Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



JOXEMIEL BARANDIARAN ETA SASTARRIKOKOBEA

"Sastarriren hego hegalean, zuhaitz, belar luze eta kare-harri artean aurkitzen da Sarastarriko haitzulorako edo Sastarrikokobearako harrigarrizko sarrera. Zulorako sarreraren garaiera 895 m-koa da. Barruan daukan aintziratik datorkio ospea haitzulo honi, eta honetxegatik ulertzen da inguruko artzainek ur eskasiarik sekula ez izana, ezta lehorterik handienean ere.

Joxemiel Barandiaran
—© Barandiaran Fundazioa—
http://www.barandiaranfundazioa.org

Aintziraren beste aldean, haitzuloak galeriak izango zuelako ustetan, edo bederen, horixe ikertu nahian, 1953-55. urteen artean etorkizunean eratuko zen "Aranzadi Zientzi Elkarteko Espeleologia Saile"-ko bi lagun —Luis Pedro Peña Santiago horietako bat zelarik— txalupa pneumatiko batean, aintzira gurutzatu zuten lehen lagunak izan ziren.

Baina lagun biok ez ziren ez harritu kontrako ertzean galeriarik ez aurkitzeagatik. Urte batzuk geroago jakingo zutenagatik baizik. Haitzuloa zeharkatu zuen lehen gizasemea, gure herriko kultura berreskuratzeagatik hainbeste zor diogun Joxe Miel Barandiaran apaiza gazte eta ausarta baino ez zen izan. Hamarkada batzuk lehenago, eskutan kandela-argi bat zeramalarik —halaxe egin zuela esan baitzion arkeologo ataundarrak Peña Santiagori—, apaiza maitagarri honek igerian zeharkatu zuen Sastarrikokobeako aintzira. Tradizioak zioenez, ikazkin batzuk abandonatutako erremintak aurkitzen ziren kobaren beste aldean. Kontrako ertzera iristean, ezer ez zegoela ikusterik eta argitzerik izan zuen, eta halaxe da, Aralar Mendiak, mendi magikoak gordetzen dituen beste kondaira anitzetako bat hain zuzen."

Laudioko GOIKOGANE M. T.-ko web orritik eta Luis Pedro PEÑA SANTIAGOren —Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko, Elkar (1990)— liburutik hartutako datuak.

Lizarrusti - ALLEKO (1.018 m) - Enerio - Uidui - Jentilarri - Errekonta lepoa - AUSA-GAZTELU (904 m) - errepidea - Gaintza.

Goierriko Bira (4. etapa) - Lizarrustitik Gaintza bitarteko Aralar mendikateako zidorretan...
Aranzadi eta Barandiaran Jentilarri trikuharrian -1917-
Aranzadi eta Barandiaran Jentilarri trikuharrian -1917-
—© Aranzadi, Barandiaran, Eguren—
Egin klik handiago ikusteko
(37,286 byte)

GOIERRIREN BIRAko laugarren etapa. Ibilaldi hau Aralar Mendi ederrean zehar doa, pauso bakoitzean paisaia ederrak eta magiaz inguratuko gaituen bazterrak eskaintzen digun gogo-gogoko mendigunea.

LIZARRUSTI (616 m) – ALLEKO (1018 m).- Lizarrustin, ARALARKO PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTROaren ondoan, emango diogu hasiera zeharkaldiari eta beste isurialdea jaisten hasten garenean, Benta Ixabel zenaren ondoan, GR markak jarraituko ditugu. Altuera irabaziz hasiko eta pagadi eder batean barneratuko gara, non orbelak, goroldioz estalitako kareharriak eta pagoek multzo magikoa osatzen duten. Aldapa areagotu egiten da eta alanbre-hesi baten ondoan GRa jarraituko dugu: gorago eskuinerantz doa eta aldapa leunagoa da. Alanbre-hesia gainditzeko pasabide batera iritsitakoan balizatutako bidea utzi eta ezkerrera maldan gora joan beharko dugu gertu dugun ALLEKO (1018 m) mendiaren tontorrera iritsi arte.

ALLEKO (1018 m) – LAREO (740 m).- Mendebalderantz jaisten den gailurra jarraituko dugu, mugarriren bat edo beste daude. Gutxika-gutxika ezkerrerantz joan beharko dugu gailurretik urrunduz eta pagadian behera biderik gabe HM norabidean jaitsiz, Lizarrustitik Lareora doan bidera iritsi arte. Eskuinerantz joango gara Lareoko urtegirantz. Agauntz erreka haitzartean behera doa. Igoera motz baten ondoren urtegian egongo gara.

LAREO (740 m) – UIDUI (848 m).- Presa zeharkatu, LABEOKO TRIKUHARRIAren ondotik pasa, urtegia atzean utzi eta pista eskuinerantz jarraituko dugu. Pistak bihurgune itxi bat eskuinerantz egiten duenean ezkerrera GR markak dituen zidorra hartuko dugu. Pagadian gora doa eta bertatik ibiliz ur freskodun ITURRI batera iritsiko gara. Aurrerago maldan gora joango gara ENIRIOra doan pistaraino. Pista zeharkatu eta sakon txiki batetik behera joango gara UIDUIKO BORDEtaraino.

UIDUI (848 m) – AUSA-GAZTELU (904 m).- Jaitsiera jarraituz JENTILARRIKO TRIKUHARRIra

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko otsailak 26.

Aralar Mendian barrena.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2010eko otsailak 26.

Jose Migel Barandiaran.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2010eko otsailak 26.

Los Tres Tristes Trogloditas (Hiru troglodita tristeak).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2010eko otsailak 26.

Kixmi.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2010eko otsailak 26.

Enirio-Aralarko mankomunitatea.

Enirio-Aralarko Mankomunitatea Euskal Herriko mankomunitaterik zaharrena da. Ofizialki 1409ko azaroaren 14an sortu zen eta garaiko Villafrancako Batasuna (Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Lazkao, Ordizia eta Zaldibia) eta Amezketako Batasuna –Bozueko Batasuna- (Abaltzisketa, Amezketa, Baliarrain, Ikaztegieta, Legorreta eta Orendain) biltzen zituen bere barnean.

Mankomunitate honen helburua Enirio-Aralarko mendien kudeaketaz arduratzea da, Gipuzkoari dagokion Aralar mendian dauden lurretan, beti ere.

Geografia

3.359 Ha betetzen ditu Gipuzkoari dagokion Aralarreko mendilerroan. 1.000ko garaiera baino gehiago hartzen du uneoro eta, gaur egun, Aralarko Parke Naturalaren barnean dago.

Dena dela, Enirio-Aralar izenari dagokionez, Enirio, berez, haran bat, amildegi bat eta antzinako galtzada batek –Enirio galtzadak- elkartzen diren paraje zabalari deitzen zaio: galtzada zahar honek hain zuzen lotzen zituen iraganean Gipuzkoa eta Nafarroako lurralde historikoak.

Historia

Historiari erreparatuz gero, Amezketako Batasuneko eta Villafrancako Batasuneko herrietako biztanleak -betidanik- lehenagotik ere Aralarren ibiltzen ziren eta bertako basoak eta larreak ustiatzen zituzten, bertako ura hartzen zuten... Larre hauek gehienbat artzaintza eta abeltzaintzarako erabiltzen ziren, eta bertako basoek ere ibarrean bizi ziren herrietako bizilagunei behar zuten egurra eskaintzen zizkien.

1199an, Gipuzkoa Gaztelako Koroan sartu zen eta, eta momentu hartatik aurrera Enirio-Aralarko mankomunitateko mendiak Gaztelako ondare izatera pasa ziren.

1400. urteko urriaren 26an, Henrike III.a Gaztelakoak Joan Amezketari lur hauen zesioa egin zion, baina Villafranca eta Amezketako Batasunak ez zuten erabaki hori ondo hartu eta aurre egin zioten Aralar Mendiko baliabideak ustiatzeko zituzten, ohiturazko eskubideak alegatuz. Azkenean, Joan Amezketari Aragoiko diru-moldeko 1400 florin ordaindu eta gero, batasunetako herriek Aralar Mendia behin betirako ustiatzeko eskubidea errekonozitu zezan lortu zuten.

Ofizialki 1409ko azaroaren 14an sortu zen eta Villafranca eta Amezketa Batasunetako Mankomunitatea (izen ofiziala halaxe zuen: Mancomunidad de las Uniones de Amézqueta y Villafranca). Geroago aldatuko zen bere izena eta “Enirio-Aralarko Mankomunitatea” izango zen. Dena dela ere, Serapio Mujika eta Carmelo Etxegarai Monografía Histórica de Villafranca liburuaren egileen ustez, elkarte edo mankomunitate honen sorrera atzerago jo daiteke.

Administrazioa eta erabilpena

Antzinako Amezketako Batasuna eta Villafrancako Batasuna osatzen zuten 15 herrietako alkateek osatzen dute Zuzendaritzako Junta eta bere egitekoa Enirio-Aralarko mendien ustiapena antolatzea, eta eremu horretako mendi eta parajeen aurrekontuak, ordenantzak eta obra kontratak eta zerbitzuak ere onartzea antolatzea zen. Zuzendaritza Juntak Ordiziako Udaletxean du egoitza.

Egun, Enirio-Aralarko lurrak gehienbat artzaintzarako erabiltzen dira; gutxi gorabehera, 18.000 ardi inguru daude Enirio-Aralarren eta moxalak ere badira (1000ra ez dira iristen). Gutxiago, baina udaberritik udazkenera bitarte behiak ere aurki daitezke larreetan.

Zuhaiztiak herrien artean daude banatuta eta zozketa bidez esleituta daude guztiak. 15 udalerriek landa ditzake eta, honela basoak mantentzea lortzen dute. Jarduera honi loturik, Mankomunitatearen 600. urteurreneko ekitaldian, 2009ko azaroaren 14an hain zuzen, 15 herrietako alkateek eta Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak Enirio-Aralar Mankomunitateko zuhaiztiaren ustiapenaren baterakuntzarako akordio bat elkarrekin sinatu zuten.

1994ko apirilaren 26az geroztik, mendilerroko Gipuzkoako partea Parke Naturala da, Aralar izenekoa eta guztira 10.971 hektarea hartzen ditu.

Alboko mankomunitateak

XIV. mendetik aurrera, Aralarko Realengo Mankomunitateak –Nafarroako 19 udalerriz osaturik (Arbizu, Arribe, Atallu, Arruazu, Azkarate, Betelu, Errazkin, Etxarri-Aranatz, Gaintza, Ihabar, Intza, Irañeta, Hiriberri, Lakuntza, Lizarraga, Lizarragabengoa, Dorrao, Unanu, Uztegi)- Aralarko Erret Mendietako 2.195 hektareako baso, ehiza eta larreen herri probestearen onurak jasotzen ditu. Udalerri hauek Aralarko Elkartea izeneko elkartean elkartuta daude.

ITURRIA (Wikipedia):
http://es.wikipedia.org/wiki/Mancomunidad_de_Enirio-Aralar
http://es.wikipedia.org/wiki/Realengo_de_Aralar

[-] Itxi