Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2024ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 26. Mendi-martxa.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



XUMEA...

Xumea da nire barnea,
Xumeak nire oin lurtarrak,
Xumea dut jantzia eta begien kolore xumea.
Xumea halaber nire gorputz makala,
Xumeak hezurrak eta errainak,
Oxigenoa xumeki iragazten dutenak.
Xumeak dira nire birikak,
Xumea naiz itxuraz, xumea naiz egiaz,
Udaberriko graminea harrotuen modura,
Haize epelarekin batera, harat-hunat
Kulunkaria.

TXUMA MURUGARREN (Hegazkinen Arima - 2001).

Sodupe - ERETZA (880 m) - GANEROITZ (561 m) - PEŅAS BLANCAS/APUKO (459 m) - SASIBURU (459 m) - ARROLETZA (454 m) - Alonsotegi

Bizkaiko Enkarterrietan, Sasiburu eta Grumeran mendietako mendizerren artean.
Eretzako gainean
Eretzako gainean
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(209,731 byte)

ENKARTERRIEN ekialdean, Güeñes, Barakaldo eta Alonsotegi udalerrien artean, ERETZA, GANEROITZ, SASIBURU eta ARROLETZA mendiak barneratzen dituen kordala dago. Lehen gaina GRUMERAN MENDIZERRAn dago, eta azkeneko hirurak SASIBURU mendiarenean hain zuzen.XIX. mendearen erdialde eta XX. mendearen hasiera artean Bizkaia eraldatu zuen garapen industrial eta ekonomiko handia, neurri handi batean, Enkarterrietako lurrez azpian izan ziren burdina-meategiei esker izan zela esan daiteke. Gaur egun, mea-ustiapen hauek agorturik daude, itxirik daude, nahiz eta oraindik ikusterik badauden.

SODUPE —60 m. (0 h.)
Ibilaldia Güeñes herriaren auzo den Sodupe herrian hasiko dugu. Herriaren sarreran, BILBOtik gatozelarik, autoentzako parking baten ondoan eskuinerantz gorantz abiatzen den asfaltaturiko (IM) errepide estu bat hartuko dugu, aldapa gogorrean baserri batzuetarantz eramango gaituelarik.

Pista zabaletik tarte luzexka batez igoko gara, eta beretik igoz LEXARTZA AUZOraino iritsiko gara: bertan SAN BARTOLOME APOSTOLUaren omenezko ERMITATXOa ikusterik izango dugu, hainbat baserriz inguraturik hain zuzen. Pistatik jarraituz, ARBORI lepoan -430 m (1h), bidegurutze batekin egingo dugu topo.

Eskuinetik igotzen den pistatik egingo dugu aurrera, eskuinean sartzen den zidor estu batekin –E- harik eta topatu arte. Zidorretik jarraituko dugu, berriki egindako pista bat aurkituko dugu, handik lasterrean langa bat zeharkatuko dugu, eta BERENILLA izenez ezaguturiko parajeraino jarraituko dugu: bertako ingurune soilean mendi-aterpe bat aurkituko dugu —620 m. (1h 30’).

Igotzen jarraituko dugu (E) belar leunez estalitako hegaletik gora, ezin bidea galdu, Eretza (2h 15’) gainera iritsi arte.

ERETZA, 880 m. Erpin geodesikoa eta txartel ontzi bat gainean. Inguruetara begiratuta talaia ezin hobea, besteak beste ondorengo mendiak gailentzen direlarik: E-HEan GANEKOGORTA, GORBEIA, M-an ORDUNTE Mendia eta KARRANTZAko mendiak, H-an, GALLARRAGA eta I-IE-an PICO DE ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2010eko maiatzaren 6an.

Nerbioi ibaiko ezkerreko ibarrean euskaraz hitz egin zen iraganean.

Irakurri gehiago [+]