Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



JOXEMIEL BARANDIARAN ETA SASTARRIKOKOBEA

"Sastarriren hego hegalean, zuhaitz, belar luze eta kare-harri artean aurkitzen da Sarastarriko haitzulorako edo Sastarrikokobearako harrigarrizko sarrera. Zulorako sarreraren garaiera 895 m-koa da. Barruan daukan aintziratik datorkio ospea haitzulo honi, eta honetxegatik ulertzen da inguruko artzainek ur eskasiarik sekula ez izana, ezta lehorterik handienean ere.

Joxemiel Barandiaran
—© Barandiaran Fundazioa—
http://www.barandiaranfundazioa.org

Aintziraren beste aldean, haitzuloak galeriak izango zuelako ustetan, edo bederen, horixe ikertu nahian, 1953-55. urteen artean etorkizunean eratuko zen "Aranzadi Zientzi Elkarteko Espeleologia Saile"-ko bi lagun —Luis Pedro Peña Santiago horietako bat zelarik— txalupa pneumatiko batean, aintzira gurutzatu zuten lehen lagunak izan ziren.

Baina lagun biok ez ziren ez harritu kontrako ertzean galeriarik ez aurkitzeagatik. Urte batzuk geroago jakingo zutenagatik baizik. Haitzuloa zeharkatu zuen lehen gizasemea, gure herriko kultura berreskuratzeagatik hainbeste zor diogun Joxe Miel Barandiaran apaiza gazte eta ausarta baino ez zen izan. Hamarkada batzuk lehenago, eskutan kandela-argi bat zeramalarik —halaxe egin zuela esan baitzion arkeologo ataundarrak Peña Santiagori—, apaiza maitagarri honek igerian zeharkatu zuen Sastarrikokobeako aintzira. Tradizioak zioenez, ikazkin batzuk abandonatutako erremintak aurkitzen ziren kobaren beste aldean. Kontrako ertzera iristean, ezer ez zegoela ikusterik eta argitzerik izan zuen, eta halaxe da, Aralar Mendiak, mendi magikoak gordetzen dituen beste kondaira anitzetako bat hain zuzen."

Laudioko GOIKOGANE M. T.-ko web orritik eta Luis Pedro PEÑA SANTIAGOren —Euskal Herriko 100 Gailur eta Mila Txoko, Elkar (1990)— liburutik hartutako datuak.

Lizarrusti - ALLEKO (1.018 m) - Enerio - Uidui - Jentilarri - Errekonta lepoa - AUSA-GAZTELU (904 m) - errepidea - Gaintza.

Goierriko Bira (4. etapa) - Lizarrustitik Gaintza bitarteko Aralar mendikateako zidorretan...
Aranzadi eta Barandiaran Jentilarri trikuharrian -1917-
Aranzadi eta Barandiaran Jentilarri trikuharrian -1917-
—© Aranzadi, Barandiaran, Eguren—
Egin klik handiago ikusteko
(37,286 byte)

GOIERRIREN BIRAko laugarren etapa. Ibilaldi hau Aralar Mendi ederrean zehar doa, pauso bakoitzean paisaia ederrak eta magiaz inguratuko gaituen bazterrak eskaintzen digun gogo-gogoko mendigunea.

LIZARRUSTI (616 m) – ALLEKO (1018 m).- Lizarrustin, ARALARKO PARKE NATURALEKO INTERPRETAZIO ZENTROaren ondoan, emango diogu hasiera zeharkaldiari eta beste isurialdea jaisten hasten garenean, Benta Ixabel zenaren ondoan, GR markak jarraituko ditugu. Altuera irabaziz hasiko eta pagadi eder batean barneratuko gara, non orbelak, goroldioz estalitako kareharriak eta pagoek multzo magikoa osatzen duten. Aldapa areagotu egiten da eta alanbre-hesi baten ondoan GRa jarraituko dugu: gorago eskuinerantz doa eta aldapa leunagoa da. Alanbre-hesia gainditzeko pasabide batera iritsitakoan balizatutako bidea utzi eta ezkerrera maldan gora joan beharko dugu gertu dugun ALLEKO (1018 m) mendiaren tontorrera iritsi arte.

ALLEKO (1018 m) – LAREO (740 m).- Mendebalderantz jaisten den gailurra jarraituko dugu, mugarriren bat edo beste daude. Gutxika-gutxika ezkerrerantz joan beharko dugu gailurretik urrunduz eta pagadian behera biderik gabe HM norabidean jaitsiz, Lizarrustitik Lareora doan bidera iritsi arte. Eskuinerantz joango gara Lareoko urtegirantz. Agauntz erreka haitzartean behera doa. Igoera motz baten ondoren urtegian egongo gara.

LAREO (740 m) – UIDUI (848 m).- Presa zeharkatu, LABEOKO TRIKUHARRIAren ondotik pasa, urtegia atzean utzi eta pista eskuinerantz jarraituko dugu. Pistak bihurgune itxi bat eskuinerantz egiten duenean ezkerrera GR markak dituen zidorra hartuko dugu. Pagadian gora doa eta bertatik ibiliz ur freskodun ITURRI batera iritsiko gara. Aurrerago maldan gora joango gara ENIRIOra doan pistaraino. Pista zeharkatu eta sakon txiki batetik behera joango gara UIDUIKO BORDEtaraino.

UIDUI (848 m) – AUSA-GAZTELU (904 m).- Jaitsiera jarraituz JENTILARRIKO TRIKUHARRIra

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko otsailak 26.

Aralar Mendian barrena.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2010eko otsailak 26.

Jose Migel Barandiaran.

Jose Miel Barandiaran Aierbe, Francisco Antonio Barandiaran eta Antonia Aierbe senar-emazteen bederatzi seme-alabetako azkena, 1889ko abenduaren 31n Ataungo Perune–Zarre baserrian jaio zen, Gipuzkoako baserri-eskualde batean, non tradizioak eta kondairak erroturik zeuden.

Garaiko lagun asko bezala, Jose Miel erlijio-bokazioarekin handitu zen, haren amaren –Maria Antoniaren- irakaskuntzak emandako bidea jarraituz, ama oso sinismen handiko emakumea zen-eta. Hamalau urte zituela, apaiza izan nahi zuela erabaki ondoren Baliarraingo latin-ikastegira sartu zen, geroago Gasteizko Seminariora joan zelarik, bertan Teologia eta Irakasle-ikasketak burutuz.

1914tik 1936ra

1914an Burgosen apaiztu zen, eta 1916tik aurrera euskal arkeologia eta etnografia gaietan lehen ikerketak hasi zituen.

Arraztaran ibarrean ikertuz, historiaurreko trikuharri batzuk aurkitu zituen (lehena, Argarbikoa), eta horrekin Bartzelona Unibertsitateko katedratiko zen Telesforo Aranzadi irakaslearekin kontaktuan jarri zen, azken honek Nafarroako Aralar aldean trikuharriei buruzko ikerketak egiten ari zen-eta. Honek Jose Miel Barandiaranek aurkitutako trikuharriak Eguren geologia irakaslearekin industea proposatu zion. Indusketa 1917ko udan hasi zen, eta honexek gerora, Espainiako Gerra Zibilaren hasiera arte, hiru irakasleen artean izandako kolaborazioa ekarriko zuen, 1936an hirurak bata bestearengandik urrundu ziren-eta.

Garai honetan, zehazki 1921ean, Eusko Folklore Elkartea sortu zuen, baita “Anuario de Eusko Folklore” aldizkaria eta mitoak eta kondairak biltzen dituen “Eusko-Folklore. Materiales y Cuestionarios” saileko hainbat argitalpen. Halaber, 1923 eta 1924 urteen artean, Jose Miel Barandiaran Abate Breuilek eskaturik, azken honek emandako ikastaroetan parte hartuko zuen.

1931n, “Breve historia del Hombre Primitivo” obra argitaratu zuen, Eusko Folklore Urtekarian argitaratzen ari ziren lanen barne.

1934an, “Euskalerriko leen gizona” sintesizko obra argitaratu zuen euskaraz eta gaztelaniaz.

Garai honetan ere, Jose Miel Barandiaranek, berak egindako lanaren politizazioak ekarriko zituen zailtasunak ezagutu zituen, bere eliza-nagusien kontrako jarrera alde batetik, eta baita elizaren aurkako hainbat elkartek egindako aurkaritza bestetik: hala ere hauek guztiak ez ziren oztopo izan Jose Miel Barandiaranen lana unibertsitate-munduan garrantzizkotzat ezagutu eta 1930ean Madrilgo Museo del Pueblo Español delakoaren erregio-patroi izendatu zezaten, baita 1935ean Londresko Antropologia eta Etnografiari buruzko Nazioarteko Kongresuko Batzorde Iraunkorreko kide ere bai.

1939an, Kopenhage-ko Antropologiari buruzko Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuen Euskaldunen antzinako Erlijioez izenburuko txostenarekin.

Garai honetan, bere dizipuluen artean Pio Barojaren iloba dago, Julio Caro Baroja irakaslea hain zuzen, Piok berak eskatu baitzion haren ikerketa taldean sar zedin.

Gerraren hasieran, Jose Miel Barandiaran Iparralden erbesteratu zen, eta bertan bere ikerketak jarraituko zituen.

Erbesteratzea Ipar Euskal Herrian

Mutrikuko porturik abiatu zen, Zokoako porturako norabidean, Lapurdiko Donibane Lohizune hiri ondoko herrira iristeko hain zuzen.

Iparralden zegoela, Gasteizko Seminariotik Baionako Seminariora joateko agindua jaso zuen, bertan zeuden apaizgai errefuxiatuei lagun ziezaien. Erbesteraturik egon zen bitartean, Biarritzen kokatu zen lehenik, eta geroago, 1941ean Sarara joan zen, bertan egon zelarik Hegoaldera itzul izen arte.

1946an Institut Basque de Recherches IKUSKA izenekoa sortu zuen eta izen bereko boletina argitaratzen hasi zen, bertan eginiko ikerketen berri ematen zuela.

1947an Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Elkarteko Zuzendari izendatu zuten. Eusko Jakintza izenburuko agerkarian euskal gaien alorreko europar aditu ospetsuenak bildu zituen elkarte horrek.

1946tik 1950era bitartean azkarki esku hartu zuen hainbat nazioarteko kongresutan: Londres eta Oxford (1946), Archeocivilization (Paris, 1947ko uztaila), Musée de l'homme (1947ko Iraila), Paris (1948), Brusela (1948), Brusela (1949).

Joxe Miel Barandiaranen erbesteratzea 1953an amaitu zen, urte hartan Ataunera itzuli zen-eta.

Hego Euskal Herrirako itzulera

Ibilaldi hauen guztien ondoren, 1953ko urrian azkenik, Jose Miel Barandiaranek sorterrira, Ataunera itzultzerik izan zuen. Itzulera alaiarekin bat, Salamancako Unibertsitatean “Larramendi” izeneko euskal ikasketen katedra sortu zen, Salamancako Unibertsitateko Errektorea zen Antonio Tovar irakasleak hala eskaturik, gonbidapena jaso zuen lehen irakaslea izan zelarik: ekitaldian El Estado Actual de Los Estudios Vascos (Euskal Ikasketen Egungo Egoera) izeneko konferentzia eman zuen.

Haren gainerako bizitzan kanpo-ikerketak egiten jarraituko zuen, baita dibulgazio lan garrantzitsuak zabalduz ere, 1991eko abenduaren 21ean zendu zen arte: tartean Madrilgo Universidad Complutense unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak Doctor Honoris Causa tituluak emango zizkioten.

Oroimenean

Euskal kulturaren patriarkatzat hartua izanik, Euskal Herriko herri askok bere izena daramaten kaleak eta plazak izendatu dituzte: Bizkaian, Barakaldo, Bilbo, Durango, Galdakao, Miraballes, Santurtzi eta Sestao herrietan; Gipuzkoan, Beasain, Ordizia, Errenteria, Donostia, Zarautz eta Zumarragan; eta Arabako hiriburuan Gasteizen hain zuzen. Nafarroan Iruñean, enparantza batek bere izena darama, eta baita ondoko Orkoien herrian kale batek ere. Euskal Herritik kanpo, Granadako Santa Fe herrian Padre Barandiaran izena duen kalea dago.

Euskal Herriko eskola askok ere –Leioakoa kasu- bere izena daramate.

FUENTE: Wikipedia eta Barandiaran Fundazioa.

[-] Itxi 
Eranskina (3)

2010eko otsailak 26.

Los Tres Tristes Trogloditas (Hiru troglodita tristeak).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2010eko otsailak 26.

Kixmi.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2010eko otsailak 26.

Enirio-Aralarko mankomunitatea.

Irakurri gehiago [+]