BIDERAKO KANTAKorostitik Arrolara,
gogoaren larrosak
begiek utzitako hondarrak.Korostitik Arrolara,
belarrezkoak nire oinak,
amodioarena arnasa.Korostitik Arrolara,
zure bihotza da mundua
eta mundua nahi dudana.Korostitik Arrolara,
egunsentiaren semea naiz,
eta ilunabarraren alaba.Korostitik Arrolara,
bi zuhaitz, bi txori,
eta bide bakarra.Korostitik Arrolara,
itzalek ere badakite
maite zaitudala.JOSE LUIS PADRÓN PLAZAOLA
| 
 | 
Bi hilabetez hainbat bilera eta lan egin ondoren, ibilbideak sortzeko irizpideak, datak… bat egitea lortu izan dugu: Goierriko Bira martxan jarri da dagoeneko. Ibilbideak eskuratzeko orduan, mugetatik ahalik eta gertuen ibiltzea erabaki dugu, baina bestalde ere garrantzia handia eman diogu zidorretatik eroso ibiltzeari, izan ere, muga beretik ibiltzea beti ez baita posible izan bertan aurkitzen diren sasiak, sakanak... etab. gaindiezinak direlako… handik eginik, gure etapak bukaezinak liratekeelako.
URRETXU-ZUMARRAGA   (350   m)   –   IRIMO   (855   m).
Lehendabiziko   etapa   hau   ZUMARRAGAko   PARROKIAtik   hasiko   dugu.   AREIZAGA-KALEBARREN   (350   m.)   enparantzarantz   abiatuko   gara,   eta   bertatik   BIDEGORRIA   hartuz,   AZKOITIrako   norabidea   hartuko   dugu;   saihesbidearen   azpitik   igaroko   gara,   eta   ETXEBERRI   auzoko   aparkalekua   albo   batera   utzi   ondoren,   UROLA   IBAIA   zeharkatuko   dugu   bertan   dagoen   zubia   erabiliz.   
Saihesbidera irtengo gara, errepidea zeharkatuko dugu eta beste aldetik, GERRA BASERRIra (350 m) garamatzan pista hartuko dugu. Pinudian kilometro bat edo luze den bihurgunez beteriko errepidetik jarraitu ondoren, BEAIN BASERRIetako (517 m) zelaietara iritsiko gara.
Porlana amaituko da, eta ondoren metro batzuetan zehar, lurrez estalitako pistatik jarraituko dugu. Zerrategi baten antza duen eraikin batera iritsi baino lehen, pista abandonatu eta ezkerrerantz eginez, inguruan bihurgune itxi baten ondoan dagoen beste eraikin bateranzko norabidea hartuko dugu; langa metaliko bat zeharkatuko dugu, eta sigi-saga egingo dugu bertatik ibiliz. Basora itzultzean, TORTOA muinoaren mendebaldetik igotzen den bide maldatsutik jarraituko dugu, NEBERA (611 m.) [1] izeneko lepoaren bila ariko gara-eta. Ezkerreko pista hartuko dugu, txabola baten ondotik igaroz; pixka bat aurrerago, bidegurutze berri batera iritsiko gara, eta bertaraino ekarri gaituen pista utzita (Santa Krutz baserrirantz doa jarraituz gero), bat-batean ...
2010eko urtarrilaren 15ean.
Gipuzkoako eskualde banaketa
2010eko urtarrilaren 15ean.
Goierri eskualdea
2010eko urtarrilaren 15ean.
Urretxutik Legazpira historiaz betetako lurraldean
 
