Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea [eu]   [es]
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2019ko maiatzaren 19an, Urretxu-Zumarragan, Iñaki Beitiaren omenezko 23. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



JAKIN-MINA

Elkarrizketatzaileak azken galdera egiten dio Luis García-Berlangari.
- Bizitzeko hiru arrazoi on emango dizkidazu?

Eta berak, segurtasunez hala ihardesten du:
- Batekin nahikoa zait: jakin-mina.

LUIS GARCIA-BERLANGA I MARTÍ, gidoilaria eta zinema-zuzendaria (1921/06/21, València - + 2010/11/13/13, Pozuelo de Alarcón, Madril).




(itzul.) Zahartasuna jakin-minaren galera da.

JOSÉ AUGUSTO TRINIDAD MARTINEZ RUIZ (Azorín), idazlea, nobelagilea, saiakera-idazlea y literatura-kritikaria (08/06/1873, Monòver, Alacant - + 02/03/1967, Madril).




Orejas curiosas, noticias dolorosas (itzul.) Belarri kuxkuxeroak, berri mingarriak.
Si orejas curiosas no hubiera, malas lenguas no existieran. (itzul.) Belarri kuxkuxerorik ez balego, mihi gaiztorik ez balego.
La curiosidad mató al gato. (itzul.) Jakingurak katua akabatu zuen.

ATSOTITZ ESPAINIARRAK.




Four be the things I"d have been better without: Love, curiosity, freckles and doubt.

(itzul.) Lau gauzarik gabe hobeto bizi ahal nintzatekeen: maitasuna, jakin-mina, oreztak eta zalantza.

DOROTHY PARKER (1893/08/22, Long Branch, New Jersey, AEB - + 1967/06/07, Nueva York, AEB) ipuin-kontalaria, dramaturgoa, antzerki-kritikaria, umorista, gidoilaria eta olerkari estatubatuarra).

Ardanatz - TANGORRI (845 m) - IRULEGI (893 m) - PAGADI (887 m) - TAXOARE GAINA (672 m).

GR-220, Iruñerriari Biraren 1. Etapa.

Irulegi gaina - 2008ko apirila

Irulegiko gaztelura bisita gidatua

Gaur osatuko dugun ibilbidea GR-220 ibilbidearen 6 etapetako bat dugu: honek Iruñerria osoaren bira osatzen du eta urte batzuetan zehar amaitzea espero dugu.

Iruñeko ekialdean Arangurengo Ibarra dago. Honek iparrean eta ekialdean Arangurengo Mendizerra du, eta aldi berean Eguesibar eta Itzagaondoa mugakide ditu, hegoaldean Elortzibarretik aldentzen duen Taxoareko Mendizerra mugagune ere duelarik.

Eguesibarren barruan dagoen Ardanatz herritik abiatuko gara erlojuaren orratzen norabidean eta igoko garen lehen mendia TANGORRI (845 m) izango da. Ondoren etorriko dira ARIZKO (836 m), IRULEGI (893 m), ARIKITA (834 m), URRAMENDI (887 m), PAGADI (887 m), BIZKAI (762 m) eta TAXOARE GAINA (672 m), azkenik Elortzibarren dagoen Noainera iritsiz.

ARDANATZERAKO BIDEGURUTZEA (570 m) [0:00 h].
Herriaren goialderantz errepidetik kilometro batean zehar igoko gara. Herria baino apur bat lehenago, ibilbidearen lehen marka zuri-gorriak aurkituko ditugu, eta hartu ere bai, izan ere hauexek Noaineraino eramango gaituzte-eta.

ARDANATZ (629 m). [0:15 h]. Marka zuri-gorriak (E) jarraituko ditugu eta gainaldera iritsi baino lehen bihurgunean, ezkerrerantz jarraitzen duen xendra bat hartuko dugu: honi esker, minutu gutxiren buruan, porlanezko pista bateraino iritsiko gara. Ur-tanga batera iritsi arte jarraituko dugu bidea, eta azken tanga honen ezkerretik abiatzen den lurrezko pista batetik jarraituko dugu ondoren. Bertatik igotzen jarraituko dugu SAN MIGEL ATAKAraino iritsi arte (726 m) [0:25 h]. Ezkerraldean MALKAITZ tontorra ikusiko dugu, nahiz eta guk pistatik jarraituko dugun bigarren LEPO batera iritsiz (772 m) [0:30h]: bertan abereak ez igarotzearren ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (1)

2011ko martxoaren 6an.

Irulegiko Gazteluari buruzko monografia.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (2)

2011ko martxoaren 6an.

Landaredia eta animaliak.

Landaredia eta animaliak, gehienbat, Taxoare, Aranguren eta Ardanatz mendilerroetan aurkituko ditugu. Gainera, Gongorako Jaurerria natura-gunetzat jo da, 'natura-kokaleku' kategoriaren barruan. Landare ugari izateaz gain, hegazti migratzaileen igarobidea da Gongora, eta, han, hainbat hegaztik eta harraparik egiten dute habia; hala nola, putreek, mirotzek, miru beltz eta gorriek, ontzek, katagorriek, basurdeek, basakatuek...

LANDARERIA

Ikus daitekeenez, Aranguren Ibarreko landarediak oihan- eta sasiarte-mosaiko bat osatzen du, laboreak egiteko egokiak ez diren inguruetan zokoratuta. Han, jatorrizko oihan-eremuak zein koniferekin egindako oihantzeak aurki ditzakegu; produkzio-helburuarekin landatu dira azken horiek.

Aranguren Ibarrean, Iruñerriko beste udalerri askotan bezala, laboreek hartzen dute lurraren zatirik handiena. Labore horiek eskaintzen duten estalki begetala (gizakiak eragindakoa) urtaroarekin batera itxuraldatzen denez, paisaiak aldaketa kromatiko handiak jasaten ditu ibar honetan: lurraren beraren okreak, labore onduen urre-kolorea, edo hazte-garaiko alorren berde bizia.

Hainbat espezietako oihan-eremuak aurkitzen ditugu ibarra hegoaldetik eta ekialdetik inguratzen duten mendilerroen (Taxoare, Aranguren eta Ardanatz) magaletan: pinua, erkametza, pagoa eta abar; Sadar errekaren bazterretan ere, landare multzoak ageri dira; bestalde, zenbait muinotan, sasiarteek eta larreek irla txikiak osatzen dituzte, laboreez inguratuak; eta abar.

Balizko landaredia: eremu jakin batean egon zitekeen estalki begetala gizakiaren esku-hartzerik egon izan balitz. Hau da, faktore fisikoek soilik eragindakoa, hala nola, klimak, lur motak, garaierak, eta abar.

Egungo landaredia (edo erreala): Eremu jakin batean, berez, dagoen estalki begetala.

EGUNGO LANDAREDIA

Udalerrian dagoen landare-mosaikoa erkametz- eta pago- oihanen (edo haien hibridoen) hondarrek osatzen dute eta, halaber, horien ordez hainbat etapatan egindako oihantzeek.

Aurrekoaz gain, batetik, zura ekoizteko landatutako oihan-eremuak ditugu; izan ere, larizio pinuek (Pinus nigra) eta pinu gorriek (Pinus sylvestris) baso trinkoak osatzen dituzte, Aranguren mendilerroan barna gehienbat. Bestetik, ibarraren ordokian, labore-alorrak ditugu.

Sadar errekaren bazterretako landarediak aipamen berezia merezi du, baina, gaur egun, kasurik hoberenean ere, bazterretako zerrenda estuetan bakarrik aurkitu dezakegu, inguru horretan izandako nekazaritza-ustiatze handia dela eta. Hala ere, ibai aldeko oihan txiki horrek (galeria itxura duenak) ohiko erreka-landare anitz mantentzen ditu oraindik; eta horietako asko landatzeen bidez indartu dira. Berriz ere, zura egiteko zuhaitzak -makalak, kasu horretan- ageri dira erreka ondoko landaredi espezifiko horren barruan.

OIHANAK

Aranguren Ibarreko oihanak, Iruñerriko beste guztiak bezala, mendilerroen goialdeetan zokoratuta gelditu dira, inguru horiek ez baitira egokiak nekazaritzarako edo abeltzaintzarako.

Hariztiak

Taxoare mendilerroko iparraldeko magalak ditu hariztirik zabalenak, baina Aranguren mendilerroan ere, badira ongi kontserbatutako hariztiak. Guztira, 326 Ha hartzen dute.Inguru horretan, haritz ilaunduna (Acer opalus-arekin batera) eta erkametzek (arteekin batera) egiten dute muga. Gainera, bi espezie horiek maiz hibridatzen dira.

Oihanpe trinkoa eta nahaspilatua dute oihan horiek, eta, bidexkengatik eta pistengatik ez balitz, oso zaila litzateke horietan sartzea.

Haritzez gain (espezierik ohikoena), honako zuhaitz espezie hauek aurki ditzakegu oihan horietan: artea (Quecus ilex), astigar arrunta (Acer campestris) eta astigar zorrotza (Acer monspessulanum), pinu gorria (Pinus silvestris), eta otsalizarra (Sorbus aucuparia).

Espezie mota askok osatzen dute zuhaixkaren multzoa, besteak beste: ezpela (ugariena), genista (Genista hispanica),ipurua (Juniperus communis), laharra (Rubus sp.), elorri zuria (Crataegus monogyna), arrosondoa (Rosa arvensis y Rosa agrestis), zuhandor gorria (Cornus sanguinea), Lonicera etrusca, marmaratila (Viburnum lantana), Erica vagansa, huntza (Hedera helix) eta Coronilla emerusa.

Pinudiak

Gaur egun, Aranguren Ibarran, 292 Ha-tan, pinua da espezierik nagusia. Horietatik, 222 Ha oihandutako larizio pinuari (Pinus nigra) dagozkio; beste 70ak, berriz, pinu gorriarenak dira (Pinus sylvestris).

Larizio pinuko oihana

Aranguren Ibarreko larizio pinu guztiak aurreko hamarkadetan landatutakoak dira. Horietatik etekin ekonomikoa ateratzeko asmoa zuten, baina, azkenean, oso etekin txikia lortu da. Izan ere, batetik, eta oihangintzaren ikuspuntutik, oihana ez da behar bezala landu kalitatezko zura lortzeko, eta, bestetik, gaur egun zura mota horren prezioa oso baxua da.

Gehienak oihan-administrazioak horrelako zuhaitz-oihanak sortzea bulkatzen zituen garaikoak dira. Kasu batzuetan, jatorrizko haritzak mozten ziren horretarako, eta ekonomia-irizpideei bakarrik jarraitzen zitzaien, plangintza argirik gabe. Gaur egun, zorionez, ekologia-alderdiei ematen zaie lehentasuna oihan-ingurunean eragingo duten jarduerak proiektatzeko garaian, batez ere zura egiteko helburu argirik ez duten eremuetan.

Oro har, oihan berri samarrak dira (gehienek ez dute 30 urte baino gehiago) eta Taxoare mendilerroan eta, gehienbat, Aranguren mendilerroan aurkitzen ditugu. Garapen faseei dagokienez, honako pinudi mota hauek ditugu: oihan zakarra, tantai-oihana, eta haga-oihana.

Esan dugun bezala, larizio pinua da espezie nagusia, eta, ia beti, beste espeziekin nahasi gabe agertzen da, garai batean hala landatu baitziren. Horrek ez du esan nahi pinudietan beste espezierik aurkituko ez dugunik, hala nola, haritza, astigarra, erkametza, lizarra edo nekosta, baina oso kantitate txikian.

Oihan horietako zuhaixkak ez daude hariztietan bezain nahaspilatuak, eta espezie mota asko agertzen dira, besteak beste: ezpela (Buxus sempervirens), ipurua (Juniperus communis), marmaratila (Viburnum lantana), elorri gorria (Crataegus monogyna), arrosondoa (Rosa sp.) edo genista (Genista scorpus eta Genista hispanica.)

Pinu gorriko oihanak

Urte asko daramatzate ibarra inguratzen duten mendilerroetan eta, horri esker, landatutako pinudiek (larizio-pinuenak) baino itxura naturalagoa dute.

Guztira, 70,4 Ha hartzen dituzte, eta larizio-pinuko oihanean ez bezala, beste zenbait espezierekin nahasita ageri da pinu gorria; hala nola, haritza, erkametzak eta pagoak (ezbairik gabe, garai batean izandako jatorrizko pagadien hondarrak).

Zuhaixkek osatzen duten multzoa trinko samarra izaten da, eta honako espezie hauek aurki ditzakegu han: ezpela (Buxus sempervirens), ipurua (Juniperus communis), Erica vagansa, elorri zirua (Crataegus monogyna), laharra (Rubus sp.), genista (Genista hispanica), eta abar.

Aranguren Ibarreko pinu gorriko oihanak Aranguren mendilerroan kokatuta daude, buruenik.

Ibaialdeko ohianak

Beharbada, gehiegizkoa da gaur egun Sadar errekaren ertzean dagoen zuhaitz-zerrenda estuari oihana deitzea. Zerrenda txiki hori da, hain zuen, segur aski garai batean egondako oihan handi samarretik gelditzen den aztarna bakarra.

Dudarik gabe, erreka-ertzean zehar, makala da espezierik nabarmenena edo, behintzat, gehien ikusten dena, bai bere ugaritasunarengatik bai bere itxurarengatik. Errekan, hiru makal mota aurkitu ditzakegu: Populus nigra (ugariena eta bertakoa), Populus canescens eta Populus x canadensis; azken biak kanpokoak dira eta proportzio txikiagoan ageri dira.

Aurrekoaz gain, besteak beste, honako zuhaitz-espezie hauek ditugu Sadar errekari lotutako galeria-oihana: zumarra (Ulmus minor), lizar hostotxikia (Fraxinus angustifolia), zume zuria (Salix alba), otsalizarra (Sorbus aucuparia) eta astigar zorrotza (Acer monspessulanum).

Zuhaixkak oso trinkoak dira eta hiru espezie nagusi daude: elorri zuria (Crataegus monogyna), arrosondoa (Rosa sp.) eta laharra (Rubus sp.)

Azken urteotan, erreka ondoko landareak tratatzeko hainbat proiektu egin dira, Ibarreko Udalak bulkatuta eta Nafarroako Gobernuak lagunduta. Aberaste-landatzeak egin dira, errekako bertako espeziak egongo direla bermatzeko.

SASIARTEA

Inguru horiek artzaintzarako erabili ohi dira eta horrek zaildu egin du garapen eta konplexutasun handiagoko landaredia sortzea. Gaur egun, hala ere, artzain-lanen intentsitatea gutxitu egin da, eta, horrenbestez, sasiartea gehiago hedatu da.

Honako espezie hauek osatzen dute sasiartea: ezpela (Buxus sempervirens), genista (Genista hispanica eta Genista scorpius), ipurua (Juniperus communis), Dorycnium pentaphyllum edo ezkaia (Thymus vulgaris).

ANIMALIAK

Aurreko atalean aipatutako landareekin batera, animalia mota eta espezie asko aurkitu ditzakegu, batez ere kontuan hartzen badugu gizakiak han duen eragin handia. Mendilerroetako oihanek eta Sadar errekak berak ornodun-espezie asko babestu eta elikatzen dituzte.

Errekaren uretan, esaterako, txipak eta zapaburuak dira martin arrantzalearen jaki nagusiak.

Anfibioen artean, besteak beste, honako hauek bizi dira Sadar errekan: uhandre marmolaireak, ur-igel arrunta eta apo arrunta. Horiek denak, gutxi-asko, ur-ingurmenari lotuta daude, Sadar errekari eta zenbait iturriri, hain zuen. Ezkorizko putzua, ordea, ez da habitat egokia aipatutako espezientzat, hango urak oso gaziak baitira.

Zenbait narrasti-espezie ere bizi dira inguru horietan, hala nola: suge gorbataduna,aspis sugegorria, musker berdea, sugandila iberiarra eta horma-sugandila.

Hegazti-espezie kopuru benetan handia dago Arangurenen, gutxienez 39. Ibarreko zerua zeharkatzen duten eguneko harraparien artean, honako hauek ikus ditzakegu: aztore arrunta, aztore beltza, zapelatz arrunta, arrano sugezalea, mirotz urdina, arrano txikia, miru gorria eta beltza, belatza eta zuhaitz-belatza. Hontza ere (gaueko harraparia) ibiltzen da inguru horietan; oro har, kanpandorreetan eta ganbaretan.

Sadar errekan ere, basahatea bizi da, baina esan beharra dago ikustekotan paseatzaileengandik ihesi ikusiko dugula.

Bestalde, tamaina txikiagoko zenbait hegazti ere bizi dira Sadar errekan, besteak beste: martin arrantzalea, argi-oilarra, kukua, karnaba, txonta, buztanikara zuri eta horia, txinbo kaskabeltza, txepetxa eta okil berdea.

Edozein modutan, prismatiko onak eta gidaliburu espezializatu bat izanez gero, asko disfruta dezakegu Ibarreko hegaztiak ikusiz.

Ugaztunak, oro har, askoz muzinagoak eta ikusten zailagoak dira. Hala ere, isilgordean ibiltzen bagara, posible izango da ezustean horietako batekin topo egitea. 20 ugaztun-espezie inguru daude Ibarrean, baina honako hauek dira nabarmenenak: basurdea, orkatza, trikua, katagorria, azeria, basakatua eta lepazuria.

ITURRIA: Aranguren Ibarreko Udala http://www.aranguren.es

INFORMAZIO GEHIAGO: http://www.aranguren.es

[-] Itxi 
Eranskina (3)

2011ko martxoaren 10ean.

Noain, Historiaz betetako herria.

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina (4)

2011ko martxoaren 10ean.

Noaingo bataila.

Irakurri gehiago [+]