TXITXARRA ETA INURRIAREN ALEGIA (Itzulpena)Abestuz igaro zuen uda osoa Txitxarrak, jatekorik gorde gabe; negua etortzean hotzak isilik egon eta haren logela estuan babesa bilatzea eraman zuen. Jatekorik gabe ikusi zuen haren burua, ez euli, ez zizare, ez gari ez zekalerik ahora eramateko.
Bertan ere bizi zen Inurria, aldameneko gelan, eta begirune eta errespetuzko mila adierazpen eginez halaxe esan zion txitxarrak: "Inurri anderea, zure aletegian, zure beharretarako jateko hornidurarik soberan duzunez, utz iezaiozu txitxar gizagaixo honi zerbait-edo negu honetan aurrera egin dezan, alegera eta pozik ibili baita iraganean, ez baitu inoiz kalterik ezagutu ezta horren beldur izateko ikasi ere. Ez izan zalantzarik niri hori uzteko, zeren eta zintzoki mozkinekin ordaintzeko hitza ematen dizut, nik dudan izen garbia erabiliz."
Inurri ñapurrak, adorez erantzun zion, bizkarrean aletegiko giltzak ezkutatuz "Nik utzi zuri lan ikaragarri gogorrez irabazten dudana! Esadazu, alfer hori, zer egin duzu garai hobeagotan?" "Ni, esan zuen Txitxarrak, bidaiari orori kantuan aritzen nintzaion, etenik egin gabe." / "Hara! Abesten ari zinela, ni lanean ari bitartean? Orain, bada, ni jaten ari naizela, dantzan, dantzan egizu gorputzak eskatzen ez badizu ere."
FÉLIX MARÍA SERAFÍN SÁNCHEZ DE SAMANIEGO ZABALA
(Guardia, 12 de octubre de 1745eko urriak 12, 1801eko abuztuak 11).
| 
 | 
Arabako hegoaldean, Mendialde eta Errioxa (arabar eta logroñoar) artean, TOLOÑO MENDIA dugu. Haren erdialdean, gaur bisitatu behar ditugun gainak daude. Hain zuzen, gutxi bisitaturiko mendiak dira, mendizerran oraindik garaiago diren beste hiru mendiak hurbil dituztelako: PALOMARES (1.446 m), RECILLAtik Palomareseko gandorraz banaturik dagoena, LARRASA (1.454 m) eta PEÑA DEL CASTILLO (1.432 m).
PIPAON   (840   m).
Enparantzan,   taberna   bizkarrean   dugula,   elizaren   aurrealdean,   ezkerreko   kalea   (E)   hartu   eta   GR-1   “ZIDOR   HISTORIKOA”   hartuko   dugu,   Empúries   (Girona),   Fisterraraino   (Galizia),   Katalunia,   Aragoi,   Hego   Euskal   Herria,   Gaztela   eta   Leon,   Kantabria,   Asturias   eta   Galizia   herrialdeetako   lurretan   barrena   ibili   dena.   Araban,   GR-1a   200   kilometrotan   zehar   dabil,   eta   ingurune   honetan   Lagran   eta   Pipaon   arteko   bide   zaharra   jarraitzen   du.   Gogora   dezagun,   aurreko   apirilaren   11n   Nafarroako   Petillatik   Sause   (Sos   del   Rey   Católico)   herrira   bitartean   zidor   honetan   ibili   ginela.
Pipaonen hainbat KONDAIRA gordetzen dira, eta kondairok aipatu gabe ezin gera gaitezke:
- Pipaonetik igaro omen zen behin ERROLAN heroi piriniar ezaguna. Honek herriko neskatxa bat bahitu zuen eta RECILLAko ATAKArantz abiatu omen zen bertan kanpaldia antolatzeko. Herriko gazteak atakaraino igo ziren eta neskatxa itzul zezan eskatu, azkenik berealdiko borroka suertatuz. Errolan berak, gazteen zangartasuna ikustean, neskatxaren itzulera agindu zuen. 
- Beste kondaira batek mairuek bahitutako neskatxa bat aipatzen du. Neskatxa Granadako kalifa artatzeko eraman omen zuten. Atso zahar izanik, kalifari haren herrira itzultzeko eskaria egin zion, baita eskaria eman ere kalifak, herrira neskame mairu batez lagundurik etorri zelarik. Neskame hau Pipaonen ezkondu omen zen. Gaur egun oraindik ere bada “mora” (mairua) ezizena duen familia herri honetan. 
- Azkenik, SAN ILDEFONSO Pipaonen jaio zela ere esaten da. Diru askotako sendi ... 
2010eko urriaren 10ean.
Guardia
2010eko urriaren 10ean.
Viñapre toponimoaren euskarazko denominazioari (Binasperi, Biasteri, etc.) eta identifikazio okerrari (Laguardia = Biasteri) buruzkoa.
2010eko urriaren 10ean.
Félix María Serafín Sánchez de Samaniego Zabala
 
