Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



ANSELMOREN OROIMENEAN (itzul.)

Orain dela urte batzuk, Pagasarritik etortzean, Ganekogorta mendiaren lehen goranzko maldan, mendira ia egunero igotzen ohi diren jubilatu horietako bat aurkitu nuen. Haren ondoan, lurrean etzanda, adin bereko beste gizon bat zegoen, praka motzetan jantzia, elastikoa erantzita, azala oso belzturik zuena. Konortea galdurik zuela ematen zuen. Halaxe galdetu nuen: —"Zer gertatu zaio?", eta gizonak hala ihardetsi zidan: —"Bat-batean hil da". Senezko komentarioa gehitu nuen ondoren: — "Hau bai heriotza duina; halaxe gustatuko litzaidake hiltzea niri ordua datorkidanean". Biak, bizirik zegoena baita hildakoa ere laguntzen geratu nintzen. Handik denbora gutxira Gurutze Gorriko taldea etorri zen gorpua esku-ohe batean eramateko. Nik tontorrerako bidean jarraitu nuen, heriotzaren xedeari buruz hausnartuz. Puntu honetan lauburu bat jarrita dago, eta izen bat du idatzita: Anselmo, eta data bat ondoan: 81-8-8 (plakan, lehendabiziko zortzia desagerturik dago).

LUIS ALEJOS

1923 (itzul.)

Euria ari du Bilbon, eta arinki ari du, ari du,
airea, etxaurre ilunak eta Artxandako muino motelak
zikinduz,
arinki nire ikasle garaiko babesik gabeko
haurtzaroan euria ari du
(birkontzentraturiko kaleko haurrekin jolastuz
eta herabeki),
pinudiak Pagasarriko maldetan gorantza doaz.
Azaroko gau goibelean euria ari du,
haizeak beirak busti eta marruskatzen ditu,
eta ametsen artean entzuten dut... euria ari du,
ahanzturako nire etxe gogoangarrian ari du
-mademoiselle Isabel-,
haur liluratuaren kopeta zurixka arkupetan...

BLAS DE OTERO

URRUN (itzul.)

Zenbat Bilbo oroimenean. Eskola egunak. Arrastiri goibel, euritsuak.
Itoarazitako alegrantziak,
ezkutuko zinema, kakahuete-aleak, anisak.
Terraza garaia, Ostegun Santuko prozesioa,
Ostiral Santukoa, santua, santua.
Pagasarri aldean azken elurrak
eta Artxanda aldetik,
negar malkotan bihurtutako garoak.
Bilbo zaharra, garai bateko plaza Berria,
Barrenkale Barrena, Nerbioi ibaiaren ondoko
arkupeak: nire herribildua, gupidagabekoa eta
dohatsua. (Euria, euria,... maiatzeko euria,
urria baino hobia.)
Ume-arimako lokaztegiak,
bihotz barrenean samurrak, eta suntsituak.

BLAS DE OTERO

BIDEAK (itzul.)

Horrenbeste ibili ondoren, bizitzaren erdian
gelditu nintzen: bide luzeei so egiten nien,
atzera begira; diamantezko eguzkiak,
zilarrezko ilargiak, barnealdeko argia.
Bertan geratu eta begira geratu nintzen.
Eta egunak eta urteak bidera etorri zitzaizkidan:
sakonetik bridaturik, barneraturik
nire erromes urratsek lotutako ehun helmuga.
Lautadan askatasun handiagoa erdietsi nuen,
askatasun handiagoa elur aratzaren gainean,
askatasun handiagoa udazken nekezaren pean.
Eta bidea egiteari ekin nion, urratsez urrats
eguzki-sarreraren urre-koloreko argirantz,
hegazti batek, arinki, txio egiten zuen bitartean.

BLAS DE OTERO
(olerkaria - Bilbo, 1916ko martxoak 15 - Madril, 1979ko ekainak 29)

Sodupe - AGUILATOS (668 m) - GALARRAGA (902 m) - PAGERO (965 m) - GANEKOGORTA (998,39 m) - BIDERDI (877 m) - GANEKONDO (627 m) - LAPURZULOGAINA (677 m) - PAGASARRI (671 m) - Bilbo (Iberdrola)

Sodupetik Bilborako zeharkaldia.
Galarragara igotzen
Galarragara igotzen
—© OMT—
Egin klik handiago ikusteko
(227,081 byte)

SODUPEn (59 m), autobusak utzi gaituen estazionalekutik, HErantz, ELUBARRI AUZOrantz abiatuko gara, eta bertako errepide lokal baten arkupe baten azpitik pasa ondoren, ezkerreranzko bigarren kalea hartuko dugu errepidetik igotzeko asmoz. Malda gogor baten ostean ezkerraldean azkeneko etxearen ondotik igaro bezain pronto, asfaltoa utzi eta ezkerralderantz pista bat hartuko dugu. Pista jarraituz autobidearen azpitik dagoen tunel bat zeharkatuko dugu, eta ezkerralderantz jarraituz, eskuineranzko bi aukera ematen dituen puntu bateraino iritsiko gara (IARTU AUZOA). Guk erabakitasunez Aguilatos gainera ekialdeko isurialdetik igotzen den porlan pistatik jarraituko dugu. Hodi handi baten azpitik igaroko gara, eta pista erripatsu batetik igoz langa bateraino iritsiko gara: bertan GR markak eta plastikozko zinta batzuk agertuko zaizkigu. Langa zeharkatu eta zidorra jarraituko dugu: honexek zeharkatuko dugun beste langa bateraino eramango gaitu. Horrelaxe berriz pistara iritsiko gara; GR markak jarraituz bidea laburrago egingo dugu, pista sigi-saga jarraituko dugu, eskuin eta ezker eskaintzen diren bideak hartu gabe, ezkerreranzko bide batean zedarri bat ikusi arte: honexek lasterbidea hartzeko gonbitea egingo digu berriz pistara itzultzearren, baita bidegurutze berri batera iristearren; gogorrena aukeratuko dugu, denok gorantz, eta Aguilatos mendia ezkerretik eskuinera inguratzen duen pista jarraituko dugu; ertzean gaude eta laster lepora (langa) iritsiko gara. Pistak aurrera jarraitzen badu ere, guk gaina ezkerraldean ikusiko dugu, baita garo, txilar, otamotz artean AGUILATOS gailurreriara eta gainera (668 m, erpin geodesikoa, buzoia, mugarria) eramango gaitun zidorra ere. Bizkai eta Araba arteko mugan gaude, eta muga bera jarraituko dugu Ganekogorta mendira iritsi arte.

Hemendik aurrean dugun hurrengo helburua ikusiko dugu, Galarraga mendia, piramide eder itxurarekin azaltzen zaiguna. Eta haren ezkerrean, ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2009ko irailaren 8an.

Ganekogortako mazizoa.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2009ko irailaren 8an.

Pagasarriko hegaztiak.

Izen zientifikoaeuskarazgaztelaniaz(erregimen mota)
Accipiter nisusgabiraiagavilán(1)
Aegithalos caudatusbuztanluzeamito(1)
Alauda arvensishegatxabal arruntaalondra común(1)
Anser anserantzara hankagorriztaganso común(3)
Anthus pratensisnegu txirtabisbita común(4)
Apus apussorbeltz arruntavencejo común(2)
Ardea cinerealertxun hauskaragarza real(4)
Asio otushontza ertainabúho chico(3, 4)
Athene noctuamozoloamochuelo(1)
Buteo buteozapelatz arruntabusardo ratonero(1)
Caprimulgus europaeuszatachotacabras gris(2)
Carduelis cannabinatoka arruntapardillo común(1)
Carduelis cardueliskarnabajilguero(1)
Carduelis chloristxorru arruntaverderón común(1)
Carduelis spinustarinalúgano(3)
Certhia brachydactylagerri-txori arruntaagateador común(1)
Cettia cettierrekatxindorraruisenor bastardo(1)
Cisticola juncidisihi-txoriabuitrón(1)
Columba palumbuspago usoapaloma torcaz(3)
Corvus coronebelabeltzacorneja negra(1)
Coturnix coturnixgaleperracodorniz(2)
Cuculus canoruskukuacuco(2)
Delichon urbicaenara azpizuriaavión común(2)
Dendrocopos majorokil handiapico picapinos(1)
Emberiza ciaberdantz-txoroaescribano montesino(3)
Erithacus rubeculatxantxangorriapetirrojo(1)
Falco peregrinusbelatz handiahalcón común(1)
Falco tinnunculusbelatz gorriacernícalo vulgar(1)
Ficedula hypoleucaeulitxori beltzapapamoscas cerrojillo(3)
Fringilla coelebstxonta arruntapinzón vulgar(1)
Garrulus glandariuseskinosoaarrendajo(1)
Gyps fulvussai arreabuitre común(1)
Hippolais polyglottasasi-txori arruntazarcero común(2)
Hirundo rusticaenara arruntagolondrina común(2)
Jynx torquillalepitzuliatorcecuello(2)
Lanius collurioantzandobi arruntaalcaudón dorsirrojo(2)
Larus michaheliskaio hankahoriagaviota patiamarilla(1)
Locustella naeviabenarriz nabarrabuscarla pintoja(2)
Loxia curvirostramoko gurutzea, mokokerrapiquituerto(3)
Luscinia megarhynchosurretxindorraruisenor común(2)
Milvus migransmiru beltzamilano negro(2)
Milvus milvusmiru gorriamilano real(4)
Motacilla albabuztanikara zurialavandera blanca(1)
Motacilla cinereabuztanikara horialavandera cascadena(1)
Motacilla flavalarre buztanikaralavandera boyera(2)
Muscicapa striataeulitxori grisapapamoscas gris(2)
Neophron percnopterussai zuriaalimoche(3)
Oenanthe oenanthebuztanzuria, ipurzuriacollalba gris(3)
Oriolus oriolusurretxoriaoropéndola(3)
Parus aterpinu kaskabeltzacarbonero garrapinos(1)
Parus caeruleusamilotx urdinaherrerillo común(1)
Parus cristatusamilotx mottodunaherrerillo capuchino(1)
Parus majorkaskabeltz handiacarbonero común(1)
Passer domesticusetxe-txolarreagorrión común(1)
Phoenicurus ochrurosbuztangorri ilunacolirrojo tizón(1)
Phoenicurus phoenicurusbuztangorri argiacolirrojo real(3)
Phylloscopus bonellitxio lepazuriamosquitero papialbo(2)
Phylloscopus collybitatxio arruntamosquitero común(1)
Phylloscopus trochilustxio horiamosquitero musical(2)
Pica picamikaurraca(1)
Picus viridisokil berdeapito real(1)
Prunella modularistuntun arruntaacentor común(1)
Ptyonoprogne rupestrishaitz enaraavión roquero(1)
Pyrrhocorax pyrrhocoraxbelatxinga mokogorriachova piquirroja(1)
Pyrrhula pyrrhulagailupacamachuelo común(1)
Regulus ignicapillaerregetxo bekainzuriareyezuelo listado(1)
Saxicola torquatapitxartxarra burubeltztarabilla común(1)
Scolopax rusticolaoilagorrachocha perdiz(4)
Serinus serinustxirriskila arruntaverdecillo(1)
Streptopelia turturusapal arruntatórtola común(3)
Strix alucourubi arruntacárabo común(1)
Sturnus vulgarisarabazozo pikartaestornino pinto(4)
Sylvia atricapillatxinbo kaskabeltzacurruca capirotada(1)
Sylvia borinbaso txinboacurruca mosquitera(2)
Sylvia melanocephalatxinbo burubeltzacurruca cabecinegra(1)
Sylvia undataota-txinboacurruca rabilarga(1)
Troglodytes troglodytestxepetxachochín(1)
Turdus iliacusbirigarro txikiazorzal alirrojo(3)
Turdus merulazozoamirlo común(1)
Turdus philomelosbirigarro arruntazorzal común(1)
Turdus viscivorusgarraztarroazorzal charlo(1)
Tyto albahontza zurialechuza común(1)
Upupa epopsargi-oilarraabubilla(3)

  • 1 - Urte osoan ematen dena
  • 2 - Udakoa - ugalketa-aldian bertan dagoena
  • 3 - Udaberriko edo udazkeneko migrazioetan ikusi izan dena.
  • 4 - Negukoa, ugalketa-aldia ez denean bertan egoten dena.

Oharra: Hegazti hauek guztiak lau urtaroetan zehar ikus ditzakezu Pagasarri, Arnotegi eta Arraiz mendietan dauden ekosistema guztietan - landazabala, basoa, harkaitzak, errekak, etabar...

[-] Itxi