Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



IZENA DUEN GUZTIA OMEN DA.

-Esaera zaharra-
Otzaurte - Etxegarate - AREETZA (983 m) - SAATSAMENDI (874 m) - INTSUSBURU (943 m) - IRUMUGATA (960) - Lizarrusti.

Goierriko Bira (3. etapa) - Otzaurtetik Lizarrustira, Altzaniako megalitotegia ezagutuz...
Bernoako galtzada
Bernoako galtzada
—© Goierriko Bira—
Egin klik handiago ikusteko
(113,164 byte)

Gaur egingo dugun ibilbidearen deskribapen orokor gisa, GOIERRIKO BIRAren 3. etapa honek GR121 (Gipuzkoako Itzulia) eta GR12 (Euskal Herriko Zidorra) ibilbideak osoki jarraitzen dituela azpimarratuko dugu.

Une oro Altzania Mendian kokatzen diren muinoen alderik garaienean ibiliko gara, pagadi, pinudi eta garo-zelai bat edo besteren artean ibiliko garelarik.

Desnibelak ez dira sobera handiak, soilik ETXEGARATEKO MENDATEaren eta BALANKALEKU edo AREATZA gainaren artean, eta amaieran, LIZARRUSTIrako jaitsieran esan daiteke kontuan hartzeko neurriko desnibelak gainditu beharko ditugula. Ibilbidearen gainerakoan ez ditugu inoiz luzeak diren bestelako igoera edo jaitsiera luzerik aurkituko.

Espero dezagun eguraldia lagun izango dugula gaurko ibilaldia, eta etapa bera ez dadila aurrekoa bezain luzea izan elurraren eraginez; hori bai, aurreko etapan paisaiak eskaini zigun edertasunaz -eta ahazterik ezin izango dugunaz- gozatu genuela esan dezakegu.

OTZAURTE MENDATEtik (670 m) abiatuko gara; bentaren eskuinaldetik iturri oparo baten ondoan, lurrez estalitako pista bat abiatzen da; lurra dena lokatzean bihurtuko da laster. Markak jarraituz, eskuinean porlanezko lautadatxo bat utzi eta alanbre-hesiaren beste aldera zeharkatuko dugu; pixkanaka daramagun ibilbideak ezkerralderantz bira eginez jarraituko du; lokatzez beteriko bidetik jarraituko dugu; GR marken ondoan, Aizkorriko Maratoirako erabiltzen diren margo horiko puntuak ikusiko ditugu; pistak gorantz egingo du pixkanaka, eskuinean AITZABAL kota uzten duelarik.

Lokatzezko pista honek, lurrez estalitako (750 m) beste pista batera daraman ezponda bateraino eramango gaitu: ezpondatik igo eta jarraituko dugu. Pista hau eskuinerantz jarraituko dugu GR-aren markak jarraituz; pista honetatik eskuinerantz jarraituko bagenu, Seguraraino iritsiko ginateke; Maratoiaren markak ere desagertu dira. Pistatik jarraituz, ondoren datorren bidegurutzean eskuinetik hartuko dugu; ezker aldean txabola bat utzi eta ondorengo bidegurutzean eskuineko pistara itzuliko ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko otsailak 11.

Lepoz lepo, mitoz betetako mendian.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2010eko otsailak 11.

Gipuzkoako Partzuergo Txikia.

Partzuergoak onibar baten jabetza elkarrekin kudeatzen duten herri elkarteak dira, eta elkarrekin ere beronen erabilera eta gozamena indarrean jartzen dutelarik.

Partzuergoak hala sortzen dira, lurralde zein administrazio aldetik dagoeneko eratutako hainbat herrik (emariagatik, erosketagatik) mendi batzuen jabe izatera iritsi, eta ondoren mendietatik eskura litezkeen prestazio guztiak elkarrekin erabiltzeko asmoz akordiora iristen direnean.

Gipuzkoa Partzuergo Txikia, Gipuzkoako entitate lokala dugu, ez du herri gisa estatutu juridikorik, eta ez dago ezein udal-barrutian integraturik.

Mendiz osatutako lurraldea dugu eta Erdi Arotik gaurdaino bertan Goierriko lau herrik, Idiazabal, Segura, Zerain eta Zegamak, partekatutako kondominioa ezarri dute.

Etimologia

Partzuergo hitza Gipuzkoa eta Araban erabiltzen den lokalismoa dugu, eta mendiko lursailak batzen dituzten herriarteko kondominio batzuk izendatzeko erabiltzen da. Partzuergo hitza frantsesezko parçonier (parte-hartzaile) hitzetik datorrela uste da. Konpartitutako lurren jabetza eta gozamenaz erabilera duten herriak partzuergo-kide dira, eta partzuergo-kideen elkartea, eta haren ondorioz elkarteari dagokion lurraldeen batuketak ondorioztatutako ondarea, partzuergo esaten zaio. Partzuergoari dagokion gaztelaniazko terminoa parzonería dugu, eta parzonero partzuergo-kide izendatzeko erabiltzen den hitza dugu.

Egun hiru dira Gipuzkoan diren partzuergoak. Lehenak Enirio-Aralar izena du, hango lurraldean kokatzen da-eta. Beste biak bata bestearen ondoan daude eta hurrenez hurren Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra eta Gipuzkoako Partzuergoa. Biek jatorri bera dute, baina parte hartzaile dituzten herrietan desberdintzen dira, lehenean Gipuzkoako eta Arabako herriek hartzen baitute parte (hortik datorkio izena), eta bigarrenean soilik Gipuzkoakoak hain zuzen. Lehena bigarrena baino askoz handiagoa denez, bigarren honek Partzuergo Txikia izenez ezaguna da.

Geografia

Gipuzkoako Partzuergoa Gipuzkoako hegoaldean aurkitzen den 4,76 km2 zabal den lurraldea dugu, eta Nafarroarekin muga egiten du. Gazteluberri eta Etxegarate mendien lurrak haren barnean sartzen dira. Mendi ugari diren lurraldea da eta besteak beste Irumugarrieta (986 m), Balankaleku (936 m), Gazteluberri (861 m), Aitzelekundi (792 m) edo Larrezkondo (779 m) izenekoak bertan koka ditzakegu. Partzuergoa, osotasunean, uren banalerroaren hegoaldean kokatzen da, eta honen ondorioz bertako errekastoren urak mediterraneorantz zuzentzen dira.

Maila goreneko errepideak zeharkatzen du Partzuergoa, A-1 autobideak (N-1 zaharrak) hain zuzen, Madril eta Irun lotzen dituelarik. Errepide honek kilometro t'erdiz zeharkatzen du Patzuergoa.

Auzoak

Ez da auzorik Partzuergo Txikian. Ia biztanlerik ez duen lurraldea dela esan genezake. Soilik bi etxe dira Gipuzkoako Partzuergoan, Etxegarate mendatearen inguruetan, eta bertako biztanleek Idiazabalgotzat hartzen dira, Partzuergoaren barruan bizi diren arren.

Mugan dituen herriak.

Gipuzkoako Partzuergo Txikia Idiazabal herriko lurraldea du iparraldean, Idiazabalgo Etxegarate auzoa iparraldetik egiten du berarekin muga-eta. Ataunekin bat, tarte txiki batean egiten du ipar-ekialdean, eta ekialde eta hego-ekialdean Nafarroako Altsasurekin... bestalde, hego-mendebaldean Gipuzkoako Partzuergo Handiarekin, eta mendebaldean Zegamarekin, egiten duelarik.

Historia

Partzuergoak (bai Orokorra, baita Txikia ere) XV. mendearen hasieran sortu ziren. Euren jatorria 1401eko martxoaren 30ean, Fernán Pérez de Ayalak, Gipuzkoako korrejidore eta merino nagusiak Gaztelako Henrike III.aren eskutik jasotako lursailen emarian datza. Hilabete batzuk geroago, 1401eko ekainaren 22an hain zuzen, Pérez de Ayalak lurrok Segura herriari saldu zizkion Aragoiko kuñoa zuten 500 florin eta oihalezko bi piezen truke.

Delako eskritura hau 1406ko irailaren 16an erregeak berretsia izan zen. Segurako izena da soilik delako salerosketa eskrituran agertzen den herria, baina kontuan hartu behar da garai haietan hainbat herri Segurari lotuak zirela, eta horren ondorioz ondorioztatu daiteke Segurak Goierri eskualdeko herri batzuen buru gisa lur haiek erosi izan zituela. 1430.eko dokumentu batean hau konfirmatu egin zen: dokumentu horretan Legazpik erositako mendien artean berari zegozkion lursailak banatu eta mugarriztatu izan zituela agertzen baita; eta salerosketari buruz zera azaltzen da, berau Segura herriak eginez gain, baita ere Legazpi, Idiazabal, Zerain eta Zegamako unibertsitateek parte izan zutela hain zuzen. Legazpiri zegokion zatia banaturik, 1430. urtetik aurrera mendiaren gainerako lursailak gainontzeko lau herrien arteko kondominio gisa geratu zen, eta orduan eratu zen, urte bereko azaroaren 16an Lizarrateko tunelean, herrien arteko Partzuergoa.

Hasiera batean lau partzuergo-herri hauetako biztanle guztiek mendien baliabideak libreki ustiatzeko eskubidea zuten, behar zituztenak eskuratuz... baina geroago mendian eragindako egurraren gain-ustiapenak hain zuzen, hainbat mugaketa jartzea ekarri zuen. Honetaz gain, basoberritzeak egin ziren eta mendia zaintzen hasi ziren.

Bestalde ere, seguruenik XV. mendean zehar hain zuzen, Partzuergoaren hegoaldean kokatzen ziren Arabako herriekin akordioak sinatzen hasi ziren eta akordio hauen bidez herriok Partzuergoaren lurraldearen zenbait baso, mendi eta sail gozamenerako erabiltzen hasi ziren. Ez dago argi prozesu hau nola burutu zen, ezta indarrean noiz jarri zen, baina honexek Partzuergoa bi zatitan banatzea ekarri zuen, lehena eta nagusia non Gipuzkoako 4 herriek zein Arabako ondoko herriek erabiltzen zuten (Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra); eta txikiago -eta ekialdeago kokaturik- zen beste sektore bat hain zuzen, non soilik Gipuzkoako herriek erabiltzeko eskubidea zuten (Gipuzkoa Partzuergo Txikia).

Ekonomia

Partzuergo Txikian burutzen den jarduera ekonomikoa abeltzaintza eta baso-ustiapena dira.

Administrazioa

Entitate administratibo gisa, herriek dituzten potestate eta konpetentziak indarrean jartzen ditu. Mendiez osaturiko lurraldea dugu, zeinaren gainean Gipuzkoako lau herriek Idiazabal, Segura, Zerain eta Zegamak kondominio gisa euren jabetza aitortzen duten.

Gastuen eta etekinen banaketa Partzuergoaren ondarea 110 zatitan banatzen den oinarrian egiten da: Segurari 52,75 zatiren parte hartzea dagokio, Idiazabali 28,25, Zegamari 19 eta Zeraini 10.

Partzuergoaren egoitza soziala Segurako Udaletxean aurkitzen da, eta bertako alkateak Partzuergo Txikiaren presidentetza lanak egiten ditu.

FUENTE: Wikipedia, Gipuzkoa.net

[-] Itxi 
Eranskina (3)

2010eko otsailak 11.

Jentilen Etorrera.

Irakurri gehiago [+]