Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



JOXEMIEL BARANDIARAN ETA SASTARRIKOKOBEA

"Sastarriren hego hegalean, zuhaitz, belar luze eta kare-harri artean aurkitzen da Sarastarriko haitzulorako edo Sastarrikokobearako harrigarrizko sarrera. Zulorako sarreraren garaiera 895 m-koa da. Barruan daukan aintziratik datorkio ospea haitzulo honi, eta honetxegatik ulertzen da inguruko artzainek ur eskasiarik sekula ez izana, ezta lehorterik handienean ere.

Joxemiel Barandiaran
—© Barandiaran Fundazioa—
http://www.barandiaranfundazioa.org

Aintziraren beste aldean, haitzuloak galeriak izango zuelako ustetan, edo bederen, horixe ikertu nahian, 1953-55. urteen artean etorkizunean eratuko zen "Aranzadi Zientzi Elkarteko Espeleologia Saile"-ko bi lagun —Luis Pedro Peña Santiago horietako bat zelarik— txalupa pneumatiko batean, aintzira gurutzatu zuten lehen lagunak izan ziren.

Baina lagun biok ez ziren ez harritu kontrako ertzean galeriarik ez aurkitzeagatik. Urte batzuk geroago jakingo zutenagatik baizik. Haitzuloa zeharkatu zuen lehen gizasemea, gure herriko kultura berreskuratzeagatik hainbeste zor diogun Joxe Miel Barandiaran apaiza gazte eta ausarta baino ez zen izan. Hamarkada batzuk lehenago, eskutan kandela-argi bat zeramalarik —halaxe egin zuela esan baitzion arkeologo ataundarrak Peña Santiagori—, apaiza maitagarri honek igerian zeharkatu zuen Sastarrikokobeako aintzira. Tradizioak zioenez, ikazkin batzuk abandonatutako erremintak aurkitzen ziren kobaren beste aldean. Kontrako ertzera iristean, ezer ez zegoela ikusterik eta argitzerik izan zuen, eta halaxe da, Aralar Mendiak, mendi magikoak gordetzen dituen beste kondaira anitzetako bat hain zuzen."

Laudioko GOIKOGANE M. T.-ko web orritik eta Luis Pedro PEÑA SANTIAGOren —Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko, Elkar (1990)— liburutik hartutako datuak.

Lizarrusti - ALLEKO (1.018 m) - Enerio - Uidui - Jentilarri - Errekonta lepoa - AUSA-GAZTELU (904 m) - errepidea - Gaintza.

Goierriko Bira (4. etapa) - Lizarrustitik Gaintza bitarteko Aralar mendikateako zidorretan...
Aranzadi eta Barandiaran Jentilarri trikuharrian -1917-
Aranzadi eta Barandiaran Jentilarri trikuharrian -1917-
—© Aranzadi, Barandiaran, Eguren—
Egin klik handiago ikusteko
(37,286 byte)

GOIERRIREN BIRAko laugarren etapa. Ibilaldi hau Aralar Mendi ederrean zehar doa, pauso bakoitzean paisaia ederrak eta magiaz inguratuko gaituen bazterrak eskaintzen digun gogo-gogoko mendigunea.

LIZARRUSTI (616 m) – ALLEKO (1018 m).- Lizarrustin, ARALARKO PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTROaren ondoan, emango diogu hasiera zeharkaldiari eta beste isurialdea jaisten hasten garenean, Benta Ixabel zenaren ondoan, GR markak jarraituko ditugu. Altuera irabaziz hasiko eta pagadi eder batean barneratuko gara, non orbelak, goroldioz estalitako kareharriak eta pagoek multzo magikoa osatzen duten. Aldapa areagotu egiten da eta alanbre-hesi baten ondoan GRa jarraituko dugu: gorago eskuinerantz doa eta aldapa leunagoa da. Alanbre-hesia gainditzeko pasabide batera iritsitakoan balizatutako bidea utzi eta ezkerrera maldan gora joan beharko dugu gertu dugun ALLEKO (1018 m) mendiaren tontorrera iritsi arte.

ALLEKO (1018 m) – LAREO (740 m).- Mendebalderantz jaisten den gailurra jarraituko dugu, mugarriren bat edo beste daude. Gutxika-gutxika ezkerrerantz joan beharko dugu gailurretik urrunduz eta pagadian behera biderik gabe HM norabidean jaitsiz, Lizarrustitik Lareora doan bidera iritsi arte. Eskuinerantz joango gara Lareoko urtegirantz. Agauntz erreka haitzartean behera doa. Igoera motz baten ondoren urtegian egongo gara.

LAREO (740 m) – UIDUI (848 m).- Presa zeharkatu, LABEOKO TRIKUHARRIAren ondotik pasa, urtegia atzean utzi eta pista eskuinerantz jarraituko dugu. Pistak bihurgune itxi bat eskuinerantz egiten duenean ezkerrera GR markak dituen zidorra hartuko dugu. Pagadian gora doa eta bertatik ibiliz ur freskodun ITURRI batera iritsiko gara. Aurrerago maldan gora joango gara ENIRIOra doan pistaraino. Pista zeharkatu eta sakon txiki batetik behera joango gara UIDUIKO BORDEtaraino.

UIDUI (848 m) – AUSA-GAZTELU (904 m).- Jaitsiera jarraituz JENTILARRIKO TRIKUHARRIra

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko otsailak 26.

Aralar Mendian barrena.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2010eko otsailak 26.

Jose Migel Barandiaran.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2010eko otsailak 26.

Los Tres Tristes Trogloditas (Hiru troglodita tristeak).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2010eko otsailak 26.

Kixmi.

Jentilen hizkuntzan tximu esan nahi duen izen honekin, deitzen zioten jentilek Jaungoikoari.

Kristautasunaren sarrera eta honen ondorioz, jentil-mitoen desagerpena, Euskal Herrian guztiz zabaldurik dagoen kondaira baten gai nagusia dira. Ataunen jasotako bertsio baten arabera -haurra nintzelarik, hainbat aldiz entzun nuena- egun batean jentilak Aralar Mendian, Argaintxabaleta lepoaren inguruetan jolasean ari ziren, sortaldetik argiz beteriko laino bat hurbiltzen ari zitzaizkiola ikusi zutenean.

Gertakariaz ikaraturik, agure jakintsu bat deitu eta leku hartaraino eraman zuten laino misteriotsu hura begiztatu ondoren zer esan nahi zuen argi zezan. Agureak hala erantzun zien: “Kixmi jaio da, iritsi da gure arrazaren amaiera; bota nazazue ondoko amildegitik behera”. Eta bere kideek amildegitik behera bota zuten, eta laino argitsuak jarraiturik –harengatik ihes eginez- sartalderantz lasterka joan ziren, eta Arraztaran ibartxora iristean, harlauza handi baten azpian sartu ziren, garai haietatik harriari Jentilarri izena eman zaiolarik: hauxe da urte batzuk geroago Aranzadi eta Eguren doktoreen laguntzaz induskatu genuen ganbera bikoitzeko trikuharriaren izena. Eta halaxe amaitu zen kondairaren arabera, jentilen garaia.

Ataungo Leizadi mendian kokaturik, bada kondaira beraren aldaera bat. Kondaira horretan Kixmi izar baten moduan ageri da. Segurako bertsioaren arabera, gertaera Balenkalekuko ordekan jazo zen, bi trikuharri diren tokian, Altsasu, Ataun eta Idiazabal herrietako mugen inguruan hain zuzen. Kixmi laino baten moduan agertu zen, gure Ostrian “zeruan” ikusitako lehen laino bezala. Idiazabalgo Akotaingo jentilei izar txiki baten moduan agertu zitzaien. Zerainen ordea, jentilek, Kixmi itsasotik zetorren laino baten moduan igarri zuten, euren zeruan ikusten zuten lehen laino bezala hain zuzen. Haien buruzagiak lainoa itsasotik etorriz ura zekarren pertz handia zela esan zien. Urdiainen, Laiene haitzeko Jentileion bizi zen jentil zaharrak izarretan igarri zuen Kristoren etorrera. Orozkoko Olartekoak urruntasunean ikusi zuen behe-lainoan ezagutu zuen Jainkoaen Semea. Aranon, Kristo izar berri baten moduan agertu zen. Hernaniko Iturbei mendiko jentilek, kobazulotik irtetean, elurra egin zuela ikusi zuten, eta haien buruzagi edo aholku-emaile zaharrak euren enda amaitzear zegoela esan zien, pilistriak (kristauak) zetozkien-eta. Oiartzungo bertsioan, mairuek jentilak ordezkatzen dituzte eta horizontean ageri den hodei ederra dugu Kristautasunaren eta jentilen akaberaren berri ematen duena. Kixmi kondairaren ia bertsio guztietan agure nagusi edo aholku-emaile baten agerpena dago, eta agureari begiak nekez irekiarazten dizkiote fenomeno arraro hori ikus dezan. Kixmi izena soilik Ataungo aldaeretan agertzen da.

Euskal Herrian Kristautasunaren sarrera motela izan zela zalantzarik ez dago. IX. mendera arte, herrialdeko zenbait zonaldetan jentilak edo paganoak izan zitezkeela uste da; baina dagoeneko IV. mendean kristauak ziren gune batzuk baziren, Kalagorrian, eta handik denbora gutxira Iruñean, Baionan eta Araban zabalduko ziren. Garai bisigotikoko tenplu arabarrek, baita Bizkaia, Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Zuberoako herrialdeetan IV. mendeko tenplu erromatar ugarien ostean etorri ziren ermita kristauek ere, Kristautasunaren lehen urteetan hasi zen kristautze-prozesuaren fase desberdinak irudikatzen dituzte.

Zalantzarik ez dago erlijioak, armazoi dogmatiko koherentea eta bizitzaren figura zehatzagoa ematen zituela, jainkotasun topikoen eta jainkoturiko indar kosmiko eta jeinuen herdoil eta gangetan oinarritu gabe; izaki transzendente batengan oinarritutako portaera plan orokorra, existitzen den ororen alfa eta omega, eta eredu bat, Kristo –zeinaren erakusbidera doitu behar zuen gizakiak bere portaera.

Halakoxeak dira hain zuzen, gure XX. mendeko betaurreko kristauetatik begiraturik, panorama hartako bereizgarrietako batzuk. Horrekin guztiarekin, munduaren eta gizakiaren ikuspegi hark ez zuen pentsamolde tradizionalaren funtsa apurtzen; ez zituen erlijio zaharraren elementu guztiak gaitzetsi edo baztertu.

Kasu batzuetan forma zaharrak gorde zituen, espiritu berriari airea emanez; sinbolo zahar ugari errespetatu zituen, arimak Jaungoikoarekin batzen dituen hizkuntza eta bide gisako elementuen antzera. Halaxe, erlijio berria onartu zen, dirudienez estortsio handiegirik gabe, eta halaxe, arretatsuki praktikatu da gaur egunera arte zalantzarik gabe.

Orain hala gertatzen ari da, euskal gizartea bizitza ekonomiko eta sozial berrietan abiada bizian sartzen ari den neurrian, haren aldamio espiritualean -halako kasuetan beti gertatzen ohi den bezala -astindua nozitzen ari da: hau da, antzinako egitura ekonomiko-sozialez osatutako oinarria besterik ez dutela, erlijioa iraute sozial hutsaltzat izan duten gizasemeak, enbor zaharretik bereizirik geratu dira.

Erref.: Jose Miel Barandiaran: Eusko-Folklore, IX eta LXVII zenbakiak; Mitología vasca, 147-149 orr., Madril, 1960.

Jose Miel BARANDIARAN

[-] Itxi 
Eranskina (5)

2010eko otsailak 26.

Enirio-Aralarko mankomunitatea.

Irakurri gehiago [+]