Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



STENDHALEN SINDROMEA.

Henri Beyle eleberrigilea (Grenoble, 1783ko urtarrilar en 23a - Paris, 1842ko martxoaren 23a), Stendhal ezizenez ezagunago dena, 1817an Florentzia bisitatu omen zuen, haren egunkarirako xehetasunik ez galtzen gogor ahalegindu zelarik. Egun osoa elizak, museoak eta arte-galeriak ederresten igaro zuen, eta urrats oro kupula, fresko, estatua eta fatxada ugariren ikustaldi bikainarekin hunkitu zen. Baina bat-batean, Santa Croceko eliza dotorean sartzean, zorabiaturik sentitu zen, palpitazioak, bertigoa, estutasuna eta itotzen ari izango balitz bezalako sentsazioa i zan zituen, eta horren ondorioz, kanpora irten beharra izan zuen airea hartzeko. Aztertu zuen medikuak "edertasun gaindosia" diagnostikatu zion, eta ordudanik sintoma honi "Stendhalen sindrome"-aren izenarekin ezagutzen zaio. Idazleak, mundu osoko garai gu ztietako milioika biztanleei Florentzia bisitatzen duten bakoitzean loa kendu izan dien gaitza aurkitu zuen: Florentzia, hain ederra da non zentzumenak zorabiatzen dituen.


EDERTASUNA...

"Behin, Carlotti izeneko margolari italiar batek edertasuna zer den definitu zuen; batera lanean ari diren atalen batuketa dela esan zuen, halako moldez non ez den ezein besterik gehitu edo aldatu behar. Horixe zara zu. Ederra zara benetan".

-Next (2007) filmeko aipua-

Petilla Aragoi - ROITAKO GAZTELUA (905 m) - Sause (Sos del Rey Católico) -- GR-1 zidor historikotik.

Nafarroako enklabe Petillatik Sauserako bidean (GR-1 jarraituz)...
Roitarako bidean
Roitarako bidean
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(82,696 byte)

PETILLA ARAGOI (861 m).
Euskal Herriko mapari begiratzen badiogu, exklabe gisa, Petilla haren mugetatik at geratzen da. Bi irlaz osaturik dago (Petilla –nagusia- eta Petillako Baztan edo Baztan, gainean San Antonio ermitaren eraikina duelarik) eta biak Nafarroako mugetatik 13 kilometrora aurkitzen dira. Exklabe biok Zaragoza herrien lursailez inguraturik dauden arren, Sause (Sos), Uncastillo, Isuerre edo Navardun hain zuzen, inguruetako mendiek ez digute herriok ikusten utziko. Mendi hauek Aragoiko aurre-Pirinioetakoak ditugu eta mendiotan zehar ibiliko gara GR-1 zidorra jarraituz.

Petilla mendiaren eguteran aurkitzen da. Hiru kale eta plaza bat, Nafarroakoa, besterik ez dauzka. Herriaren atzealdean, haitz erraldoi bat zutik dirau, eta haitz handi honen gainean orain dela 1000 urte eraiki zen Nafarroako Erreinua defendatu zuen gazteluetako bat, Roytako (gaur bisitatuko duguna), edo ibilbide amaierako Sauseko (Sos) gazteluek egin zuten bezalaxe. Herri honetan gainera jaio zen SANTIAGO RAMÓN Y CAJAL, 1906. urtean Nobel Saria jaso zuen medikua hain zuzen: honen omenez Petillan museo bat dago eta hona etorriko garen hurrengoan ikusteko gonbita egiten dizuegu.

NAFARROAKO PLAZA txikitik (00:00h) abiatuko gara, elizaren ondoan kokaturik dagoen arkuaren petik igaroz. Ezkerrerantz bira egingo dugu eta tabernaren eta ostatuaren –baita frontoi txikiaren- ondotik jarraitzen duen zidorrean segituko dugu. Zidor estu batek hainbat bihurgune marraztuko ditu eta azkenik, ezpel eta erkametz zuhaixken artean errepidera jaitsiko gara (00:20h), UR-TANGA bat aurkitzen den puntura hain zuzen: nahi duenak bertatik irteten den ur-txorrota oparotik edan dezake bidean aurrera egin baino lehen.

Puntu honetatik aurrera Navardunera eramango gintuzkeen errepidetik jarraituko dugu. Laster, (SL NA 201eko markekin) LABAZIAko ITURRIra daraman pista batekin egingo dugu ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2010eko apirilaren 4an.

GR-1 zidor historikoa.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2010eko apirilaren 4an.

Petilla Aragoi.

Petilla Aragoi edo Petilla (Petiella d'Aragón aragoieraz eta Petilla de Aragón gaztelaniaz), Nafarroako Zangozako merindadean kokatzen den herria dugu: herria bi exklabez osaturik dago, eta biak -exklabe nagusia eta Baztanes izenekoa- Zaragozako Cinco Villas (Zinco Billas aragoieraz) izeneko eskualdeko herrien lurrez inguraturik daude. Iruñetik 71 kilometrora kokaturik dago.

Elizaren jarduna, Jakako diozesiari dagokio, Iruñeko artxidiozesiari ere dagokiolarik.

Enklabe nagusiak iparraldean Gordun eta Isuerrerekin egiten du muga, ekialde eta hegoaldetik Uncastillorekin, eta mendebaldetik Sause (Sos del Rey Católico) herriarekin. Baztaneseko enklabeak ordea, ipar eta mendebaldetik Sauserekin egiten du bat, eta Uncastillorekin ekialde eta hegoaldetik.

Herriari buruzko lehen aipamena 938. urtekoa da, Gartzia Sanchez I.ak eta Iruñeko gotzain Galindok Leireko monasterioari eman baitzizkioten Petillako elizaren hamarrenak. Mende bat geroago, 1035ean, Antso III.a Nagusiak Iruñeko erresumaren eremu zabalen gestioa, "Ribagorzako mugetatik Astorgaraino", bere semeei eskaini zizkien.

Regnante Domino nostro Ihesu Christo, et sub eius imperium serenissimus rex Santius de finibus Ripacorça usque in Astorika (Itzul: Gure Jaungoikoa Jesukristo Jauna errege delarik, eta bere inperioaren azpian Antso errege hagitz barea, Ribagorzako mugetatik Astorgaraino).

Gartzia seme nagusiak hartu zuen erregetza osoa, eta Ramiro seme sasikoa -nahiz eta sasikoa izan gortean beste anaia-arrebekin batera hazi zena- geratu zen Aragoiko lurrekin. Aragoiko Ramiro I.ak, ordea, Petilla eta Arrostako (Ruesta) lurrak Nafarroako Antso IV.ari eman zizkion geroago. XII. mendearen amaieran, Petilla Aragoin sartu zen berriro. Baina, 1209an, Aragoiko Pedro II.ak Antso Azkarrari Petilla, Esco, Peña, Gallur eta Trasnoz eman zizkion, itzuli ezin zion 20.000 marabediko zorra kitatzeko. Nafarroako lurretara itzuli, eta ez zen berriro eskuz aldatu.

Gaur egun, duen egoera kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak biziki zaindutako ingurua dugu, errepideak oso zainduak ditu Nafarroara sartzen garen bezain laster, esaterako. Bestalde, neguan 15 bat lagun besterik geratzen ez direnez, eta urruntasuna dela-eta, seguru sentitzen ez direnez, segutasunezko kamarak jarri dituzte herrian, herria hobeto zaindua izan dadin.

Geografia

Onsella ibaiaren arroan kokaturik, Navardun eta Sause arteko errepidetik irits daiteke 12 kilometroz ibili ondoren.

Petillaren ezaugarri nagusia zera da, Nafarroako lurrak izanik Zaragozako lurrek inguraturik izana da. Herria ere ezaguna da bertan jaio zelako Santiago Ramón y Cajal. Eta Ramon y Cajal bertan jaio izanak betiko eztabaidak ekarri ditu, nafarra edo aragoiarra sentitzen ote zen, izan ere medikua Nafarroatik Aragoira joan zen hilabete gutxi batzuk zituenean. Kontuan izan behar da bestalde, bere gurasoak aragoiarrak zirela... kontu honi dagokionez.

Petillako zabalera Barranco de la Rinconera sakanak zeharkatzen du, Onsella ibaiaren adarra den erreka hain zuzen. Baztanes-eko lurraldetik izen bereko sakana dago, eta bertako erreka Uncastillo herriaren lursailetan Riguel ibaiarekin bat egiten du, Layanatik gertu hain zuzen.

Petillako udal barrutiaren hegoaldean, Uncastillorekin bat egiten duen lurretan, Petillako gunerik garaienak aurkitzen dira, Selva (1.159 m) eta Cruz (1.132 m) mendiekin Santo Domingoko mendizerraren mendebaldeko mendi-adarrak osatzen dituzte.

Zuberoako Jeztaze exklabearekin batera, Euskal Herriko exklabe bakarra dugu.

Demografia

Petillako biztanleria gero eta gehiago jaitsi da azkeneko 50 urteetan. Momentu honetan Petilla oso egoera kritikoan aurkitzen da, bere biztanleriaren bataz besteko adina oso altua da, eta arrisku handia du datozen urteotan hutsik geratuko dena biztanle falta dela-eta.

UrteaBiztanleria
1897497
1900514
1910465
1920464
1930447
1940397
1950306
1960243
1970103
1981 79
1991 51
2001 37
2006 33
2008 29

Eliza-eraikinak

  • San Millan eliza. Eraikin gotikoa, XIII. mendekoa, harlanduz egina, nabe bakarrekoa, bi ataletan banatua eta buru poligonal dituena.

  • San Antonio ermita, Baztanes-eko exklabean kokatzen dena.

Eraikin zibilak

  • Gaztelua: Petillak Nafarroako lurrak defendatzen dituen herriaren gaineko haitzean kokatutako gaztelu bat zuen. Beretik geratzen diren aztarna bakarrak harrian landutako ildaska batzuk dira. Dokumentazioari Ester gazteluak hiru solairu zituen dorrea zuela jakin izan dugu, eta almenateriaren gainean egurrezko gainaldea hain zuzen. Bertan ziren soldaduen kopurua 30 lagunena izan zen.

INFORMAZIOA: Wikipedia.

INFORMAZIO GEHIAGO:

  • http://www.cederna.es/media/pdf/berriak/27-eu.pdf
[-] Itxi 
Eranskina (3)

2010eko apirilaren 4an.

Santiago Ramón y Cajal

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2010eko apirilaren 6an.

Roitako gaztelua (Cercastiel).

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (5)

2010eko apirilaren 6an.

Roitako ermita.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (6)

2010eko apirilaren 6an.

Sause - Sos del Rey Católico

Irakurri gehiago [+]