiago [+]