Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



JAKIN-MINA

Elkarrizketatzaileak azken galdera egiten dio Luis García-Berlangari.
- Bizitzeko hiru arrazoi on emango dizkidazu?

Eta berak, segurtasunez hala ihardesten du:
- Batekin nahikoa zait: jakin-mina.

LUIS GARCIA-BERLANGA I MARTÍ, gidoilaria eta zinema-zuzendaria (1921/06/21, València - + 2010/11/13/13, Pozuelo de Alarcón, Madril).




(itzul.) Zahartasuna jakin-minaren galera da.

JOSÉ AUGUSTO TRINIDAD MARTINEZ RUIZ (Azorín), idazlea, nobelagilea, saiakera-idazlea y literatura-kritikaria (08/06/1873, Monòver, Alacant - + 02/03/1967, Madril).




Orejas curiosas, noticias dolorosas (itzul.) Belarri kuxkuxeroak, berri mingarriak.
Si orejas curiosas no hubiera, malas lenguas no existieran. (itzul.) Belarri kuxkuxerorik ez balego, mihi gaiztorik ez balego.
La curiosidad mató al gato. (itzul.) Jakingurak katua akabatu zuen.

ATSOTITZ ESPAINIARRAK.




Four be the things I"d have been better without: Love, curiosity, freckles and doubt.

(itzul.) Lau gauzarik gabe hobeto bizi ahal nintzatekeen: maitasuna, jakin-mina, oreztak eta zalantza.

DOROTHY PARKER (1893/08/22, Long Branch, New Jersey, AEB - + 1967/06/07, Nueva York, AEB) ipuin-kontalaria, dramaturgoa, antzerki-kritikaria, umorista, gidoilaria eta olerkari estatubatuarra).

Ardanatz - TANGORRI (845 m) - IRULEGI (893 m) - PAGADI (887 m) - TAXOARE GAINA (672 m).

GR-220, Iruñerriari Biraren 1. Etapa.

Irulegi gaina - 2008ko apirila

Irulegiko gaztelura bisita gidatua

Gaur osatuko dugun ibilbidea GR-220 ibilbidearen 6 etapetako bat dugu: honek Iruñerria osoaren bira osatzen du eta urte batzuetan zehar amaitzea espero dugu.

Iruñeko ekialdean Arangurengo Ibarra dago. Honek iparrean eta ekialdean Arangurengo Mendizerra du, eta aldi berean Eguesibar eta Itzagaondoa mugakide ditu, hegoaldean Elortzibarretik aldentzen duen Taxoareko Mendizerra mugagune ere duelarik.

Eguesibarren barruan dagoen Ardanatz herritik abiatuko gara erlojuaren orratzen norabidean eta igoko garen lehen mendia TANGORRI (845 m) izango da. Ondoren etorriko dira ARIZKO (836 m), IRULEGI (893 m), ARIKITA (834 m), URRAMENDI (887 m), PAGADI (887 m), BIZKAI (762 m) eta TAXOARE GAINA (672 m), azkenik Elortzibarren dagoen Noainera iritsiz.

ARDANATZERAKO BIDEGURUTZEA (570 m) [0:00 h].
Herriaren goialderantz errepidetik kilometro batean zehar igoko gara. Herria baino apur bat lehenago, ibilbidearen lehen marka zuri-gorriak aurkituko ditugu, eta hartu ere bai, izan ere hauexek Noaineraino eramango gaituzte-eta.

ARDANATZ (629 m). [0:15 h]. Marka zuri-gorriak (E) jarraituko ditugu eta gainaldera iritsi baino lehen bihurgunean, ezkerrerantz jarraitzen duen xendra bat hartuko dugu: honi esker, minutu gutxiren buruan, porlanezko pista bateraino iritsiko gara. Ur-tanga batera iritsi arte jarraituko dugu bidea, eta azken tanga honen ezkerretik abiatzen den lurrezko pista batetik jarraituko dugu ondoren. Bertatik igotzen jarraituko dugu SAN MIGEL ATAKAraino iritsi arte (726 m) [0:25 h]. Ezkerraldean MALKAITZ tontorra ikusiko dugu, nahiz eta guk pistatik jarraituko dugun bigarren LEPO batera iritsiz (772 m) [0:30h]: bertan abereak ez igarotzearren ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2011ko martxoaren 6an.

Irulegiko Gazteluari buruzko monografia.

SARRERA

Gauza gutxi dakigu Nafarroa babestu zuten Erdi Eroko gazteluei buruz. XV. mendean, 100 inguru zeuden, baina, gaur egun, ia ez dago haien aztarnarik. Kasurik hoberenetan, eraikin horien hormen puskaren bat gelditzen da. 1512an hasi ziren Nafarroako Erdi Aroko gotorlekuak suntsitzen, Gaztelako tropei aurre egin ez ziezaieten.

Beraz, ia ez dago horien arrastorik; hala ere, Erdi Aroko Kontu-dokumentuek argi uzten dute, batetik, erresuma hark gotorlekuak eraikitzean oinarritu zuela bere defentsa eta, bestetik, herritarrek berek mantentzen zituztela. Espiritu haren oinordeko gisa, udalek, gaur egun, beren ondarea berreskuratu nahi dute, poliki-poliki. Ezbairik gabe, ondarearekiko eta historiarekiko interes hori hazten ari da izaera berezia beti izan duen lur honetan. Nafarroa osoko herritarrengan eta udaletan, azaleratzen hasi da nahi hori.

KOKALEKUA

Irulegiko gaztelua Aranguren mendilerroan dago, Irulegi gailurrean ("Lakidain haitza" ere esaten zaio). Gailur horrek 893 metro ditu eta honako herri hauen gainean dago: Lakidain eta Ilundain (Aranguren Ibarra) eta Lerruz eta Idoate (Lizoain). Halaber, mendi horren silueta argi ikus daiteke Iruñetik.

Gailur horren iparraldean, malkar harkaiztsua dugu, baina, beste hegietan ere, malda handiak ditugu. Argi dago, beraz, gaztelua zergatik eraiki zen hor. Hegoaldea alderik iristerrazena da, eta, han, baditugu babes-erreten bat eta babes-harresi bat; aurrerago, sakonago gazteluaren deskribapenean aztertuko dugu azken hori.

IZENA

Irulegi toponimoa "Iru" zenbakiak eta "(h)egi" (gailur) hitzak osatzen dute; beraz, hiru gailur-edo esan nahi du. Badirudi zerikusia izan dezakeela Aranguren mendilerroan gailentzen diren hiru puntekin.

HISTORIA

Ez dakigu ziur zein urtetan eraiki zen gotorlekua, baina haren kokaleku estrategikoak eta inguruko gotorlekuekin duen ikus-komunikazioak pentsarazten digute Iruñeko erresumaren hastapenetan eraiki zela. Garai haietan, gotorlekuetan oinarritzen zen Iruñerriko baskoien defentsa-sistema; gotorleku horiek elkarri jakinarazten zioten ea arabiarren edo frankoen sarraldiren bat ote zetorren hiria menderatzeko asmoz.

Sortu berria zen Iruñeko erresuma haren defentsa-sistema desfasatuz joan zen mugak zabaldu ahala. Ordurako, mugak ez zeuden Tafallan edo Monjardinen, Ebro ibaitik haratago baizik, eta, gotorleku horien erabilgarritasuna txikituz joan zen. Baskoien hasierako gotorleku horiek espetxe edo bizileku gisa erabiltzen hasi ziren; baina, gerra-garaietan, beren izaera militarra berreskuratzen zuten.

Historiaren aroaren arabera, hainbat etapa igaro zituen Irulegiko gazteluak: Gaztelaren kontrako gerretan (1378. 1429. eta 1460. urteetan), garrantzi militarra hartzen zuen, eta, orduan, Iruñerria defendatu ahal izateko, moldatu behar izaten zuten; bake-garaietan, berriz, lasaiago ibiltzen ziren. Gorabehera defentsibo horiek Kontu-dokumentuetan islatzen dira, hor esleitzen baitziren gazteluen eta arma-gizonen goarnizioak. 1378ko abuztuan, 18 gizon aipatzen dira dokumentu horietan, Gaztelaren kontrako gerrarako; gerraren ondoren, 5 gizonera murriztu ziren eta, hurrengo konfrontazio-garaietarako, berriz, 10 izango ziren.

Hala ere, bake-garaietan, bizitzeko modukoa zen gaztelua. Hiriburutik kilometro gutxira egoteagatik eta, halaber, laboreen ekoizpen-produkzioen eremuetatik hurbil eta klima inguru atseginean egoteagatik, bizileku egokia zen alkaideentzat eta haien familientzat, kokaleku zailagoa zuten gazteluekin alderatuz gero behinik behin. Hori argi gelditzen da 1374ko zenbait dokumentutan; izan ere, haietan, Zangozako merioak diruzainari aipatzen zion, hara egindako bisitan baten ondoren, Lakidainen gaineko gazteluan Gonzalo Ruiz Eransusko alkaidea gazteluan bizi zela bere familia guztiarekin, eta horrek ez ziola eragozten bere lanak betetzea.

Gotorlekua eta eskualdea defendatzeko asmoz, gazteluak baldintza egokiak bazituen, ohikoa zen gaztelu-buruak eta haren jendea han bizitzea. Halaber, ez zen harrigarria izaten, horietako bat hil ondoren, erregearen baimenaz, haren ahaideetako batek -oro har, semeak- kargua hartzea; esate baterako, Irulegin, Martin Gartzia Ollokikoa hil eta gero, haren semeak ordeztu zuen 1330ean.

Defentsa-helburuaz gain, bake-garaietan honako zeregin hau ere izaten zuen: Koroaren interesak defendatzen zituen zerga-biltzaileak beren lana bete zezaten erraztuz. Hala ere, alkaidearen 1461eko kobrantzak Arangurengo, Lakidaingo eta Ilundaingo nekazarien petxen bitartez egiten ziren; horrek argi erakusten du urte haietan gazteluaren arduradunarena zela gaztelua pagatu eta mantentzeko erantzukizuna. Hori dela eta, Kontu-dokumentuetan oso urriak dira gotorleku horren konponketei buruz egindako aipamenak.

1479an, Koroaren eta kondestablearen arteko Agoitzeko akordioen ondoren, Leringo kondeari onartu zitzaion, besteak beste, Biana herriaren eta Garañoko eta Irulegiko gazteluen jabea izatea.

Garai haietan, agaramontarren eta beaumondarren arteko gerra zibilean, Leringo kondea zen gazteluaren jabea, eta, XIV. mendearen bukaera hartan, Juan Mearin beaumondarra zen hango alkaidea. Hala ere, 1494ko irailaren 19an, Joan III. eta Foixeko Katalina Nafarroako errege-erreginek berreskuratu zuten gotorlekua. Urte hartako abenduan, Juan Garrok eta Remonet kapitainak hura suntsitzeko agindua jaso zuten, baliogabekotzat eta garestitzat jotzen baitzen. Argi dago suntsitze horrekin saihestu nahi zutela Gaztelaren hurbileko jendeak hiriburutik hain hurbil jabetzak izatea. Almenak eta harresiaren parte bat, defentsa-ateak eta bestelako elementuak eraitsi zituzten; hala ere, ez dirudi kalte horiek erabat baliogabetu zutenik gaztelua, eta, segur aski, dorre nagusiak bizilekua izaten jarraitu zuen. Denborak eta moldatzeko dirurik ezak gazteluaren behin betiko suntsipena ekarri zuten.

IÑAKI SAGREDOren lana, "Castillos de Navarra" liburuaren autorea.

ITURRIA: Aranguren Ibarreko Udala http://www.aranguren.es

INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.aranguren.es

[-] Itxi 
Eranskina (2)

2011ko martxoaren 6an.

Landaredia eta animaliak.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (3)

2011ko martxoaren 10ean.

Noain, Historiaz betetako herria.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2011ko martxoaren 10ean.

Noaingo bataila.

Irakurri gehiago [+]