Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



ENE BEGIEK

Ene begiek ez dute malko isuritzeko gogorik,
denik eta bizitza bakarra bizi dutelako. Entzun,
astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori.
Begira erlojuetako orratzak uneka herdoiltzen.
zenbat gauza utzi dudan estarta bazterretan
edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean,
eta zenbat aldiz galdu naizen behelainotan
basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin.
Ene desirak iada ez dira habia abandonatuak besterik
ene bihotzean. eguzkia gurpil ahul bat da.
Ez dezadan gehiago entzun, begiratu, ez pentsatu,
bizitza hau bakarra delako, gal ez dadin, ibili ez
eta senditu ere ez, harriak legez izan nahi dut,
mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua,
lekua besterik ez izan, hurrin deritzan aberrian.

JOSEBA SARRIONANDIA.

Erro mendatea- MEASKOITZ (1.016 m) - LAKARRI (1.046 m) - BELOKAIN (972 m) - Mendiorotz

Esteribar eta Arriasgoiti ibarren artean
Bidean
Bidean
—© Ostadar Mendi Taldea—
Egin klik handiago ikusteko
(213,232 byte)

ERRO ibarraren hegoaldean, ZUBIRI eta ERRO herrien artean 801 metroko garaieran Erroko mendatea dago. IRUÑEA-ARNEGI arteko N-135 errepidean hain zuzen.

ADI (1.458 m) menditik, IRUÑERRIko EGUESIBARrera iritsi arte, hegoalderantz jaisten duen kordal luzean aurkitzen duen depresioetako bat dugu mendate hau.

Inguru eder honetan MEASKOITZ (1.016 m), LAKARRI (1.046 m) eta BELOKAIN (1.016 m) tontorretara igoko gara, ERGA eta ERRO ibai-arro hidrografikoak banatzen dituen gailurreriatik ibiliz, ESTERIBAR eta ARRIASGOITI ibarretatik egiten duen ibilbidea jarraituz.Ibilaldia MENDIOROTZen amaituko dugu, EGUESIBARren amaituz.

ERRO GAINA (801 m). DONEJAKUE BIDEAren bide frantsesaren arrastoak pasa dira bertatik. Basoan sartzen den (H.) pista zabala hartuz abiatuko gara mendatetik.

Aziendarako erabiltzen diren larre zabaletatik jarraituz egingo dugu gero, lepo zabal batera iritsiko ondoren, bertan ezkerretik elkartzen den pista abandonatuz eta H-erantz jarraituz pasabide kanadar batera iritsi arte. [45´]

Igoera samur batean basotik irtengo gara eta larre batzuek osatutako zonaldetik igaroko gara: bertan hainbat ehiza-postu eta ehiztarientzako borda bat aurkituko dugu.

Urruntasunean MEASKOITZ mendia ikusiko dugu. Pista utzi eta ezkerretik igoko gara. Zidor batek orduan, larre eta zelai artean gaina baino lehenago aurkituko dugu zuhaiztiraino eramango gaitu.

Zuhaiztitik irten eta zidorrak, sastrakadi trinko batetik igaroz, MEASKOITZ [1h25´] mendiaren tontor soil eta zabalera eramango gaitu.

MEASKOITZ (1.016 m). Erpin geodesikoa eta txartel-ontzia. Mendiaren panoramika zabal eta ederra dugu. Beste batzuen artean, honako hauek nabarmentzen dira, I-IE-an LARROGAIN, AINTZIOA mendiak. HHE-an, LAKARRI, HIGA, ITZAGA, LEIRE. M-an SARBIL, ANDIA, ARALAR. Oiaideko eremu eta Sentulain parajearen ondoan dagoen sail mugakide bat dugu berau. Informazio berri gisa esan behar, hona berriz etortzeko planak egingo badugu, kontuan hartu beharko dugula ez garela etorriko ...

Irakurri gehiago [+]