Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



IZENA DUEN GUZTIA OMEN DA.

-Esaera zaharra-
Otzaurte - Etxegarate - AREETZA (983 m) - SAATSAMENDI (874 m) - INTSUSBURU (943 m) - IRUMUGATA (960) - Lizarrusti.

Goierriko Bira (3. etapa) - Otzaurtetik Lizarrustira, Altzaniako megalitotegia ezagutuz...
Bernoako galtzada
Bernoako galtzada
—© Goierriko Bira—
Egin klik handiago ikusteko
(113,164 byte)

Gaur egingo dugun ibilbidearen deskribapen orokor gisa, GOIERRIKO BIRAren 3. etapa honek GR121 (Gipuzkoako Itzulia) eta GR12 (Euskal Herriko Zidorra) ibilbideak osoki jarraitzen dituela azpimarratuko dugu.

Une oro Altzania Mendian kokatzen diren muinoen alderik garaienean ibiliko gara, pagadi, pinudi eta garo-zelai bat edo besteren artean ibiliko garelarik.

Desnibelak ez dira sobera handiak, soilik ETXEGARATEKO MENDATEaren eta BALANKALEKU edo AREATZA gainaren artean, eta amaieran, LIZARRUSTIrako jaitsieran esan daiteke kontuan hartzeko neurriko desnibelak gainditu beharko ditugula. Ibilbidearen gainerakoan ez ditugu inoiz luzeak diren bestelako igoera edo jaitsiera luzerik aurkituko.

Espero dezagun eguraldia lagun izango dugula gaurko ibilaldia, eta etapa bera ez dadila aurrekoa bezain luzea izan elurraren eraginez; hori bai, aurreko etapan paisaiak eskaini zigun edertasunaz -eta ahazterik ezin izango dugunaz- gozatu genuela esan dezakegu.

OTZAURTE MENDATEtik (670 m) abiatuko gara; bentaren eskuinaldetik iturri oparo baten ondoan, lurrez estalitako pista bat abiatzen da; lurra dena lokatzean bihurtuko da laster. Markak jarraituz, eskuinean porlanezko lautadatxo bat utzi eta alanbre-hesiaren beste aldera zeharkatuko dugu; pixkanaka daramagun ibilbideak ezkerralderantz bira eginez jarraituko du; lokatzez beteriko bidetik jarraituko dugu; GR marken ondoan, Aizkorriko Maratoirako erabiltzen diren margo horiko puntuak ikusiko ditugu; pistak gorantz egingo du pixkanaka, eskuinean AITZABAL kota uzten duelarik.

Lokatzezko pista honek, lurrez estalitako (750 m) beste pista batera daraman ezponda bateraino eramango gaitu: ezpondatik igo eta jarraituko dugu. Pista hau eskuinerantz jarraituko dugu GR-aren markak jarraituz; pista honetatik eskuinerantz jarraituko bagenu, Seguraraino iritsiko ginateke; Maratoiaren markak ere desagertu dira. Pistatik jarraituz, ondoren datorren bidegurutzean eskuinetik hartuko dugu; ezker aldean txabola bat utzi eta ondorengo bidegurutzean eskuineko pistara itzuliko ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko otsailak 11.

Lepoz lepo, mitoz betetako mendian.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2010eko otsailak 11.

Gipuzkoako Partzuergo Txikia.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2010eko otsailak 11.

Jentilen Etorrera.

Kaixo,

Ongi etorriak ipuin eta mitoen txoko honetara. Orrialde hontan ezagutzera ditudan ipuin eta historien berri ematen dut handik eta hemendik lortuak.

Hasiera, nere lagun Jonmikel Intsausti lazkaotarrak Ataungo San Martin auzoan ospatzen den Jentilen etorrerari buruz idatzitako testu batekin eman nahi nuke.

Jon Altuna (1995) - http://www.see.ed.ac.uk/~ja/tales.html

Ataungo Jentillen Etorrera

Badira dira 15 urte Ataunen Jentillen etorrera ospatzen dutela. Jentillen Etorrera herri-antzerkiak Jentilei buruzko mitoak ezagutarazi nahi ditu, Joxemiel Barandiaran ikerlariak bere herrian jasotakoak, hain zuzen. Bada, herritik oso gertu dagoen erdi-aroko kastro edo gotorleku bat Jentilbaratz izenekoa. Handik jaitsi ziren Jentilak, menditik, ardi-larruz jantzita eta oso txima (ile) luzeak eramanez. Arratetatik datorren bidetik etorri ziren, ilundu ondoren, suziriak eskuan argia emanez.

Egun honetan, San Martingo elizaren istorioa antzeztu zuten. Orain dela urte asko, Jentilak eta Kristauak San Martingo eliz berria eraikitzeko akordio batera iritsi ziren; hala ere, Jentilek ibaiaren ondoan egin nahi zuten bitartean, kristauek Mandiolan (mendian gora dagoen gune bat) egitea nahi zuten.

Kristauek hasi ziren harriak mendira igotzen, pixkanaka-pixkanaka, harriak handiak eta pisutsuak zirelako. Baina, gauero, egunez egindako guztia deseginda azaltzen zen berriro herrian, ibaiaren inguruan. Berriro, egunez lan egiten zuten kristauek, eta gauez euren lana deseginda azaltzen zen.

Azkenik, Jentilen egoskorkeria zela eta, ibaiaren ondoan egin zuten eliza, eta hor datza gaur egun San Martingoa. A ze herri antzerki lan ederra! Antzerki herrikoia, herriko 25 bat lagunek parte hartu zutelarik. Antzerkia antzeztu ondoren, Doroteo Barandiaran, azkeneko 10 urteetan antzerkian algoazil moduan lan egiteagatik omendu zuten; hor zebilen kalean gora eta kalean behera, turuta eskuan ozenki esanez "BANDO BANDO BANDO, JENTILAK ETORRI DIRA INOIZ BAINO GEHIAGO ... BANDO BANDO BANDO, ALKATEAK ISILIK EGOTEKO ESANDO"

Antzerki herrikoia. Bertan azaltzen ziren pertsonaiak, Alkatea eta Alkatesa, Mikeleteak, Sorginak, Jostunak, Perratzaileak, Baserritarrak, Tartalo, Atarrabi eta bere emaztea, Mikelats, Jentil harroa, San Martin Txiki, Mateo-Txistu apaiza (Jose Ramon "Marron" Agirre euskal mendigoizaleak antzeztua), algoazila, haur pare bat eta apaiza, benetan paper ezin hobean. Zertxobaitekin konparatzerakoan, Zuberoako Maskaradetan-edo dagoen giroa gogora ekarri zidan, festa herrikoia da-eta.

PD: Jentille, Jente hille ... esan zuen ataundar batek Arratetarako bidegurutzean jentilen zain geundenean ...

Jonmikel Intsausti (1995eko azaroa)



Informazio gehiago: Goierriko Hitza

[-] Itxi