Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



Udana - Jandoain/Jabondo - Katabera - Biozkornia - ARTZANBURU (1.368 m) - AIZKORRITXO (1.344 m) - Arbelar - Oltza - San Adrian (Sandrati) - Aņabaso - Beunde - Otzaurte.

Goierriko Bira (2. etapa) - Udanatik Otzaurterako ibilaldian, Aizkorri Mendia ezagutuz...
San Adriango tunela
San Adriango tunela
—© Goierri Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(104,544 byte)

GOIERRIKO BIRAko bigarren etapa honek Aizkorri Mendizerra zeharkatzen du, bere tontor lerdenak eskualdeko goi-tontorrak dira. Urbiako arrasoetako leku irekietan, kareharri, goroldio ... arteko zidor bilduetan, pagadi ederretan edo Sandratiko galtzada historikoan ibiliko gara.

UDANA (515 m) - ARTZANBURU (1.368 m). Hemen mineral kiskaltze-labe bi daude [1]. Udanako gainean GR bide bat abiatzen da eta FRANTXISKORTA eta OLLARIAGA lepoak pasatu ondoren JANDOAIN txaboletara igotzen da. Pixka bat gorago bide zabal hau utzi eta ezkerrean zidor batetik igo behar da BIOZKORNIAko lepo zabaleraino. Zutoi adierazle bat dago, baita AMABIRJIÑAREN SILLEA ere [2].

Gure aurrean, zerbait ezkerrera, ARTZANBURU (1.368 m) altxatzen da. Marka horiak dituen zidorrak bertara bideratuko gaitu. Buzoia eta igel itxurako etxetxo bat daude tontorrean. Behatoki ikusgarria da norabide guztietara. Bertatik ikus daitezkeen mendien zerrenda oso luzea da. GOIERRIKO BIRAko ibilbidearen zati handi bat ere ikus daiteke.

ARTZANBURU - OLTZA (1.100 m). Hego norabidean arrasoetarantz jaitsiko gara. Belardietan zidorra HE norabidean doa. Bidea jarraitzeko zati batzuetan lurrean sartutako harri bertikal batzuetaz baliatu gaitezke. AIZKORRITXOko (1.338 m) tontorrera eta gertu dagoen trikuharrira [3] helduko gara. Hurrengo lepotxora jaitsi eta arrasoetatik jarraituz gure aurrean, pixka bat ezkerrera, gutxi ezagutzen den LEKUNBERRI (1.364 m) tontorrera igo gaitezke.

Tontor honetatik marka horiak dituen zidorra jarraituz gero ARBELARreko BORDEtaraino jaitsiko gara. Hemen URBIA eta AIZKORRIrantz doazen bideak alde batera utzi eta pintura gorriarekin markatutako zidorra bilatu, zeinek edertasun handiko gune karstiko batetik OLTZAko zelaietaraino bideratuko gaitu. Azken zati honetan bidea goroldioz estalitako kareharriak bistaratu eta pagoak hazten diren lursail batetik doa.

OLTZA ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko urtarrilaren 25ean.

Lizarrate, Sandrati, San Adrian

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2008ko irailak 7

Done Jakue 'Bideak'

OHARRA: Done Jakue Bidearen inguruan 2008an egindako ibilbide bati buruz emandako informazioa, harira ekarri dugu.

Done Jakue Bidea Penintsula Iberikoa eta Europa osotik abiatuta, Santiago de Compostela hiriburura, Jakue apostoluaren erlikiak gurtzearren, erromesek egiten duten bidea da. Erdi Aroan zehar oso bide erabilia izan zen, geroago pixka bat ahaztua izan eta egun berriz indar handia hartu izan du. Askotan, bideak iraganeko Erdi Aroko galtzada zein galtzada erromatarrekin bate egiten zuen, baita ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2008ko irailak 7

VII. KAPITULUA: Done Jakue Bideko jendeen ezaugarriak eta herrialdeen izenak.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2008ko irailak 7

Liber Sancti Iacobi liburua (Done Jakueren liburua).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2010eko urtarrilak 27

Aizkorri-Aratz Parke Naturala.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (6)

2010eko urtarrilaren 27an.

Udanatik Otzaurtera... jakinminean...

Udanako labeak.

Udanako gainean, errepidearen ondoan, Udanako kiskaltze-labeak aurkitzen dira, 1872tik 1935era arte lanean aritu izan zirenak.

Informazio gehiago "Kataberako Meategiak" sarreran.

Goierri eskualdeko saroi edo kortak.

Badira Goierriko Biran -korta edo -saroi hitzetan amaitzen diren toponimoak, esaterako Frantxikorta Legazpin edo Perusaroi Urbian. Hauetako batekin topo egiten badugu, baliteke ibilbidean diren sarobe edo korta direnetako batekin topo egin dugula, ugariak direlako ezaugarri hauetako paraje eta tokiak Euskal Herrian.

Legazpi inguruan -korta amaiera saroiaren esanahi adu. -saroi da ordea Zegama aldean paraje hauek izendatzeko erabiltzen den hitza. Eta bestalde ere, soilik -korta ere Urretxu-Zumarragan. Baina, zer dira kortak?

Saroiak lurrazala sailkatze pribatu dira, nagusiki eguteran daude, neurri zehatz eta jakin batez eraturik dira, eta belaunaldiz belaunaldi jabez jabe pasatu dira mendez mende. Saroi batzuen sorrera ere I. edo II. mendeetan koka daiteke. Zirkulu itxura dute eta erdialdean harri bat kokatzen zuten, artamugarri, hausterretza edo kortarri izenekoa, perimetroan kokatzen ziren harri txikiagoen kokapena markatzen zuelarik. Saroiak oso ohikoak dira Euskal Herrian, eta baldin eta non kokatzen diren izen desberdinak dituzte: SAROI, SAROBE, KORTA, KAIOLAR, BARRENDEGI, OLA, OLHATE...

Azkeneko hamarkadetan, herri batzuk ekin diote hain zuzen kortak aztertzeari. Gipuzkoan, 90. hamarkadan Urnieta izan zen ikertzen hasiz ituena, Luis Mari Zalduaren eskutik hain zuzen. Bestalde, beste herri batzuk, Oņatiren kasuan (Manu Arregiren laguntzarekin, non kortak ugariak diren) edo Legazpi ere (Jose Luis Ugarterekin)- kortak aurkitu edo aztertzeari ekion diote.

Legazpik Jose Luis Ugartek dokumentaturiko hainbat korta baditu, besteak beste Pagobakoitzaga (Legazpi-Antzuolako mugan), Juanperezkorta (Legazpi-Antzuolakoan), Estubiolatza (Legazpi-Gabiriakoan), Trikuetxeta (Legazpi-Oņatikoan), Frantxikorta (Legazpi-Oņatikoan), Erdalarats (Legazpi-Oņatikoan), Jandoain (Legazpi-Oņatikoan), Illuntziaga (Legazpi-Oņatikoan), Intsuntsolatza (Legazpi-Zegamakon)... eta hauetako batzuen ondotik igaro gar abai, ibilbidea jarraitzean.

Transhumantzia bidea.

Barrendiola edo Udanatik Katabera eta Biozkorniako sarbidea, baita Arrolamendi eta Gorostiaga mendien arteko kordala -lehengo etapan bisitatu genuena-, trashmantziarako erabili ziren bide zaharretik ibili ahal izango dugu, artaldeak Urbiara eramaten baitziren bertan uda aldea bazkan pasa zezaten.

Gaztelatik Frantziarako bide alternatiboa.

Bide honexek -Katabera eta Biozkorniatik pasa dena- alternatiba berria suposatu zuen, eta horren ondorioz San Adrian tuneletik igarotzen zuen bidearentzako mehatxu gisa hartu zen. Erdi Aroan, eta Lizarrateko pasabidea saihestearren bide hau erabili izan zen, Segura baitzen tuneletik zorrozki erromes eta bidaiarien joan-etorria kontrolatzen zuen herria.

Zeharrolak eta haizeolak, eta hauek eragindako zepadiak.

Mendeetan zehar ugariak izan dira metala lan egin duten burdinolak. Alde batetik haizeolekin hasi zen metala lantzearen jarduera. Eta, "haizeola" horien aztarnarik aurkitu ez badira ere, oso oinarrizko labeak zirela uste dugu, kono-enbor formakoak, eta bertan lortzen zen burdinaren kantitatea eta kalitatea oso irregularra izango zen. Gaur egun, jatorrizko labe horien aztarnak "zepadiak" dira; zepadi horietan egur-ikatzaren hondarrak aurkitu dira eta, kimikoki analizatu ondoren, hondar horiek gutxi gorabehera 1080. urtera eramaten gaituzte. Zepadi horiek gure gaur egungo udalerriko hainbat tokitan agertu dira: Larrosain, Salibieta, Otaņu, Teniola, Basaundi, Biurrain, Aizaleku, Korta,...

Geroago hasiko ziren zeharrolak (erreketako urek mugituak) eta egun ezagutzen ditugu hainbat adibide, Mirandaolakoa edo Olazarrekoa. Hauexek izan ziren geroago, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera artean lanean hasiko ziren enpresen aurrekariak, inguruko herriek langilez beteko zituztenak.

ITURRIA: Legazpiko-udala.info eta beste iturriak.

Kataberako Meategiak.

Jarondoko (925 m) saroiaren gainean, eta Biozkorniako (1.208 m) lepoaren inguruko alderdi maldatsuetan, bertako meatze-ustiapen zaharra Kataberako (1.055 m) meategien indusketa dago, eta bertan, hainbat zepadi, egindako laginak eta kargalekuen hondarrak ikus daitezke.

Meategien ustiapena Real Compaņía Asturiana de Minas izeneko konpainiaren eskutik etorri zen, eta 1872tik 1935era bitartean, 63 urtez, ustiatu zituzten. Urte hauetan meategia ustiatzeko instalakuntzak eraiki ziren. Egun gehien ezagutzen direnak Udanakoak dira, izan ere Udanako gainean mea-instalazioen azpiegitura garrantzitsuak kontserbatzen dira-eta, besteak beste labeak. Labeen ondoan bizi ziren ustiapeneko nagusia eta baita bertako langileburua ere bai- eta euren etxean zutik diraute oraindik mendatearen gainean.

Meatzariek meategietan neguan izan ezik, urteko sasoi guztietan egiten zuten lan, eta jasotako testigantzei esker, meategiko korridoreek ia Arantzazuraino iristen ziren. Egun, meategia ahotik 80 metrotara gertatutako jauste bati esker itxita dago, eta handik aurrerago ezin daiteke inola jarraitu.

Meategitik blenda, galena eta kalamina erauzten ziren. Meategi barruan, astoz tiratutako espresuki bertan jarritako errail batzuen gainean zihoazen bagonetetan ateratzen zuten minerala: Geroxeago, poleak eta kableak erabiliz saskietan zintzilik jaisten zuten kalamina Udana mendateraino, eta bertako labeetan egosten zuten gero; azkenik gurdietan eramaten zuten Brinkolako tren geltokira bertatik Errenteriako Kaputxinoen auzoan zegoen Real Fábrica Asturiana de Minas lantegiko instalazioetara. Blenda eta galena, bestalde, Udanaraino eramaten zituzten bertako garbitegian garbi zitzaten. Legazpiko Olazarra burdinolan Kataberako beruna galdatzera ere iritsi ziren. Burdinaren erauzketa ere bere tokia izan zuen XIX eta XX. mende artean indarrean izan zen meategi honetan.

Ura bestalde Aizkorri Mendiak meatzariei emandako baliabide garrantzitsuetako bat ere izan zen. Hauek enpresak berak mespretxatzen zituen zepak garbitzera ere iritsi ziren, handik etekina ateratzearren. Momentu batean, prozesuan sortzen zen ur zikina Oņati aldera botatzen hasi omen ziren, eta honexek, nola ez, bertako jabeen salaketa ekarri zuen. Dena dela ere, garai lehorragoetan, oņatiarrek berek mendiko ura erreklamatzera iritsi ziren, eta azkenik, tinteak erabiliz- ura Deba Garaiko herriari zegokiola deliberatu zen.

Hauxe bada Urola ibaiaren ibarra "Burdinaren Harana" izenez ezaguna egiten duen ezaugarrietako bat, dena dela, esan behar da, hala bada ere inguruetako herri gehiagok milaka urteren ondoren jarduera hau ustiatzen aritu izan direla esan daiteke -meategiak, haizeolak, burdinolak, zepadiak- Zerain herria horren adibidea da Oria ibaiaren goi-ibarrean, eta Aizpeako meategiak herriko meatzaritzari men egiten dion meategi zaharra.

ITURRIA: Urola Garaia, mende bat iruditan (9. zenbakia - 2010) eta besteak.

Kataberako karst-ingurua.

Lapiaz erako inguru garrantzitsua, Katabera izenarekin ezaguna dena. Kataberako karst-gunea Aizkorri Mendiaren mendebaldea malkartzen duen zonalde harritsu handia da. Bertan diren tontor batzuk 1.350 metrotik gora kokatzen dira. Harri-zerrenda honen paraleloan, bada E-M norabidean kokatzen den beste lur-zerrenda bat, Mendiaren inguru honetara hurbiltzeko lanak errazten dituena, gailurreria baino jende gutxiago bisitatua, izan ere gailurrerian kokatzen dira Gipuzkoako tontorrik garaienak.

Urbiako zelai lasaiekin alderatuz, oso inguru malkartsua dugu. Kataberako kareharri urgoniarren gainean, geruzak nabariki altxatuak izan dira, dolinaz edo sakonunez hornitutako mundu kaotiko honetaz inguratutako pinakulu erpin hau altxatuz. Bertan kareharria oparo lapiazturik agertzen da. Bestalde, Biozkorna (1.208 m) lepoaren ingurune hurbilenetan, zepadi eta indusketa batzuen aztarnak azaltzen dira, Mendiaren ipar isurialdean kokatzen diren Katabera meategietako lagin eta kargalekuekin batera. Meategiok, XX. Mendeko hasierara arte ustiatuak izan ziren. Biozkornia lepoa.

Aizkorri Mendiko gailurrerian kokatzen den lepo (1.208 m) belartsu eta zabala, Artzanburu (1.368 m) eta Arriurdin (1.273 m) mendien magalean, hain zuzen. Inguruan kokatzen dira Kataberako meategiak, eta Ama Birjinaren Sillea ezaguturiko harria. Hemendik ere igarotzen zen Gasteiz aldera joateko San Adriango pasabide zaharra saihesten baitzen erdi aroan erabiltzen zen bide zaharra. Gaur egun mendizaleek mendian gora abiatzeko erabilia da.

Amabirjinaren sillea.

Biozkorna lepo zabal eta belartsuaren ekialdean, oso berezia den harria dago, aulki edo diban itxura duena: Amabirjinaren Sillea izena eman zaio. Ahozko tradizioan jasotako kondairak dioenez, hementxe esertzen zen atsedena hartzearren Arantzazuko Ama Birjina Haurrarekin Aralar Mendiari begira. Beste kondairetako batek ere halaxe dio, hemen artatzen eta zaintzen zituela Ama Birjinak bertaratzen ziren gaixoak.

Artzanburu (1.368 m).

Aizkorri Mendiko gaina, Biozkornia (1.208 m) lepoaren ekialdean kokaturikoa. Berau, Kargalekuta izeneko (meategiei loturik) alderdiaren gainean gailentzen da eta Legazpi herriaren udal barrutiko punturik garaiena da, baita Iņaki Beitiaren omenezko mendi-martxan zapaldutako punturik garaiena ere.

Artzanburuko trikuharria, gainetik abiatuta hegoaldeko belarrezko muinoan kokaturik dago.

Aizkorritxoko trikuharria.

Oņatin kokaturik dago, Artzanburu mendiaren hegoaldeko larrean, Urbiako Partzuergoaren mugatik hurbil.

Trikuharri motza eta irekia da, 1918an induskatu zutenen arabera. Garai hartan bost lauzako ganbara bat zuen. Lauza horietatik lau zutik zeuden eta bat barruan etzanda. Barruti errektangeluarra osatzen zuten lauzek. Tumuluak 12 metroko diametroa dauka eta 1.5 metroko altuera. Tumuluaren gainean bi lauza zeuden, estalkikoak seguru asko. Ardatz nagusiaren orientazioa N-S da. Gaur egun, tumuluaren erdian krater bat dago eta krater horretan ganbarako lau lauza daude angelua osatuz. Beste lauza zatikatu batzuen arrastoak ere badaude.

Ibilaldian zehar Zorrotzarriko megalitoa ikusteko aukera izango dugu. Dena dela ere, honako hauek dira bertan ikus daitezkeen megalitoak:

  • Aizkorritxoko trikuharria.
  • Artzanburuko trikuharria.
  • Gorostiaran E trikuharria.
  • Gorostiaran W trikuharria.
  • Kalparmuņobarrena trikuharria.
  • Pagarreta trikuharria.
  • Pagobakoitza trikuharria.
  • Zorrotzarri zutarria.
  • Malla tumulua.
  • San Adrian tumulua.

ITURRIA: http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-aizkorri/es/contenidos/informacion/bb_aizkorri/es_bisita/mega_aizkorri.html

Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra.

Informazio osoa "Partzuergo nagusia" izeneko eranskinean.

Aizkorri-Aratz Parke Naturala.

Aizkorri-Aratz Parke Naturala (2006an izendatua, apirilaren 4ko 76/2006 dekretuak izendatua) 16.000 hektarea zabal da Gipuzkoa eta Araba arteko lurretan zabaltzen delarik: Gipuzkoa aldetik zazpi dira euren lurrak bertan dituztenak (Zegama, Zerain, Legazpi, Oņati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga) eta lau Arabako lurrak (Asparrena, Barrundia, Donemiliaga eta Zalduondo), Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorreko lurrak ere bertan sailkatzen direlarik.

Informazio gehiago "Aizkorri-Aratz Parke Naturala" izeneko eranskinean.

Urbia.

Urbiako zelaiak Aizkorriko Parke Naturalaren bihotza dira. Aizkorriko gailurreriak eta Zabalaitz mendiko harriek babesturik, babesean aurkitzen den zelaia da eta plazer handiko tokia da mendizerra gogorraren erdian. Ermita eta mendizaleontzako fonda bertako eraikin nagusiak dira...

Neolitikoan zehar biztanle ugariren bizilekua izan zen, eta hala adierazten dute bertan aurkitzen diren megalito ugariak, baita inguruan egin diren indusketak ere.

Oltze.

Oltzako parajea legazpiarrek ahoskatzen duten moduan. Legazpiko herriak 1852. urtean Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusian dagoen Oltze mendia -basoa- ustiatzeko eskubidea bereganatu zuen. 165 Ha ditu lursail horrek eta pagadia da nagusi.

Perusaroiko aterpea.

1949an Enara Kirol Elkarteak eraikitakoa da. Peruaitz izeneko haitzaren ondoan kokatzen da, eta egia da, Euskal Herriko aterpe ederrenetariko bat dugu. Dudarik ez!

Toponimoak dioen moduan, saroi edo korta izandako toki batean gaudela esan daiteke.

Zorrotzarri... Perusaroiko zutarria.

Urbiako Partzuergoan dago, Perusaroiko aterpetik 150 metro NNE-ra.

Deskubritu zutenean, 1919an, bloke etzan bat zen lurrean sartua, 2.10 metroko luzerakoa.

Gaur egun, aurrekoaren zati bat da, zutik jarria. Lurraren oinarritik 1.35 m goratzen da. Beste zatia Perusaroiko aterpea eraikitzeko erabili zuten.

San Adriango galtzada.

Informazio osoa "Lizarrate, Sandrati, San Adrian" izeneko eranskinean.

San Adriango beste galtzada.

Prestaketetan.

San Adriango tumulua.

Informazio osoa "Lizarrate, Sandrati, San Adrian" izeneko eranskinean.

San Adriango tunela.

Informazio osoa "Lizarrate, Sandrati, San Adrian" izeneko eranskinean.

Done Jakue Bidea.

Done Jakue Bidea gaur egingo dugun zeharkaldiaren gako nabarmenetako bat dugu. Gure kasuan, Lizarratetik pasatzen zen, Frantziatik etorri eta gero, Done Jakue Bidearen BARNEKO EUSKAL BIDEA. Baionatik zetorren, eta Irunetik irten ondoren Oiartzun, Astigarraga, Hernani, Andoain, Villabona, Tolosa, Alegia, Ordizia, Beasain, Segura bisitatu ostean, San Adriango Tunela zeharkatu eta Zalduondo, Agurain, Estibaliz, Gasteiz, Argantzun, Gatzaga Buradon (Salinillas de Buradón), Haro eta Ozkabarte (Santo Domingo de la Calzada) herrietatik igaro dena, bertan Bide Frantsesarekin elkartuz. Aldaera hau ORIAKO BIDEA da; haraneko herrien fundazioaren aurretik, bideak SAIATZEKO BIDEA jarraitzen zuen (Alkatetza Nagusi zaharrari erreferentzia eginez) eta Andatza, Iturriotz eta Erniotik pasa ondoren, Murumendi, Mandubia eta Kizkitzatik igaro ostean, Segurako Erdi Aroko hiribildutik igaro zen.

Adibide gisa, Villabona (Amasatik bereiziz), Ordizia eta Segura bezalako herriak, bide honen inguruan etortzen ziren erromes ugariren inguruan hazi eta hezi ziren.

Informazio osoa "Done Jakue Bideak" izeneko eranskinean.

San Adrianeko aterpea (Mikeleten etxea).

San Adrian tuneletik 500 metrotara, Gipuzkoako Mendi Federazioko aterpe gisa funtzionatu duen aterpea dago, garai zaharragotan Mikelete Etxe izandakoa hain zuzen.

Otzaurte.

Prestaketetan.

[-] Itxi 
Eranskina (7)

2010eko urtarrilaren 27an.

Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra.

Irakurri gehiago [+]