Ostadar.org / Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea
Urretxu-Zumarragako Ostadar Mendi Taldea 18+ urtez ibilaldiak euskaraz dokumentatuz
laguntzailea Alex Kirolak
 
eu | es   
 [ Hemen zaude:   ]
   
Beitia argazkia

Datorren 2017ko maiatzaren 21ean, Urretxu-Zumarragan, Iņaki Beitiaren omenezko 21. Mendi-martxa antolatuko dugu.

Behar duzun informazio guztia http://www.beitia.org webgunean aurkituko duzu.

OSTADAR Mendi Taldearen 4. Haur argazki rallyaren argazkiak
B

Bistara itzazu datorren abenduaren 5etik aurrera (21:00etatik aurrera) webgune honetan OSTADAR Mendi Taldeak antolatutako Mendi eta Naturako Haur Rallyaren IV. Edizioaren argazki irabazleak baita argazkirik onenak ere!


Elurrolde bat AEBtan

Elurrolde baten aurrean jakin beharreko aholkuak ikas itzazu.

Goierriko Bira

Hona hemen, Goierriko Bira egin eta gero, talde eta banakoen eskura uzten dugun informazioa.

Behar duzun informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gaurko eguraldia



HARGIŅENEAN

Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Lehen eguzkiak Malloak doi gorritzen,
Hauzoko bidea gora doa apalik;
Etxaburukoa baratz aldean dabil,
Patxadaz begira, begira lurrari,
Aldatu eta aldatu ari den soroari.
Kantu bat goiz berriarendako,
Kantu bat bizi pozaren alde.
Esaidazue, non ninteke hobeki?
Hemen jo dezaket neure musika ozenki,
Errekan igeri Goiko Olan adiskideekin,
Lo kuluxka gero bildotsen arranekin.
Anaia eta biok festara joango gara,
Gaurkoa eginda behera tabernara,
Zumetaren lanak bidenabar goza,
Kadrilla alegera: biba Pellot! Biba festa!
Kantu bat...
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Aireak dakarren kanpai urrunak entzuten.
Hemen ederki egoten da apartean,
Barka nazala zorigaitzeko denak.

Ruper Ordorika (HARGIŅENEAN).
OHARRA: Hargiņenea Azkaraten kokaturik dagoen Anjel Katarainen grabazio-estudio etxearen izena da.

KM10 - TTUTTURRE (1.282 m) - IRUMUGARRIETA (1.431 m) - ALDAON (1.411 m) - BEOIN (1.350 m) - UAKORRI (1.306 m) - ARTUBI (1.265 m) - Gaintza

Ttutturretik Balerdira, Malloak bisitatuz.

Balerdi - Aralar

Aralar Mendia

Aralar Mendia Gipuzkoak (gutxi gorabehera heren bat) eta Nafarroak (gainontzeko bi herenak) partekatzen duten goilautada zabala dugu. Guztira 208 Km2-ko zabalera du. Mazizo karstiko handia da, eta horren ondorioz erakusten duen paisaia hainbat lapiaz, ibar itsu, muino eta leize eta kobazulo ugariz osatuta dago. Era berean, beti berde dauden larrez eta urtaro oroz kolorez aldatzen diren pagadi ederrez osaturik dago. Aralarren, malkar nagusiak Jurasikoaren garaikoak dira (dolomiak, kareharria, margo-kareak); mendebaldean (Balerdi aldean) eta beheko aldean, ordea, Behe Kretazeo garaiko kare-harri arrezifeak ugari azaltzen dira. Haren paisaia malkartsuan, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko MAILOEN gailurreria nabarmentzen da. Ikusgarria da Araxes ibaiaren bailara sakonetik eta ikusgarri ere erakusten ditu Azkarate, Atallu, Arribe, Betelu, Gaintza, Intza eta Uztegi gailurreriaren gainaldetik, 1.000 metro gorago dagoen talaia urrunetik. Mailoen etimologia euskara zaharrean aurki omen daiteke (hitza nahikoa zabalduta dago Pirinioen inguruetan, esaterako malh (gaskoinez), mallo (aragoiez), mailo(euskaraz)…).

Gaur zeharkaldiaren tarterik eder eta luzeena bisitatuko dugu. Txertoa Argitaletxeak argitaratutako Guías Prácticas ARALAR liburu handian, Imanol Goikoetxeak ibilbide honi buruz esandakoa jartzeak merezi du.

Soilik saiatutako mendizaleentzako ibilbidea. Taldean gutxienez bidea ondo ezagutzen duen pertsona bat egon behar du.

Aralarren egin daitekeen ibilaldi ederrena izango ote? Baliteke baietz. Hala ere, zailtasunak dituen ibilbidea da, baina paisaia aldetik izugarrizko kalitatea eskaintzen duen txangoa zalantzarik gabe. Nahiko luzea da eta gorabehera ugari aurkituko dugu bertan.

NA-7610 ERREPIDEKO 10. KILOMETROA.
LEKUNBERRI eta Aralarko SAN MIGEL Santutegiaren arteko errepidearen 10. Kilometrora ...

Irakurri gehiago [+] 
Eranskina 

2011ko apirilaren 28an.

Artzain eta baserritarrekin harremana izan da politena

Irakurri gehiago [+]